basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
19
otsaila
2013

BASQUE TEAM-EKO BOST TXIRRINDULARIK MINSKEKO MUNDUKO PISTA TXAPELKETAN HARTUKO DUTE PARTE ESTATUKO SELEKZIOAREKIN

Basque Team fundazioaren babespean dauden bost txirrindulari lehiatuko dira estatuko selekzioarekin Minsk-en, Bilelorrusian, otsailaren 20tik eta 24ra bitartean jokatuko den Munduko Pista Txapelketan. Londreseko Jokoen ondoren jokatuko den lehen txapelketa aipagarrienean honako hauek osatuko dute euskal ordezkaritza zabala: Tania Calvo, Unai Elorriaga, Asier Maeztu, Hodei Mazkiaran eta Leire Olaberria. Minsk Arenan egingo da lehiaketa asteazkenetik […]

Basque Team fundazioaren babespean dauden bost txirrindulari lehiatuko dira estatuko selekzioarekin Minsk-en, Bilelorrusian, otsailaren 20tik eta 24ra bitartean jokatuko den Munduko Pista Txapelketan. Londreseko Jokoen ondoren jokatuko den lehen txapelketa aipagarrienean honako hauek osatuko dute euskal ordezkaritza zabala: Tania Calvo, Unai Elorriaga, Asier Maeztu, Hodei Mazkiaran eta Leire Olaberria.

Minsk Arenan egingo da lehiaketa asteazkenetik igandera bitartean, 2009an Munduko  Junior Txapelketa hartu zuen egoitza berean. Erabilpen anitzeko instalakuntza ikusgarria da Minsk Arena, bere baitan 2.000 ikuslen biltzen dituen belodromoa barne. Lehiaketaren egitarauan ez dago aldaketarik eta ohi bezala hamar titulu izango dira jokoan gizonezkoetan eta bederatzi berriz emakumezkoetan: Kilometroa (500 metro), keirin-a, abiadura, taldekako abiadura, jazarpena, taldekako jazarpena, scratch-a, puntuazioa, emakumezkoen nahiz gizonezkoen omnium proba eta gizonekoen madison-a.

Tania Calvo izango da hiru proba egingo dituen euskal ordezkari bakarra (500 metroak eta bakarkako nahiz taldekako abiadura), eta beste laurak bina diziplinatan arituko dira Bielorrusian. Unai Elorriagak taldekako jazarpena eta omnium-a egingo ditu, Asier Maeztuk bakarkako jazarpena eta taldekakoa, Hodei Mazkiaranek keirin-a eta taldekako abiadura eta Leire Olaberriak berriz scratch-a eta omnium-a.

Estreineko mundiala izango du Antonio Escuredo hautatzaileak, berriki Juan Martinez Oliver ordezkatu ostean. Euskal ordezkaritza izango da estatuko selekzioaren ardatz nagusia, guztira 13 txirrindularik osatuko baitu taldea. Mundialaren egitaraua honako hau izango da:

– Asteazkena: Kilometroa, emakumezkoen jazarpena, emakumezkoen taldekako abiadura eta gizonezkoen taldekako jazarpena.

– Osteguna: 500 metroak, gizonezkoen jazarpena, emakumezkoen taldekako jazarpena, emakumezkoen taldekako abiadura eta gizonezkoe scratch-a.

– Ostirala: emakumezkoen scratch-a, gizonezkoen puntuazioa eta keirin-a, gizonezkoen omnium-a eta emakumezkoen abiaduraren hasiera.

– Larunbata: Emakumezkoen puntuazioa, gizonezkoen omnium-a, emakumezkoen abiadura, emakumezkoen omnium-a eta gizonezkoen abiaduraren hasiera.

– Igandea: Emakumezkoen omnium-a, gizonezkoen abiadura, emakumezkoen keirin-a eta madison proba.

Basque Team
Goi-mailako euskal kirolaren garapena bultzatzea da Basque Team-en xedea, Euskadiko kirolariek ordezkaritza zabala izan dezaten goi-mailako kirol lehiaketetan. Ekimena Eusko Jaurlaritzak —Kultura Sailaren bitartez— eta Euskal Irrati-Telebistak bultzatu dute. Hauez gain, badira eliteko kirola sustatzearen aldeko apustua berenganatu duten babesle pribatuak ere, hala nola, Naturgas Energia, Skoda, IMQ, Cespa-Ferrovial eta Euskaltel. Basque Teamek laguntza ematen die goi mailako kirolariei eta hauen entrenatzaileei, prestakuntza hobetzeko modua izan dezaten, eta xede berari jarraituz lan egingo du modalitate desberdinetako kirolariekin eta maila goreneko kirol erakundeekin. Fundazioaren beste zeregin batzuk dira kirol prestakuntza eta heziketa optimizatzen laguntzea eta maila goreneko kirolari aplikatutako ikerkuntza sustatzea. Ildo honetan, Basque Team marka Euskadiko eliteko kirolaren erreferentzia nagusia izatea lortu nahi da, kirol mota olinpi koak, ez-olinpikoak eta egokituak barne hartuta.

 

 Unai Elorriaga y Tania Calvo
Tania Calvo
Unai Elorriaga