basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

Gurutze Frades

Gurutze edit
Triatloia
Jatorria Durango
Bizilekua Iurreta
Jaiotza 14/9/1981
Kirola Triatloia

Bio

Betidanik egin izan dut kirola, bizitza honetan gauza asko eman eta erakutsi dizkit: laguntasuna, disziplina, norbere mugak gainditzea, hazkunde pertsonala, eta ohitura onak. Saskibaloi jokalaria izan nintzen 9 urtetatik 25eraino, Durangoko Tabirakon. Triatloia 25 urterekin ezagutu nuen, orduan taldekide nuen lagun bat hartan hasi zelako. Neuk ere aproba egitea pentsatu nuen eta bi urtez saskibaloia –Anbotopeko taldean-, eta triatloia –udan-, uztartu nituen. Gero saskibaloian jarraitu ahal izateko zailtasunak sortu ziren: 8 taldekide elkartzeko nahikoa lan izaten genuen, zer esanik ez 10; zaila da 12 neskek astebururo jokatzeko konpromezua hartzea. Gauzak horrela, saskibaloia utzi eta triatloiari heldu nion. Lehen lasterketa Mimizan-en (Frantzia) jokatu nuen, sprint triatloi bat osatuz. Handik aurrera ‘engantxatu’ eta lasterketa errosarioa etorri zen: triatloiak, duatloiak, lasterketa herrikoiak, txirrindularitza probak,… Osasuntsu egoteko jarduera bezala hartu nuen hasiera batean, baina piskanaka geroz eta emaitza hobeagoak lortzen ari nintzen eta planteamentuak zorroztu nituen. 2011ean distantzia luzeko Espainiako txapelketa irabazi nuen, eta denboraldiko rankingean ere lehena izan nintzen. Harrez gero dena ematen ari naiz kirol honetan lehiakorra izateko, eta emaitzak geroz eta hobeak dira, nire mailaren gorakadaz batera.

Palmaresa

Urrezkoa Espainiako Txapelketa DL 2011-2012-2013-2014
Urrezkoa Espainiako Txapelketa DE 2013
Urrezkoa Espainiako Kopa DL 2012
Munduko Txapelketa ITU DL 2015
Munduko Txapelketa ITU DL 2014
Munduko Txapelketa ITU DL 2013
Munduko Txapelketa ITU DL 2012
Urrezkoa Munduko Txapelketa DL taldeka 2012
Urrezkoa IronMan Vichy FRA 2015
Zilarrezkoa IronMan Malaysia 2015
Zilarrezkoa IronMan 70.3 Turkia 2015
22
ekaina
2017
Triatloia

“Hawaiirako sailkapena lortu izanaz harro nago, gainera Brasilen eginda nire kirol ibilbideko ironmanik onena”

Gurutze Frades BASQUE TEAMeko distantzia luzeko triatletak bosgarren postuan bukatu zuen Hegoafrikako proba eta laugarren postuan Florinopolisekoa; emaitza horiek puntuak eman dizkiote urriaren 14an Hawaiiko hitzordu handian parte hartzeko pasea ematen duten KPR (Kona Point Ranking) zerrendako lehenengo 35 postuen artean egoteko   Distantzia olinpikoarekin zerikusirik ez duten distantzia luzeko probak egiten dituen erresistentziako triatleta da […]

29
maiatza
2017
Triatloia

Gurutze Fradesek laugarren postua lortu du Florianópoliseko triatloian, Brasilen, eta ia ziurtatu du horrela Konarako txartela

Gurutze Frades 15. postuan irten zen uretatik, aurrealdeko taldearengandik 6 minutura jarriz, Elisabeth Gruber edo Kristin Moeler lagun zituela. Ohi bezala, Basque Teameko triatletak gogor ekin zion 180 kilometroko bizikletako tarteari eta baldintza klimatologikoak egokienak ez baziren ere, aurrera egin zuen apurka-apurka. Tarte hori 4:53:20ko denborarekin bukatu zuen, kategoriako hirugarren denbora partzial onena. Horri esker […]

18
azaroa
2015
Triatloia

Gurutze Fradesek Hawaiiko rankingean hamargarren amaitu du denboraldia

Gurutze Frades BASQUE TEAM triatletak amaitu berri duen denboraldiaren balantzea egin du gaur Fadurako (Getxo) Hobekuntza Teknikorako Zentruan. Joan zen larunbatean bertan Malaisiako Ironman proban bigarren sailkatu zen, eta handik itzuli berritan egin du gaurko agerraldia. Durangarrak urte borobila osatu du, besteren artean Vichyko Ironmana irabaziz Frantzian, eta Hawaii 2016rako Kona rankingean 10.en postura igoz. […]

14
azaroa
2015
Triatloia

Gurutze Fradesen 2.postu historikoa Malaysian

Gurutze Frades bigarren sailkatu da Malaysiako Iron Man proban. Basque Teameko triatletak eginiko lanean korrikako saioa izan da nabarmenena, partzial onena egin du emakumezkoetan (3:15:02), 9.onena gizonezkoak ere aintzat hartuta. Lasterketa borobila osatu du orotara, bere neurria ondo ezagututa eta Langkawiko berora eta hezetasunera primeran egokituta zegoela erakutsiz: uretatik 18. irten da, bizikleta saioan 8. […]

13
azaroa
2015
Triatloia

Gurutze Frades Malaysiako IM gogorrerako prest

Gurutze Fradesek Malaysia IronMan-eanparte hartuko du larunbat honetan, hilak 14. Langkawin egingo da proba, toki zoragarria baina aldi berean distantzia luzeko triatloi bat (3’8km igerian + 180km bizikleta + Maratoia korrika) egiteko baldintza oso gogorrak eskaintzen dituena: hezetasun eta bero handia. Zalantzarik gabe, IronMan frankiziaren zirkuituko triatloirik gogorrenetakoa da Malaysiakoa. Top5 barruan sailkatzea sekulako lorpena […]

26
urria
2015
Triatloia

Gurutze Fradesek 2. postu bikaina Turkiako 70.3 IM-ean

Gloria Ironman 70.3 Turkey probako podiumaren bigarren koskara igo berri da Gurutze Frades Basque Teameko triatleta. 4:28:41eko marka egin zuen, eta Alexandra Tondeur irabazleak bi minutu baino ez zizkion atera. 1.000 triatletak baino gehiagok hartu zuen parte proba honen lehen edizioan. Frades ilusioz gainezka dago hurrengo hitzorduari begira, Malaysiako Iron Man-a, azaroaren 14an. “Hemen egin […]

Memories of the IM Cairns bike course… https://t.co/zJpC2DuP0W

1

Bye Australia! Me llevo mucho 💚

📷 @witsupcom

#imcairns @IRONMANOceania #GURUteam https://t.co/PaPtR1NSRl

2

7 meses después de vida nómada mañana viajo de… https://t.co/IWvVmqQhoN

2

@Caynzos @Caynzos pues habrá que seguir trabajando 🏊 Gracias y hasta pronto😘

0

Guru 4 en #IMCairns y billete para Hawaii https://t.co/MyzZxZFxef

16

Ultima vuelta para Guru con el 4 puesto a 1' #IMCairns https://t.co/4jUEhKnyI5

1