basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

GURUTZE FRADESEN PRENTSAURREKOA MALAYSIAKO IRON MANEAN BIGARREN IZAN ETA ITZULI BERRITAN

Gurutze Fradesek bere denboraldi bikainaren balantzea egingo du. Malaysiako Iron Man proban lortu berri duen bigarren postuarekin eta Vichy Iron Man-eko garaipenari esker, 2016an Hawaiin Pro mailan parte hartzeko aukera izango duten 35 triatleten zerrendan hamargarrena da orain.

Eliteko kirola bultzatzea xede duen Basque Team euskal Fundazioak eta Gazteaukera gazteriaren atariak Gazte Olimpic  Team lehiaketa abiarazi dute, Rion 2016ko esperientzia olinpikoa informazio-teknologia berrien bitartez ezagutarazteko asmoz. Zortzi blogari gaztek Olinpiar Jokoekin zerikusia duten jarduera asko zuzen-zuzenean bizi, lehian diharduten euskal kirolariekin harremanetan egon eta han-hemenka bildutako esperientziak Gazteaukera blogean islatzeko aukera izango dute.

Gazte Olimpic Team lehiaketak aukera paregabea eskaintzen die Euskadiko gazteei Rion bederatzi eguneko egonaldia irabazteko, lau lagun Olinpiar Jokoetara gonbidatuz eta beste lau Paralinpikoetara. Sariak hegaldiak, ostatua, kirol jardueretarako sarrerak, bidaia-gastuak eta asegurua biltzen ditu.

Lehiaketa 18 urtetik 30 urte bitarteko Euskadiko gazteentzat irekita dago, eta bertan parte hartzeko, idazlan bat edo bideo bat bidali behar dira Gazteaukera webgunearen bitartez, gaitzat honako hau hartuta: “Euskal Selekzioak 10 domina eskuratu ditu Olinpiar Jokoetan”. Lanak bidaltzeko azken eguna 2015eko abenduaren 15a da, eta 2016ko urtarrilaren amaieran, saritutako pertsonen izenak argitaratuko dira Gazteaukera atarian eta Basque Team-en zein Gazteaukeraren sare sozialetan (Facebook eta Twitter).

Aurkeztuko diren lanetan, komunikatzeko gaitasuna, originaltasuna eta kalitatea kontutan hartuko dute epaimahaikideek. Epaimahaiak zortzi lan aukeratuko ditu, eta zozketa bidez, launa pertsonako bi talde antolatuko dira, Olinpiar Jokoetara joateko bata, eta Joko Paralinpikoetara joateko bestea.

Talde hauen esperientziak (postak, argazkiak eta bideoak) Gazteaukerako blogean azalduko dira, bai eta sare sozialetan ere. Aukeratutako blogariek Basque Team-ek babestutako euskal kirolari olinpiko nahiz paralinpiko batzuekin zuzenean harremanetan egoteko aukera izango dute.

Gazteaukera
Gazteaukera Euskadiko Gazteriaren ataria da. Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol Zuzendaritzak gai desberdinei buruzko informazio eskaintzen du atari honen bidez, kultura eta aisia, euskara, Internet, lankidetza, hezkuntza, enplegua, etxebizitza, osasuna eta ekologia tarteko direla. Gazte Informazio Guneetako zerbitzuak eta Gazteriaren Euskal Behatokia ere atarian ageri dira. Urterik urte, Zuzendaritzak era askotako programak garatzen ditu, hala nola, Gaztebizhitza orientazio eta aholkularitza zerbitzua,  Auzolandegiak, Euskadiko Gazteak Lankidetzan, Gazte-txartela edo programa europarrak.

Basque Team
Goi-mailako euskal kirolaren garapena bultzatzea da Basque Team-en xedea, Euskadiko kirolariek ordezkaritza zabala izan dezaten goi-mailako kirol lehiaketetan. Ekimena Eusko Jaurlaritzak —Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren bitartez— eta Euskal Irrati-Telebistak bultzatu dute. 

