azaroa
2013
MUNDU MAILAKO SURFAREN ELITERA ITZULTZEA IZANGO DU JOKOAN ARITZ ARANBURUK DATORREN HILABETEAN
Basque Team-en babespean ari den Aritz Aranburu euskal surflariak jokoan izango du hurrengo hilabeteetan berriz ere maila gorenera itzultzea, 2008 eta 2009an egin zuen bezala. Gipuzkoarrak WCT kategorian (World Championship Tour) egoteko aukera asko ditu orain arte burutu duen denboraldiaren arabera. Gaur egun mundu mailako lehen 32 surflarien artean egongo litzateke Aritz baina Hawain jokatuko […]
Basque Team-en babespean ari den Aritz Aranburu euskal surflariak jokoan izango du hurrengo hilabeteetan berriz ere maila gorenera itzultzea, 2008 eta 2009an egin zuen bezala. Gipuzkoarrak WCT kategorian (World Championship Tour) egoteko aukera asko ditu orain arte burutu duen denboraldiaren arabera.
Gaur egun mundu mailako lehen 32 surflarien artean egongo litzateke Aritz baina Hawain jokatuko diren bi proba falta direnean, WCT mailatik jeisteko edota beheko kategoriatik igotzeko ezarritako sistema korapilotsuak gauza guztiak erabakitze utzi ditu amaierarako. Reef Hawaiian Pro (azaroaren 12tik 23ra bitartean) eta Vans World Cup (azaroaren 24tik abenduaren 6ra bitartean) txapelketak dira aipatutako bi ekitaldiak, biak ere Prime mailakoak puntuak banatzerako garaian eta erabakiorrak azken sailkapena ezartzeko. Horrez gain, eta bi txapelketa hauetan maila ona eman ezkero, Aritzek Billabong Pipe Master txapelketan parte hartzeko txartela lortu dezake (abenduaren 8tik 20ra bitartean) hawaiko “Triple Crown” entsutetsua lortzeko lehian sartuz.
Hiru 5. postu lortu ditu Aritzek denboraldi honetako emaitza aipagarrienak bezala, hirurak Prime mailakoak; Australiako Margaret River Pro, Brasilgo Quicksilver Saquarema eta Hegoafrikako Mr Price Pro Ballito txapelketatan. Horrez gain World Tour mailako Quicksilver Pro France ekitaldian 13. amaitu zuen orain gutxi.
Zarauztarrak Fadura Hobekuntza Teknikorako zentruan egin berri ditu adierazpenak Basque Team-entzat Hawaira abiatu aurretik.
“Denboraldi amaieran gaude eta Hawain, surfaren sorterrian, erabakiko da mailaz nortzuk igo edo jeitsiko diren. Ni gogotsu nago, urte polita burutu dut askotariko proiektuekin, gaur egun kirol hau oso modu ezberdineta bizi daiteke eta, surf libreko proiektuetan, bideoak eginez… Bai nik lehiatzea dut gustoko, mundu mailako onenekin igotzeko aukera izatea gauza handia eta guztia emango dut lortzeko, hori da nire helburuetariko bat.
Borroka gogorra izango da, asko gaude eta lehen mailara igotzeko aukerekin. Jokatuko diren bi txapelketetan, Reef Hawaiian Pro eta Vans World Cup-en txukun aritu naiz aurreko urteetan baina nire arerioak ere ondo egokitzen dira Hawaiko baldintzetara. Beraz, igoera lortzen duenak detaile txikietan oinarrituko du garaipena, oso alde murritzarekin. Naturak ere berea egingo du bere lana, lehiaketa egunerako olatu onak ekartzea alegia.
2007an WCTrako sailkapena lortu eta bi urtez bertan mantendu nintzenean hori zen nire helburua. Gaur egun askotariko jomugak ditut eta aurten zenbait ere betetzeko gai izan naiz. Igotzea urte borobiltzea izango litzateke, eta horren bila nabil, baina burua galdu gabe. Zoriontasuna esperientzia aberasgarrien bidetik dator eta horrek txapelketetan gustorago lehiatzera eramaten zaitu, erlaxatuago aritzera eta ondorioz hobeto aritzera.
Geroz eta elitistagoa da surfa eta lehen mailan aritzea geroz eta zailagoa, atzetik gazteak oso gogor datoz eta betidannik agindu dute estatubatuarrek, australiarrek eta brasildarrek. Trenera igotzen saiatuko naiz eta era horretan surflari europearrak ere elitean egon gaitezen.”
Aritz Aranburu (Zarautz, 1985) 2007an WCT mailan lehiatzen estatuko lehen surflaria izan zen eta Europako bostgarrena. Bertan aritu zen bi denboraldiz mundu mailako 45 surflari onenekin. 2005etik da kirolari profesionala eta 2007an Europako txapelketa eskuratu zuen. Urte bat geroago, 2008an, Eusko Jaurlaritzak emandako urteko Kirolari onenaren saria jaso zuen. Bere ibilbidean nabarmendu beharreko izan zen hamar aldiz Munduko txapeldun izandako Kelly Slater handiari gailendu izana.
Basque Team
Goi-mailako euskal kirolaren garapena bultzatzea da Basque Team-en xedea, Euskadiko kirolariek ordezkaritza zabala izan dezaten goi-mailako kirol lehiaketetan. Ekimena Eusko Jaurlaritzak —Kultura Sailaren bitartez— eta Euskal Irrati-Telebistak bultzatu dute. Hauez gain, badira eliteko kirola sustatzearen aldeko apustua berenganatu duten babesle pribatuak ere, hala nola, EDP, IMQ, Cespa-Ferrovial, Euskaltel eta Kutxabank. Basque Team-ek laguntza ematen die goi mailako kirolariei eta hauen entrenatzaileei, prestakuntza hobetzeko modua izan dezaten, eta xede berari jarraituz lan egingo du modalitate desberdinetako kirolariekin eta maila goreneko kirol erakundeekin. Euskadi Kirola Fundazioaren beste zeregin batzuk dira kirol prestakuntza eta heziketa optimizatzen laguntzea eta maila goreneko kirolari aplikatutako ikerkuntza sustatzea. Ildo honetan, Basque Team marka Euskadiko eliteko kirolaren erreferentzia nagusia izatea lortu nahi da, kirol mota olinpikoak, ez olinpikoak eta egokituak barne hartuta.