basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
18
otsaila
2014

LUCAS EGUIBAR SNOWBOARDERRAK OLINPIAR DIPLOMA LORTU DU BERE ESTREINEKO JOKOETAN ZAZPIGARREN SAILKATUZ

Diploma olinpiarra eskuratu du gaur Lucas Eguibarrek Snowboard Cross proban (SBX) zazpigarren postuan amaitu eta gero. Rosa Khutor herriko Extreme Park gunean jokatutako proban Paul Valtier frantziarra bilakatu da olinpiar txapeldun berria. Gipuzkoarrak kontsolazio finala irabazi du finalerdietan Kevin Hill kanadiarrarekin talka egin eta lurrera joan eta gero. Diplomarekin oso emozionatuta azaldu da Eguibar eta […]

Diploma olinpiarra eskuratu du gaur Lucas Eguibarrek Snowboard Cross proban (SBX) zazpigarren postuan amaitu eta gero. Rosa Khutor herriko Extreme Park gunean jokatutako proban Paul Valtier frantziarra bilakatu da olinpiar txapeldun berria. Gipuzkoarrak kontsolazio finala irabazi du finalerdietan Kevin Hill kanadiarrarekin talka egin eta lurrera joan eta gero. Diplomarekin oso emozionatuta azaldu da Eguibar eta gogora ekarri du bere anaia Nicolas, koman utzi zuen istripu batetik errekuperatzen ari dena. “Berari eta familia guztiari eskaini nahi diot. Oso momentu gogorrak pasa ditugu, gaur goizean, eta nahiz eta orpoa minduta izan, lau urtean behin ematen den aukera dela ikusi dut eta guztia ematera atera naiz” azaldu du.

20 urte baino ez dituen kirolaria estatuko neguko kirolarien artean etorkizun oparoenetarikoa duena da zalantzarik gaurko zazpigarren postuarekin erakutsi duen bezala. Egindakoak ohiartzuna izan dezan eskatu du eta “ea jende gehiagok ikusten duen egiten ari garena”. Estatuko beste bi kirolariak kanporatuak izan dira,  Regino Hernandez Ceutakoa final laurdenetan eta Laro Herrero kantabriarra final zortzirenetan.

2012/2013an, senior kategorian jokatu duen lehenengo denboraldian, gogoan hartzeko moduko emaitzak lortu zituen Munduko Kopan (6.a Sierra Nevadan eta 3.a Arosan, Suitzaa). 2012an Munduko Txapelduna bihurtu zen junior kategorian Erzurum-en (Turkia), eta orain arteko ibilbidean zenbait garaipen ere lortu ditu Europa Cup-ean.

BasqueTeam



Goi-mailako euskal kirolaren garapena bultzatzea da Basque Team-en xedea, Euskadiko kirolariek ordezkaritza zabala izan dezaten goi-mailako kirol lehiaketetan. Ekimena Eusko Jaurlaritzak —Kultura Sailaren bitartez— eta Euskal Irrati-Telebistak bultzatu dute. Hauez gain, badira eliteko kirola sustatzearen aldeko apustua berenganatu duten babesle pribatuak ere, hala nola, EDP, IMQ eta Euskaltel. Basque Team-ek laguntza ematen die goi mailako kirolariei eta hauen entrenatzaileei, prestakuntza hobetzeko modua izan dezaten, eta xede berari jarraituz lan egingo du modalitate desberdinetako kirolariekin eta maila goreneko kirol erakundeekin. Euskadi Kirola Fundazioaren beste zeregin batzuk dira kirol prestakuntza eta heziketa optimizatzen laguntzea eta maila goreneko kirolari aplikatutako ikerkuntza sustatzea. Ildo honetan, Basque Team marka Euskadiko eliteko kirolaren erreferentzia nagusia izatea lortu nahi da, kirol mota olinpikoak, ez olinpikoak eta egokituak barne hartuta.

JJOO