Informazio gehiago, gazteaukera blogean:
http://www.gazteaukera.euskadi.eus/r58-gbh001/eu/contenidos/noticia/gaztebizhitza_lehiaketa_rio/eu_def/index.shtml

Harremanetarako: gazteaukera@gmail.com

CONSEJERIA

         

Kako Aranburu Basque Teameko tiratzaileak, 2016ko Olinpiar Jokoetara sailkatzeko azken aukera izango du GAUR eta bihar ISSF World Championship Shotgun txapelketan, Italiako Lonaton. Rio 2016rako azken bi txartelak lortzeko aukera dago jokoan. Gaur ekingo dio lehiari Aranburuk hiru saiorekin, 9:30ean, 13:00etan eta 15:30ean. Bihar osteguna jokatuko ditu azken bi saioak, 11:00etan eta 14:30ean.

Aldi berean, Londresen ICF Canoe Slalom World Championships egingo dira gaur hasi eta igandera bitarte. Basque Teameko bi palistek hartuko dute parte bihar, Maialen Chourrautek eta Irati Goikoetxeak, K1ean biek.

Atletismoan muturreko proba da 100 kilometrotakoa, hein handi batean fisiologikoki. Muturreko erronkei aurre egiteko goi mailako kirolaria izan behar da ezinbestean, eta Asier Cuevas Basque Teameko atleta hala da. Munduko eta Europako Txapelunordea da proba horretan. Lorpen bikaina bezain sufritua, lasterketa amaiera aldera giharretako arazoengatik gelditu egin behar izan Vuevatbaitzuen luzaketak eginez kilomteroro azken 10etan, baina halere bigarren postuari eusteko gai izan zen. Eta horrekin gutxi ez eta gainera sekulako marka egin zuen: 6 ordu 35 minutu eta 49 segundo, bere marka zena hiru minutu baino gehiagoan hobetuz.

2014tik BASQUE TEAM-eko kirolaria den Asier Cuevasek gaur goizean bisita egin du Getxoko instalazioetara eta aitortu du datorren urteko Txapelketan jarria daukala jada burua.

100 kilometrotako Munduko Txapelunorde izan aurretik, 2013ko Europako Txapeldun izan zen taldeka (Belves, Frantzia), eta 2012an laugarren sailkatu zen Munduko Txapelketam (Seregno, Italia).

Winschoten-en (Herbehereak) jokatu zen 100 kilometrotako asfalto gaineko Munduko Txapelketa joan zen larunbatean. 10 kilometroko zirkuituari 10 itzuli eman behar izan zizkioten lasterkariek. Jonas Buud suediarra izan zen lehena, Asierri 13 minutuko aldea atera zion 6 ordu 22 minutu eta 48 segundoko lana osatuz.

Bost urte daramatza Asier Cuevasek (Eibar, 1973/01/16) 100 kilometroko proban murgilduta. Arnas luzeko probetan aritu izan da beti, maratoietan eta maratoi erdietan, 2012ra arte Goierri Garaia taldean, gero Eibarko Deportivon denboraldi batez, eta azkenik egungo taldean, New Balance-n. 2011ean Espainiako Txapelketa irabazi zuen 100 kilometrotan, eta 2008an Maratoiko Espainiako Txapelketa. 2 ordu 14 minutu eta 23 segundoko marka dauka Maratoian. Santi Perez da bere entrenatzailea, hura izan da Asier doitu duena, harena da lorpen handi honen ‘erru’ handiena.

Las Vegasen lor dezake hirugarrenez Olinpiar Jokoetara sailkatzea Maider Undak. Munduko Txapelketetan parte hartuko du gaur arratsaldean hasi, eta ondo bidez, gauera bitartean borrokalari arabarrak. 75 kiloz azpiko mailan arituko da, eta 19:00etan (Euskadin) hasiko den lehian Yasemin Adar turkiarra izango du lehen aurkaria.

Maider Unda (Olaeta, 1977) aurten itzuli da berriro lehiara, eta emaitza bikainak lortu ditu. Uztailean Espainiako GP-an hirugarren izan zen, eta ekainean lehen Europar Jokoetan (Baku) ere hirugarren sailkatu zen. Gaurko lehen aurkaria, Adar, bere aldetik, iazko Munduko Txapelketan 9. sailkatu zen eta denboraldi txukuna osatzen ari da aurten: uztailean Poloniako Opena irabazi zuen eta Europar Jokoetan 5.a izan zen.

