basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
16
otsaila
2014

LUCAS EGUIBAR SNOWBOARDERRAK DEBUTA EGINGO DU BIHAR NEGUKO OLINPIAR JOKOETAN

Bihar helduko zaio Basque Team-en babespean ari den Lucas Eguibarri snowboarderrak bere egun handia, Jokoetan estreinekoz arituko da eta. Goizeko 11:00etatik aurrera lehiatuko da (08:00etan Euskadin) Rosa Khutor Extreme Park gunean, 4.000 ikusletik gora biltzen dituen kirol-eremuan. Snowboard Crossa(SBX), halfpipea eta slaloma osatzen dute kirol honetan Jokoetako diziplina sorta. Guztietan taula gainean beharrezkoa den habilezia […]

Bihar helduko zaio Basque Team-en babespean ari den Lucas Eguibarri snowboarderrak bere egun handia, Jokoetan estreinekoz arituko da eta. Goizeko 11:00etatik aurrera lehiatuko da (08:00etan Euskadin) Rosa Khutor Extreme Park gunean, 4.000 ikusletik gora biltzen dituen kirol-eremuan.

Snowboard Crossa(SBX), halfpipea eta slaloma osatzen dute kirol honetan Jokoetako diziplina sorta. Guztietan taula gainean beharrezkoa den habilezia eta pista ahalik eta azkarren jaisteko almena uztartzen dira. Crossean taldeka ateratzen dira lehiakideak aurretik ezarritako eremuan behera, bidean jauziak, rasante aldaketak eta bihurgune bihurriak topatuz. Ondorioz, oso ohikoa da kontaktua egotea boarderren artean eta baita erorikoak ere.

2012/2013an, senior kategorian jokatu duen lehenengo denboraldian, gogoan hartzeko moduko emaitzak lortu zituen Munduko Kopan (6.a Sierra Nevadan eta 3.a Arosan, Suitzaa). 2012an Munduko Txapelduna bihurtu zen junior kategorian Erzurum-en (Turkia), eta orain arteko ibilbidean zenbait garaipen ere lortu ditu Europa Cup-ean.

BasqueTeam

Goi-mailako euskal kirolaren garapena bultzatzea da Basque Team-en xedea, Euskadiko kirolariek ordezkaritza zabala izan dezaten goi-mailako kirol lehiaketetan. Ekimena Eusko Jaurlaritzak —Kultura Sailaren bitartez— eta Euskal Irrati-Telebistak bultzatu dute. Hauez gain, badira eliteko kirola sustatzearen aldeko apustua berenganatu duten babesle pribatuak ere, hala nola, EDP, Cespa-Ferrovial, IMQ eta Euskaltel. Basque Team-ek laguntza ematen die goi mailako kirolariei eta hauen entrenatzaileei, prestakuntza hobetzeko modua izan dezaten, eta xede berari jarraituz lan egingo du modalitate desberdinetako kirolariekin eta maila goreneko kirol erakundeekin. Euskadi Kirola Fundazioaren beste zeregin batzuk dira kirol prestakuntza eta heziketa optimizatzen laguntzea eta maila goreneko kirolari aplikatutako ikerkuntza sustatzea. Ildo honetan, Basque Team marka Euskadiko eliteko kirolaren erreferentzia nagusia izatea lortu nahi da, kirol mota olinpikoak, ez olinpikoak eta egokituak barne hartuta.

 

JJOO

LUCAS EGUIBAR Copa del Mundo