basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
29
urtarrila
2013

Jon Redondok, Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendari berriak, Ibone Belausteguigoitia hartuko du gaur goizean Basque Team-en egoitza den Fadurako Hobekuntza Teknikorako Zentroan

Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen lehen euskal emakumezkoa bilakatu zen Ibone Belausteguigoitia (Bilbo 1930) Londres 1948ko edizioan. Athletikeko jokalarien alaba eta iloba (Ambereseko Olinpiar Jokoetan “Sabino a mi pelotón” esaldi entsutetsuaren protagonista izan zen bere osaba Jose María “Belauste”). Gerra zibila hastear zela Mexikora ihes egin zuen bere familiak eta bertako selekiozarekin, Mexikorekin, 1948ko Olinpiar […]

Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen lehen euskal emakumezkoa bilakatu zen Ibone Belausteguigoitia (Bilbo 1930) Londres 1948ko edizioan. Athletikeko jokalarien alaba eta iloba (Ambereseko Olinpiar Jokoetan “Sabino a mi pelotón” esaldi entsutetsuaren protagonista izan zen bere osaba Jose María “Belauste”). Gerra zibila hastear zela Mexikora ihes egin zuen bere familiak eta bertako selekiozarekin, Mexikorekin, 1948ko Olinpiar Jokoetan hartu zuen parte ohol-jauzian. Gaur egun Mexikon bizi da eta ez du erretiroa hartu, 82 urterekin Master lehiaketetan aritzen baita.

Olinpiar Jokoetan ez zuen zorte askorik izan: 3 metroko ohol jauzian hartu zuen parte eta entrenamendu saioetako lehen jauzian hautsi zuen eskumuturra, lehiaketan jarraitu bazuen ere 20 partehartzaileetatik hamazazpigarren postuan amaituz. Elitezko kirola utzi zuen 1950ean eta misiolari lanetan abiatu zuen Japoniara. Beteranoentzat antolatutako lehiaketen berri izan zuenean, 80ko hamarkadan, jauzietara itzultzea erabaki zuen. 45 minutuko saioak egin ohi ditu egunero eta 300 domina baino gehiago eskuratu ditu beteranoetan, metro bakarreko, hiru metroko edota bost metroko altuera duten oholetatik jauziak eginez. Master mailako azken europako txapelketetan, Errusian, euskaldun bezala hartu zuen parte Bizkaiko federazioarekin duen fitxari esker.