Adar gainditzen badu, Maider final laurdenetan sartuko da eta Andrea Olaya kolonbiarraren eta Nadia Antar egipziarraren arteko irabazlea izando du aurkari. Bigarren borroka hori irabazteak sari ederra dauka: finalerdietan sartzea eta Olinpiar txartela poltsikoratzea. Las Vegasen Rio2016rako 6 txartel banatuko dira, orotara emango diren 12etatik lehenak. Kategoria desberdinetako Finalak 03:30etan (Euskadi) hasiko dira. Hona streamingez jarraitu ahal izateko Nazioarteko Borroka Federazioaren esteka: http://bit.ly/1O8KziK

Pablo Carrera tiratzaile bilbotarrak Rio de Janeiroko Joko Olinpikoetan parte hartzeko plaza lortu du gaur goizean, Basque Team-eko kirolari batek erdietsi duen bigarrena alegia, Iker Martinezek belan lortu zuenaren ondoren. Carrerak Azerbaiango Gabala herrian jokatutako Munduko Kopan irabazi duen plaza hau Espainiako Tiro Federazioak lortutako bosgarrena da.

“Oso-oso harro nago plaza lortu izanaz, denboraldi osoko jardunari emandako saria baita, eta esan beharrik ere ez dago, sekulako ilusioa egingo lidakeela Jokoetan parte hartzeak. Ni ez naiz kirol jardunean oso-osorik jardun dezakeen profesionala, eta ondorioz, ni bezalako kirolari batentzat, Jokoetan jardutea egundoko esperientzia izango da”, adierazi du Carrerak gaur goizean. “Lehentxeago lor nezakeen arren, plaza irabazita lasaitasun handi-handiaz aurre egin ahal izango diot datorren denboraldiko lehiaketa-egutegiari”, ziurtatu du.

Carrerak Diploma lortu zuen Londresko 2012ko Jokoetan egindako seigarren postuari esker, eta esperientzia horren ondoren, “Rio-rako helburua domina irabazleen artean egotea” dela aitortu du. Gaurko puntuaketaz, Munduko Kopako bosgarren postua ez ezik, Rio-n izango den doitasun tiroko Espainiako hoberenak pistola libreko 50 metroko eta aire-pistolako 10 metroko modalitateetan parte hartu ahal izango du.

Naiara Gómez 39 urteko piraguistak azken urteotako kirol karrera bikainari amaiera ematea erabaki du, nazioarteko lehian 14 denboraldiko ibilbide luzea egin ondoren eta 2004ko eta 2011ko Munduko Txapelketetan lortutako bi brontzezko domina eta beste hainbat sari irabaziak dituela. Halaxe iragarri du gaur goizean, karrerako zati handi batean bidelagun izan duen BASQUE TEAM erakundearen egoitzan, aldean Jon Redondo Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaria zuela.

Getxoztarra maratoian nabarmendu da, kirol modalitate honi dagozkion gogortasuna, distantzia luzeak eta zenbait ibilbide-zatitan palei eragiteaz gain piragua soinean eraman beharra aisa asko gainditu dituelarik. Banakako (K1) nahiz binakako (K2) norgehiagoketan lehiatu da, baina binakakoa izan da garaipenik gogoangarrienak eman dizkiona. Naiarak, gainera, ezin hobeto frogatu du, unibertsitateako ikasketak, amatasuna eta maila goreneko lehia bateragarriak direla, izan ere, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako lizentziaduna eta goi mailako kirol errendimenduko Master baten jabea izateaz gain, bi aldiz ama izan baita, 2009an eta 2013an.

Getxo Kayak Piraguismo Taldeko kidea izanik, 10 urte baino ez zituen kirol honetan trebatzen hasi zenean, baina nazioarteko lehiaketetara 25 urte zituela iritsi zen, unibertsitateko ikasketak amaitu eta maila goreneko lehian jarduteko denbora gehiago atera zuenean.

