abendua
2014
BASQUE TEAM-EK EDP ENPRESA BABESLEAREKIKO LANKIDETZA AKORDIOA BERRITU DU
Eusko Jaurlaritzak eta EITBk babestutako Euskadi Kirola Fundazioaren Basque Team markak lankidetza-hitzarmena berritu du gaur goizean bere babesle nagusiarekin, EDP energia konpainiarekin. Akordioa Basque Team-en egoitzan sinatu da, Fadurako (Getxo) Hobekuntza Teknikorako Zentroan alegia. Sinatzeko ekitaldian, Javier Aldazabal Basque Team-eko koordinatzaileak eta EDP konpainiaren Harreman Instituzionalen Sailaz arduratzen den Rafael Careagak parte hartu du. Fundazioak […]
Eusko Jaurlaritzak eta EITBk babestutako Euskadi Kirola Fundazioaren Basque Team markak lankidetza-hitzarmena berritu du gaur goizean bere babesle nagusiarekin, EDP energia konpainiarekin. Akordioa Basque Team-en egoitzan sinatu da, Fadurako (Getxo) Hobekuntza Teknikorako Zentroan alegia. Sinatzeko ekitaldian, Javier Aldazabal Basque Team-eko koordinatzaileak eta EDP konpainiaren Harreman Instituzionalen Sailaz arduratzen den Rafael Careagak parte hartu du. Fundazioak laguntza ematen die hogei bat kirol olinpiko, ez-olinpiko eta egokitutan lehiatzen diren 60 atleta baino gehiagori, dozena bat entrenatzaileri eta hiru kirol-guneri.