basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
24
ekaina
2015

PRENTSAURREKO DEIALDIA: NAIARA GÓMEZ BASQUE TEAM-EKO PIRAGUISTA GETXOZTARRAK LEHIATIK ERRETIRATU DELA IRAGARRI DU

Naiara Gómez 39 urteko piraguistak azken urteotako kirol karrera bikainari amaiera ematea erabaki du, nazioarteko lehian 14 denboraldiko ibilbide luzea egin ondoren eta 2004ko eta 2011ko Munduko Txapelketetan lortutako bi brontzezko domina eta beste hainbat sari irabaziak dituela. Getxoztarra maratoian nabarmendu da, kirol modalitate honi dagozkion gogortasuna, distantzia luzeak eta zenbait ibilbide-zatitan palei eragiteaz gain […]

Naiara Gómez 39 urteko piraguistak azken urteotako kirol karrera bikainari amaiera ematea erabaki du, nazioarteko lehian 14 denboraldiko ibilbide luzea egin ondoren eta 2004ko eta 2011ko Munduko Txapelketetan lortutako bi brontzezko domina eta beste hainbat sari irabaziak dituela.

Getxoztarra maratoian nabarmendu da, kirol modalitate honi dagozkion gogortasuna, distantzia luzeak eta zenbait ibilbide-zatitan palei eragiteaz gain piragua soinean eraman beharra aisa asko gainditu dituelarik. Banakako (K1) nahiz binakako (K2) norgehiagoketan lehiatu da, baina binakakoa izan da garaipenik gogoangarrienak eman dizkiona. Naiarak, gainera, ezin hobeto frogatu du, unibertsitateako ikasketak, amatasuna eta maila goreneko lehia bateragarriak direla, izan ere, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako lizentziaduna eta goi mailako kirol errendimenduko Master baten jabea izateaz gain, bi aldiz ama izan baita, 2009an eta 2013an.

Getxo Kayak Piraguismo Taldeko kidea izanik, 10 urte baino ez zituen kirol honetan trebatzen hasi zenean, baina nazioarteko lehiaketetara 25 urte zituela iritsi zen, unibertsitateko ikasketak amaitu eta maila goreneko lehian jarduteko denbora gehiago atera zuenean.

Bergen-en (Norvegia) eta Singapurren jokatutako 2004ko eta 2011ko Munduko Txapelketetan irabazi zituen brontzezko dominekin batera, piraguista bizkaitarrak laugarren postua lortu zuen Tremolat-en (Frantzia) 2006an, bi bosgarren postu 2002an eta 2008an, eta seigarren eta hamabigarren postuen artean sailkatu da munduko txapelketaren beste bost ediziotan. Oklahoma-n (AEB) antolatutako 2014ko Munduko Txapelketan izan zuen azken partehartzea, eta ontziaren gila apurtuta, norgehiagokatik erretiratu behar izan zuen.

Europako txapelketei dagokienez, zilarrezko domina lortu zuen Txekian 2005ean, eta bi brontzezko domina Eslovakian eta Frantzian jokatutako 2007ko eta 2011ko edizioetan. Horrez gain, bi bosgarren postu lortu zituen Hungariako 2001eko eta Poloniako 2003ko Europako txapelketetan. Getxoztarraren nazioarteko palmares bikaina osatzeko, Munduko Kopako probetan irabazitako bost dominak (urrezkoa 2001ean, zilarrezkoa 2004an eta 2008an, eta brontzezkoa 2002an eta 2010ean) eta lehiaketa beraren 2006ko edizioan lortutako laugarren postua nabarmendu behar dira.