Bergen-en (Norvegia) eta Singapurren jokatutako 2004ko eta 2011ko Munduko Txapelketetan irabazi zituen brontzezko dominekin batera, piraguista bizkaitarrak laugarren postua lortu zuen Tremolat-en (Frantzia) 2006an, bi bosgarren postu 2002an eta 2008an, eta seigarren eta hamabigarren postuen artean sailkatu da munduko txapelketaren beste bost ediziotan. Oklahoma-n (AEB) antolatutako 2014ko Munduko Txapelketan izan zuen azken partehartzea, eta ontziaren gila apurtuta, norgehiagokatik erretiratu behar izan zuen.

Europako txapelketei dagokienez, zilarrezko domina lortu zuen Txekian 2005ean, eta bi brontzezko domina Eslovakian eta Frantzian jokatutako 2007ko eta 2011ko edizioetan. Horrez gain, bi bosgarren postu lortu zituen Hungariako 2001eko eta Poloniako 2003ko Europako txapelketetan. Getxoztarraren nazioarteko palmares bikaina osatzeko, Munduko Kopako probetan irabazitako bost dominak (urrezkoa 2001ean, zilarrezkoa 2004an eta 2008an, eta brontzezkoa 2002an eta 2010ean) eta lehiaketa beraren 2006ko edizioan lortutako laugarren postua nabarmendu behar dira. Urrezko domina ere lortu zuen Gijonen 2005ean, Ur-Joko Interzeltikoetan Euskadiko ordezkari gisa parte hartu zuenean.

Hitzak
Agurraren unean, piraguista bizkaitarrak azken urtean bizitako une kritikoek erretiroa hartzeko erabakia azkartu dutela aitortu du: “Bigarren haurdunaldiaren ondoren Mundialerako txartela lortu nuen baina proban bertan lema hautsi nuen fabrikazio akats baten ondorioz eta lorpen guztien atarian gertu nintzen, oso zapore mikatzarekin gauza asko utzi bainituen bidean; nire ingurukoen babesarekin hasi nuen denboraldia berriz, eta orain hilabete terdi Espainiako txapelketan (Mundialerako sailkapena eman zezakeena), nire ustez bidegabeko erabaki baten ondorioz kanporatu ninduten eta ez zidaten helegitea jartzeko aukerarik eman. Horrek erabat jota utzi ninduen, nahi eta abuztuan bigarren bat aukera eduki baldintza onekin.

Momentu kritikoak, lesioekin izandako esperientziak eta entrenamenduen gogortasuna alde batera utzita Naiarak bere ibilbidearen balorazio positibioa egin du, “oso harro nago egindakoaz, eta horrekin geratu nahi dut agur esaterakoan” . Zentzu horretan Naiarak azaldu duenez “piraguismoa kirola baino gehiago izan da niretzat, nire bizitza izan da” , eta eskerrak eman nahi izan die “lagundu didaten hainbati, beraiek emandako laguntza horri esker iritsi naiz iritsi naizen lekura, eta lehenik eta behin BASQUE TEAM-en lana eskertu nahi dut, Fundazioa bat baino gehiago nire etxea izan delako” . Bere ibilbidea errepasatzerakoan Naiarak azpimarratu nahi izan duenez “iristea ez da zailena, mantentzea baizik” eta zabaldutako baloreak emaitzen gainetik jarri nahi izan ditu gaurko agerraldian: “Neri kirola emaitzen gainetik dagoela erakutsi didate, iraunkorra izatea eta kirola bizitzeko era bat dela ere ikasi dut, eta bertan diziplina, zintzotasuna eta laguntza ematen duenarekin esker onekoa izatea lehenetsi behar direla.

