basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
10
uztaila
2013

FRANKFURTEN EUROPAKO TXAPELKETA IRABAZI ETA GERO HAWAIKO IRONMANA IZANGO DU HELBURU ENEKO LLANOSEK

Hedabideen aurrean azaldu da gaur berriki Europako triatloi txapeldun bilakatu den Eneko Llanos, orain arte burutu duen denboraldi bikainaren inguruan mintzatzeko. Europako txapelaz gain beste hiru garaipen erdietsi ditu, bigarren postu bat eta beste hirugarren bat nazioarte mailako probatan. Basque Team-en babespean triatloilari euskaldunak sasoiko ekingo dio aurten denboraldiko hitzordurik garrantzitsuenari, urriaren 12an jokatuko den […]

Hedabideen aurrean azaldu da gaur berriki Europako triatloi txapeldun bilakatu den Eneko Llanos, orain arte burutu duen denboraldi bikainaren inguruan mintzatzeko. Europako txapelaz gain beste hiru garaipen erdietsi ditu, bigarren postu bat eta beste hirugarren bat nazioarte mailako probatan. Basque Team-en babespean triatloilari euskaldunak sasoiko ekingo dio aurten denboraldiko hitzordurik garrantzitsuenari, urriaren 12an jokatuko den Hawaiko Ironmanari.

Azken bost hilabetetan Eneko ez da podiumetik jeitsi: Abu Dhabiko nazioarte mailako triatloian bigarren izan zen (marxoaren 2an), Melbournen garaile bertako Ironmanean (martxoaren 24an), gauza bera egin zuen Mallorcako Thomas Cook sarian (maiatzaren 11an), hirugarren izan zen Ironman 70.3 St Pölten sarian Vienan (maiatzaren 26an) eta Zarautzko hitzorduan gailendu zen (marmoken eraginez azkenik duatloia bilakatu zena ekainaren 8an). Garaipen sorta pasa den igandean borobildu zuen Enekok Frankfurten bertako Ironmana eta  Europako txapelketa eskuratuz, eta era berean bi segundutan zortzi orduko denbora onduz.

36 urterekin inoizko euskal triatloilari onena da Eneko eta gaurtik aurrera denboraldiko helburu nagusira bideratuko du bere prestaketa, alegia, Hawaiko Ironmanera. Bertan, azken bi urteetan proba amaitu ez izanak utzitako zapore garratza gozatu nahiko du. 2008an lortu zuen Enekok emaitzik aipagarriena Hawain bigarren postuarekin.

Eneko Llanos (Gasteiz 1976/11/30) Igeriketan eta duatloian hasi zen eta 16 urterekin jauzia eman zuen triatloira, club SVC Seguridad talde gasteiztarrarekin. 2 aldiz hartu du parte Olinpiar Jokoetan (23. izan zen Sidney 2000an eta Atenas 2004an berriz 20. amaitu zuen). Hortik aurrera distantzia luzeetan aritu izan da eta emaitza bikainak lortuta gainera. 2003an Munduko Txapeldun izan zen Ibizan, Hawaiko Ironmanean 5. sailkatu zen bere lehen parte hartzean (2006an), eta bi urte geroago podiumera igo zen bertan bigarren postuan helmugaratuz (guztira zazpi ediziotan hartu du parte). Lanzaroteko Ironmana bi aldiz irabazi du (2007 eta 2010ean), Texasekoa eta Arizonakoa era irabazi ditu (2011an), Mauiko XTerra txapelketako bi edizio ere eskuratu ditu (2003 eta 2009), Abu Dhabiko nazioarteko proba (2010ean) eta Gasteizen jokatutako distantzia luzeko Europako txapelketa eskuratu zuen 2010ean.

Basque Team
Goi-mailako euskal kirolaren garapena bultzatzea da Basque Team-en xedea, Euskadiko kirolariek ordezkaritza zabala izan dezaten goi-mailako kirol lehiaketetan. Ekimena Eusko Jaurlaritzak —Kultura Sailaren bitartez— eta Euskal Irrati-Telebistak bultzatu dute. Hauez gain, badira eliteko kirola sustatzearen aldeko apustua berenganatu duten babesle pribatuak ere, hala nola, EDP, IMQ, Cespa-Ferrovial, Euskaltel eta Kutxabank. Basque Team-ek laguntza ematen die goi mailako kirolariei eta hauen entrenatzaileei, prestakuntza hobetzeko modua izan dezaten, eta xede berari jarraituz lan egingo du modalitate desberdinetako kirolariekin eta maila goreneko kirol erakundeekin. Euskadi Kirola Fundazioaren beste zeregin batzuk dira kirol prestakuntza eta heziketa optimizatzen laguntzea eta maila goreneko kirolari aplikatutako ikerkuntza sustatzea. Ildo honetan, Basque Team marka Euskadiko eliteko kirolaren erreferentzia nagusia izatea lortu nahi da, kirol mota olinpikoak, ez olinpikoak eta egokituak barne hartuta.

CONSEJERIA

Eneko Llanos
Eneko Llanos