basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
PAUL-DE-LA-CUESTA
30
urria
2013

GOI MAILAKO KIROLARIAK-PAUL DE LA CUESTA, ALPETAR ESKIA

Sochi 2014ko neguko Olinpiar Jokoak (www.sochi2014.com/en/) hasteko 100 egun falta direnean Paul De la Cuesta donostiarra da, momentuz,  otsailaren 7tik 23a bitartean Errusian lehiatzeko sailkatuta dagoen euskal kirolari bakarra. Basque Team-en babespean lehiatzen ari den eskiatzaileak Jeitsieran eta Super Erraldoian jarriko ditu indar guztiak, lehen 15 sailkatuen artean amaitzeko helburuarekin.   Entrenatzailea eta prestatzaile fisikoa […]

Sochi 2014ko neguko Olinpiar Jokoak (www.sochi2014.com/en/) hasteko 100 egun falta direnean Paul De la Cuesta donostiarra da, momentuz,  otsailaren 7tik 23a bitartean Errusian lehiatzeko sailkatuta dagoen euskal kirolari bakarra. Basque Team-en babespean lehiatzen ari den eskiatzaileak Jeitsieran eta Super Erraldoian jarriko ditu indar guztiak, lehen 15 sailkatuen artean amaitzeko helburuarekin.  

Entrenatzailea eta prestatzaile fisikoa aldatu ditu aurten De la Cuestak eta udan Txilen eta Argentinan burutu ditu entrenamenduak. Azaroan Europa eta Munduko Kopako probatan hartuko du parte, puntuak bildu eta Jokoetan irteera postua hobetzeko xedearekin. Munduko Kopako Jeitsieran eta Super Erraldoian lehen 30 sailkatuen artean sartzea izango du helburu eta donostiarrak ez du baztertu nahi Erraldoian eta Super Konbinatuan ere parte hartzea.   

Jeitsiera da, dudarik gabe, abiadurazko probarik aipagarriena eta Super Erraldoiak berriz koordinazioa eta doitasuna uztartzen ditu bihurguneak hartzerako garaian. Erraldoian berriz ate gutxiago eta hauen arteko distantzia urriagoa izaten da, biraketa itxiagoak eta teknika zorrotzagoa eskatzen duelarik. Azkenik Super Konbinatuak Jeitsiera bat eta bi saioetara jokatutako eslalona uztartzen ditu.

Basque Team-ek Fadurako Hobekuntzarako Teknikorako Zentruan duen egoitzan egin berri ditu adierazpenak eskiatzaileak denboraldi berriari begira, bertan indarra neurtzeko azterketak burutzen ari zela.

“Txikitatik egin dut lan Jokoetan egoteko, lehenik Vancouverrera iristeko 2010ean eta orain Sochirako, bertan nire emaitzak hobetzeko helburuarekin. Ondo joan da denboraldiaurrea, lan egiteko era aldatu dut eta nahiko gustora geratu naiz entrenamendueki eta Olinpiar Jokoetara sasoiko iritsiko naizela uste dut. Lehen indarra zen nire lanaren ardatz nagusia, oso lan agresiboa zen eta orain berriz bihurguneetan sartzeko teknika landu dut gehiago, hortxe aprobetxatzen baita postuak aurreratzea ahalbidetzen duen abiadura. Prestakuntza fisikoari dagokionean nire lana orain mailakakoagoa da eta era berean iraunkorragoa, emaitzak ikustea besterik ez dago”

Eguteagiari begira, azaroko bigarren hamabostaldian Kanadan abiadurazko Munduko Kopan lehiatuko naiz eta aurretik Austrian Europako Kopako bi saio izango ditut, bertan puntuak pilatu eta Jokoetara sasoiko iristeko oso baliagarriak izango zaizkit. Abiadura Erraldoiarekin uztartu nahi dut, iaz probak eskatzen duen erritmoa galdu nuen eta udan berreskuratzen joan nahi apurka-apurka.

Denboraldi hasierako helburu nagusia Munduko Kopako lehen 30 sailkatuen artean sartzea izango da, helburu eskuragarria izan daitekeela uste dut, eta otsailean berriz Jokoetako lehen 15 eskiatzaileen artean sartzea. Jeitsiera eta Super Erraldoia ditut begi artean, proba hauetan hobetu baitut azken urteetan eta sentsazio onekin ari naiz lanean. Beharbada Erraldoia eta Super Konbinatua ere egiteko aukera izan dezaket baina beti ere beste maila batean, aurreneko biak baitira helburu nagusia.

Paul De la Cuesta (1988/11/28, Donostia) Arango bailaran hasi zen eskiatzen Arango Neguko Kirol Klubean 4 urte zituela. Bost aldiz igo da podiumera Espainiako txapelketan eta bi estatuko txapelketa irabazi ditu (Super Erraldoia eta Eslalom Erraldoia 2005ean). Junior mailan lau Munduko txapelketatan hartu du parte, 2008ko Super erraldoian lortutako 27.postua  nabarmenduz. 2009an egin zuen debuta senior mailako Munduko Kopan. Behin lehiatu da neguko Olinpiar Jokoetan, Vancouver 2010ean, eta 32. Izan zen eslalomean, 35. Super Erraldoian eta 51. Jeitsieran.

Basque Team

Goi-mailako euskal kirolaren garapena bultzatzea da Basque Team-en xedea, Euskadiko kirolariek ordezkaritza zabala izan dezaten goi-mailako kirol lehiaketetan. Ekimena Eusko Jaurlaritzak —Kultura Sailaren bitartez— eta Euskal Irrati-Telebistak bultzatu dute. Hauez gain, badira eliteko kirola sustatzearen aldeko apustua berenganatu duten babesle pribatuak ere, hala nola, EDP, IMQ, Cespa-Ferrovial, Euskaltel eta Kutxabank. Basque Team-ek laguntza ematen die goi mailako kirolariei eta hauen entrenatzaileei, prestakuntza hobetzeko modua izan dezaten, eta xede berari jarraituz lan egingo du modalitate desberdinetako kirolariekin eta maila goreneko kirol erakundeekin. Euskadi Kirola Fundazioaren beste zeregin batzuk dira kirol prestakuntza eta heziketa optimizatzen laguntzea eta maila goreneko kirolari aplikatutako ikerkuntza sustatzea. Ildo honetan, Basque Team marka Euskadiko eliteko kirolaren erreferentzia nagusia izatea lortu nahi da, kirol mota olinpikoak, ez olinpikoak eta egokituak barne hartuta.

PAUL DE LA CUESTA