Naiara Gomezek hainbat urtetan bere kirola izandako piraguismoarentzat ere izan ditu hitzak: “Sakrifizio gehien eskatzen duen kiroletako bat, baina badauka harrapatzen zaituen zerbait eta nik asko daukat eskertzeko; Nire seme-alabek ere piraguismoarekin gozatzea nahiko nuke, nik beste ahal izan ezkero, batez ere gauzak ondo ateratzen direnean dituzun sentsazio bikainak izan ditzaten. Dena dela nik jarraituko dut piraguarekin ateratzen, maite dudalako eta deskonektatzeko aukera ematen didalako era berean. Azkenik Naiarak bere familiak emandako babesa eskertu nahi izan du: “Beraiek ere sakrifizio ugari egin dituzte, eta gozatzeko unea heldu zaie” 

Naiara Gómez 39 urteko piraguistak azken urteotako kirol karrera bikainari amaiera ematea erabaki du, nazioarteko lehian 14 denboraldiko ibilbide luzea egin ondoren eta 2004ko eta 2011ko Munduko Txapelketetan lortutako bi brontzezko domina eta beste hainbat sari irabaziak dituela.

Getxoztarra maratoian nabarmendu da, kirol modalitate honi dagozkion gogortasuna, distantzia luzeak eta zenbait ibilbide-zatitan palei eragiteaz gain piragua soinean eraman beharra aisa asko gainditu dituelarik. Banakako (K1) nahiz binakako (K2) norgehiagoketan lehiatu da, baina binakakoa izan da garaipenik gogoangarrienak eman dizkiona. Naiarak, gainera, ezin hobeto frogatu du, unibertsitateako ikasketak, amatasuna eta maila goreneko lehia bateragarriak direla, izan ere, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako lizentziaduna eta goi mailako kirol errendimenduko Master baten jabea izateaz gain, bi aldiz ama izan baita, 2009an eta 2013an.

Getxo Kayak Piraguismo Taldeko kidea izanik, 10 urte baino ez zituen kirol honetan trebatzen hasi zenean, baina nazioarteko lehiaketetara 25 urte zituela iritsi zen, unibertsitateko ikasketak amaitu eta maila goreneko lehian jarduteko denbora gehiago atera zuenean.

Bergen-en (Norvegia) eta Singapurren jokatutako 2004ko eta 2011ko Munduko Txapelketetan irabazi zituen brontzezko dominekin batera, piraguista bizkaitarrak laugarren postua lortu zuen Tremolat-en (Frantzia) 2006an, bi bosgarren postu 2002an eta 2008an, eta seigarren eta hamabigarren postuen artean sailkatu da munduko txapelketaren beste bost ediziotan. Oklahoma-n (AEB) antolatutako 2014ko Munduko Txapelketan izan zuen azken partehartzea, eta ontziaren gila apurtuta, norgehiagokatik erretiratu behar izan zuen.

Europako txapelketei dagokienez, zilarrezko domina lortu zuen Txekian 2005ean, eta bi brontzezko domina Eslovakian eta Frantzian jokatutako 2007ko eta 2011ko edizioetan. Horrez gain, bi bosgarren postu lortu zituen Hungariako 2001eko eta Poloniako 2003ko Europako txapelketetan. Getxoztarraren nazioarteko palmares bikaina osatzeko, Munduko Kopako probetan irabazitako bost dominak (urrezkoa 2001ean, zilarrezkoa 2004an eta 2008an, eta brontzezkoa 2002an eta 2010ean) eta lehiaketa beraren 2006ko edizioan lortutako laugarren postua nabarmendu behar dira.

Eusko Jaurlaritza
EiTB
Quiron
Athletic
14
apirila
2024
Gimnasia

Basque Teameko Salma Solaun gimnastak zilarrezko domina irabazi du Sofiako Munduko Kopan

Arabarra podiumeko bigarren tokira igo da urteko bigarren nazioarteko txapelketako bost uztaien finalean Salma Solaunen taldea txapeldunorde izan da Sofiako Munduko Kopako bost uztaien finalean. Nazioarteko lehiaketak, denboraldiko bigarrenak, gainera, Parisera begirako ariketak probatzeko balio izan die, dagoeneko Jokoetako txartela ziurtatuta baitute. Greziako denboraldi-hasiera irregularraren ondoren, tapizaren gainean hobetzen jarraitzea tokatzen da. Hori behar dute […]

