basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
26
martxoa
2014

JON SANTACANA: “EHUNEKO EHUNEAN EGON IZAN BANINTZ SOTXIKOAK NIRE BIZITZAKO JOKOAK IZANGO ZIRATEKEEN”

B2 mailako ikusmen-urritasuna duen Jon Santacana eskiatzaile donostiarra etxea da jada azken Paralinpiar Jokoetan sekulako arrakasta lortu eta gero. Hedabideen aurrean agertu da gaur Donostian, Sotxin lortutako bi domina eta bi diplomen inguruko bizipenak taularatzeko.Aurreko irailean hautsi zuen Jonek orpazurda Australian entrenatzen ari zela. Hala ere bost hilabetetan Sotxin egon ahal izateko osatzeaz gain emaitza […]

B2 mailako ikusmen-urritasuna duen Jon Santacana eskiatzaile donostiarra etxea da jada azken Paralinpiar Jokoetan sekulako arrakasta lortu eta gero. Hedabideen aurrean agertu da gaur Donostian, Sotxin lortutako bi domina eta bi diplomen inguruko bizipenak taularatzeko.
Aurreko irailean hautsi zuen Jonek orpazurda Australian entrenatzen ari zela. Hala ere bost hilabetetan Sotxin egon ahal izateko osatzeaz gain emaitza paregabea lortu du bertan bere gida Miguel Galindorekin batera: urrezko domina Jaitsieran, plata Slalomean eta bi laugarren postu (diploma olinpiarra) Erraldoian eta Super Erraldoian.

Santacanak gaurko agerraldian adierazi duenez “lesioarengatik izan ez balitz ziur nago Sotxikoak nire bizitzako Jokoak izango ziratekeela nire momenturik onenean nengoelako kirol aldetik, fisiko aldetik eta pilatutako esperientziaren aldetik. Lortutako laugarren postuak dominak izan zitezkeen baina kirolean, bizitzan bezala, gauzak ez dira ateratzen beti nahi bezala”. Errekuperazio goiztiarrak eskatu dion esfortzu ikaragarria jarri du mahai gainean donostiarrak: “Nire gurasoak izan ezik inork gutxik daki fisikoki eta mentalki nola sufritu dudan, zortzi edo bederatzi orduko errehabilitazio sesioak eta askotan beste bi ordu ohean etzanda makina bati konektatuta”

Palmares onenetarikoa duen euskal kirolari paralinpiarraren hitzetan “ Jokoetara iristea posible zela uste nuen, kontrakoa pentsatu izan banu aspaldi etsita egongo nintzateke. Hala ere jende askok kanpoan utzi gintuen hasieratik eta bertara heldu eta lehendabiziko proba erreginean irabaztea zinestezina izan zen”. Bere ustetan arrakastaran gakoa Miguel Galindo bere gidarekin duen elkar ulertzean dago: “Elkarrekin daramazkigun 12 urteak nabaritzen dira eta otsailean jokatu zen Munduko Kopan ikusi genuen dominetatik gertu egon gintezkeela”.

Etorkizunari begira Santacanak dioenez “Niretzat Joku hauek ezer baino gehiago gogorrak izan dira, orain atseden hartzea komeni zait, fisikoki eta mentalki. Lehiatzen jarraitzea nahiko nuke eta uste dut badaukadala aukera Koreako Paralnpiar Jokoetara iristeko baina urte asko daramatzat esfortzu honekin eta bada garaia hori ere mahai gainean jartzeko”.

Laugarren hitzordu paralinpiarra izan da gipuzkoarrarentzat, Salt Lake City (2002), Turin (2006) eta Vancouverrekoaren (2010) ondoren. Guztira 8 domina poltsikoratu ditu Paralinpiar Jokoetan, hiru 2002an,  beste horrenbeste 2010ean eta azken biak Sotxi 2014an. Bere kirol ibilbidean urrezko, zilarrezko eta brontzezko dominak erdietsi ditu Munduko Kopatan, Munduko Txapelketan eta Europakoetan. 2012/2013 denboraldian sasoi oparoenetarikoa bizi izan zuten Jonek eta Miguel Galindo bere gidak. Elkarrekin lortu zituzten hiru urrezko domina Munduko Txapelketan, Munduko Kopako sailkapen nagusia eta Europako Kopa.

Basque Team
Goi-mailako euskal kirolaren garapena bultzatzea da Basque Team-en xedea, Euskadiko kirolariek ordezkaritza zabala izan dezaten goi-mailako kirol lehiaketetan. Ekimena Eusko Jaurlaritzak —Kultura Sailaren bitartez— eta Euskal Irrati-Telebistak bultzatu dute. Hauez gain, badira eliteko kirola sustatzearen aldeko apustua berenganatu duten babesle pribatuak ere, hala nola, EDP, IMQ eta Euskaltel. Basque Team-ek laguntza ematen die goi mailako kirolariei eta hauen entrenatzaileei, prestakuntza hobetzeko modua izan dezaten, eta xede berari jarraituz lan egingo du modalitate desberdinetako kirolariekin eta maila goreneko kirol erakundeekin. Euskadi Kirola Fundazioaren beste zeregin batzuk dira kirol prestakuntza eta heziketa optimizatzen laguntzea eta maila goreneko kirolari aplikatutako ikerkuntza sustatzea. Ildo honetan, Basque Team marka Euskadiko eliteko kirolaren erreferentzia nagusia izatea lortu nahi da, kirol mota olinpikoak, ez olinpikoak eta egokituak barne hartuta.

JJOO

JON SANTACANA CON EL NADADOR PARALÍMPICO RICHARD ORIBE
De izquierda a derecha, Antonio Oña, de EDP; Jon Santacana; Amaia Aranguren,de IMQ; y Jon Redondo, Director de Deportes del Gobierno Vasco
JON SANTACANA, CON LA MEDALLA DE ORO
JON SANTACANA