04
apirila
2024
Albisteak

‘2024 Basque Team Bekak’ eskatzeko epea ireki da

Kirolari, teknikari eta epaileei bekak emango zaizkie esparru olinpiko eta paralinpikoan Euskal Autonomia Erkidegoko kirol-erakundeei ere emango zaizkie laguntzak, nazioarteko goi-mailako kirol-lehiaketan euskal ordezkaritza handia izatea ahalbidetzen duten goi-mailako proiektuak sustatzeko Basque Team Fundazioko Patronatuak 2024. urteko goi-mailako kirolarientzako bekak emateko arauak onartu ditu. Eskaerak aurkezteko epea irekita dago jadanik, eta oinarriak Euskal Herriko Agintaritzaren […]

28
martxoa
2024
Albisteak

Oraindik ez dituzu Geldiezinak-eko ipuinak?

IPUINAK JAITSI “Imparables-Geldiezinak” proiektua, euskal kirolaren historian nabarmendu diren emakume batzuen lanari balioa ematen dio, belaunaldi berrientzat erreferenteak sortzeko helburuarekin. Ipuin eta fitxa didaktiko bakoitzak protagonista nagusi bat du, baina kirolarekin lotutako beste pertsona batzuek ere laguntzen diote, balioekin lotutako jaiak jorratuz. Hala, Ibone Belaustegigoitia, Joko batzuetan lehiatu den lehen euskalduna, Maialen Chourraut hiru domina […]

19
martxoa
2024
Albisteak

‘Fit Learning Systems’, Basque Teamen kolaboratzaile berria

Enpresak eta Fundazioak kontratu bat itxi dute interes sozial handiko prestakuntza-ikastaroak antolatzeko Olatz Legarzak, Basque Team Fundazioko koordinatzaileak, eta Guillermo Gredillak, Fit Learning Systems SLko CEOk, prestakuntza-ikastaroak antolatzeko akordioa sinatu dute gaur goizean. Hitzarmen horren bidez, aipatutako enpresak ikastaro horietarako fakturatzen duenaren ehuneko portzentaia bat eskainiko dio Fundazioari, Basque Teamek zenbateko hori bere helburu soziala […]

15
martxoa
2024
Albisteak

Lucas Eguibar Basque Teameko snowboarderra etxera itzuli da Innsbruckeko ebakuntza arrakastatsuaren ondoren

Donostiarrak bi hilabetez eraman beharko du ortesia, eta, ondoren, errehabilitazio-aldi aktiboagoa hasiko du Lucas Eguibarrek prentsaurrekoa eskaini du gaur Donostiako Eusko Jaurlaritzako egoitzan, Olatz Legarza Basque Team Fundazioko koordinatzailearekin batera, Innsbrucketik (Austria) etxera itzuli ostean. Bertan ebakuntza egin diote, martxoaren 9an izan zuen ezker oineko Akilesen orpazurdaren haustura sendatzeko. Munduko Kopan sei garaipen eta 20 […]

14
martxoa
2024
Mahai-tenisa

Zilarrezko domina Iker Sastre mahai-teniseko jokalariarentzat Platja d ‘Aroko Costa Bravako Irekian

Basque Teameko kirolariak eta Miguel Angel Toledok ziurtatuta dute Pariserako txartela, baieztapen ofizialaren faltan Iker Sastrek eta Miguel Angel Toledok beste urrats bat eman dute goi mailako kirol ibilbidean. Dagoeneko diploma bat eskuratu dute Tokioko Joko Paralinpikoetako binakako lehiaketan, eta gaurko emaitzarekin Pariseko Jokoetarako txartela lortu dute kasik, baieztapen ofizialaren faltan. Munduko eta Europako txapeldunordeek Platja […]

06
martxoa
2024
Albisteak

Nadia Erostarbek, Janire Gonzalez-Etxabarrik eta Andy Crierek Puerto Ricoko Munduko Surf Txapelketan lortutako pase olinpikoak aurkeztu dituzte Donostian

Hiru surflariak eta Baionako Joan Duru kirolaria Tahitin lehiatuko dira, surfa programa olinpikoan izango den bigarren aldian Nadia Erostarbek, Janire Gonzalez-Etxabarrik eta Andy Crierek, Olatz Legarza Basque Teameko koordinatzailearekin batera, harrotasunez erakutsi dituzte Puerto Ricoko Munduko Txapelketan lortutako txartel olinpikoak, euren taldekideek, teknikariek eta Euskadiko Surf Federazioak ohore guztiekin hartu ondoren. Euskal surfaren familia osoak […]

03
martxoa
2024
Surfa

Nadia Erostarbek eta Joan Duruk laugarren bukatu dute Puerto Ricoko Munduko surf txapelketan

Andy Criere final handira pasatzeko txanda bakarrera geratu da, zortzigarren postuan amaituta Puerto Ricoko World Surfing Games txapelketa emozioz eta intentsitatez beteriko jardunaldiarekin amaitu da gaur, eta Nadia Erostarbe eta Joan Duru finalak jokatzera ere heldu dira. Laugarren postuekin itxi dute euskal surfarentzat historikoa izan den Munduko Txapelketa. Goizeko zortzietan Andy Criere itsasoarekin eta gaur […]

02
martxoa
2024
Surfa

Andy Crierek eta Joan Duruk plaza olinpikoak lortu dituzte Puerto Ricoko Munduko Surf Txapelketan

Nadia Erostarbek aurrera jarraitzen du txapelketa nagusian eta Janire Gonzalez-Etxabarrik agur esan dio lehiaketari Atzo Nadia Erostarbek eta Janire Gonzalez-Etxabarrik eskuratu zuten Teahupooko olatu mitikoan Joko Olinpikoak jokatzeko txartela eta gaur beste bi kirolarik euskal surfa Munduko Txapelketa honetan izaten ari den bide arrakastatsuaren beste kapitulu bat idatzi dute. Andy Criere izan da Jokoetarako txartela […]

01
martxoa
2024
Surfa

Janire Gonzalez-Etxabarrik Puerto Ricoko Munduko Txapelketan plaza olinpikoa lortu du eta Nadia Erostarberekin izango da Tahitin

Joan Duru seigarren kanporaketara pasa da, Andy Criere errepeskara erori da eta Yago Dominguezek eta Kai Odriozolak agur esan diote txapelketari Janire Gonzalez-Etxabarrik Nadia Erostarberekin bat egingo du 2024ko Pariseko Jokoetan. Emakumezkoen koadroan ez da bat izango, bi euskaldun izango dira Teahupooko olatu mitikoan (Tahiti) debuta egingo dutenak. Zumaiarrak plaza irabazi du errepeskako 6. kanporaketan, […]

01
martxoa
2024
Surfa

Nadia Erostarbe Basque Teameko surflariak historia egin du 2024ko Pariseko Jokoetarako txartela lortuta

Zarauztarrak sailkapena erdietsi du Puerto Ricoko Munduko Txapelketan munduko 12 surflari onenen artean sartu ondoren Nadia Erostarbe Geiserrek historia egin du, Olinpiar Jokoetan lehiatuko den lehen euskal surflaria izango baita. Datorren udan Tahitin izango da, Polinesia Frantsesean (Ozeania) dagoen uhartean, surflariek Tahupooko olatu gutiziatua aurkitzen duten surfaren egoitza exotikoan. Nadia, 2018an Europako gazte mailako txapeldun […]

29
otsaila
2024
Surfa

Nadia Erostarbe, Andy Criere eta Joan Duru Puerto Ricoko Munduko Txapelketako bosgarren kanporaketarako sailkatu dira

Basque Teameko surflaria kanporaketa bakarrera jarri da Olinpiar Jokoetan Puerto Ricoko World Surfing Games-etan jardunaldi bizia izan da gaur El Rastrial eta El Picoko podiumetan. Haizeak olatu politak ekarri ditu kostaldera, eta Munduko surflari onenek ekitaldian bildutako ikusleen gozagarri izan dira. Euskal surflarien artean Nadia Erostarbe, Joan Duru eta Andy Criere nabarmendu dira lehiaketa nagusian. […]

#basqueteam

agenda

Apirila 2024

1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30

basqueteam