basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

Eneko Llanos (enbaxadorea)

Eneko Llanos edit 2
Triatloia
Jatorria Gasteiz
Bizilekua Gasteiz
Jaiotza 30-11-1976
Kirola Triatloia

Bio

Iraupen luzeko lasterketak eta ironmanak ditut gustukoen, distantzia olinpikoan ere lehiatu naizen arren. Hawaiiko Ironmanean hiru aldiz amaitu dut lehenengo hamarren artean, eta behin bigarren izan nintzen. Orain dela 20 urte elikadura begetarianoaren aldeko apustua egin zuen.

Umetan kirol asko praktikatu zituen eta hiru urterekin Gasteiz inguruko mendietatik ibiltzen hasi zen bere guraso eta anaiekin batera. Multikirola ohikoa zen niretzat. 13 urte bete arte igeriketan ibili nintzen, baina ikusita bikain ez nintzela moldatzen, utzi eta esku-pilota eta eskaladarekin saiatu nintzen. Hektor nire anaia triatloian hasi zen 91n eta esker izan nuen lehen harremana kirol horrekin. Urte bete beranduago nire lehenengo duatloia egin nuen eta 93an duatloi eta triatloien euskal zirkuituan hartu nuen parte.

95. urtean heldu ziren nire lehenengo emaitza nabarmenenak. Junior kategorian Espainiako tritaloi txapelketa irabazi nuen eta gainera Munduko Koparen batean lehiatu nintzen elite kategorian. Urte horretatik aurrera triatloian profesional gisa hasi nintzen, Europako eta munduko kopatan parte hartuz. Garai haretan Espainiako hainbat txapelketa irabazi nituen, baita nazioarte mailako hainbat proba ere.

2000. urtean izandako erregulartasunari esker, Sydneyko Jokoetarako txartela lortu nuen. 23. postuan bukatu nuen bertan. Emaitza ez zen ona izan baina sekulako esperientzia bizi izan nuen.

Ondorengo urteak bereziki onak izan ziren: distantzia olinpikoko Espainiako txapelketan garaipenak, Xterrako munduko txapelketan… eta Atenaseko Jokoetan lehiatzeko pasea. Atenasen 20. tokian amaitu nuen.

Jokoen ostean arreta Ironmanean jarriko nuela erabaki nuen. Hastapenak ez ziren oso oparoak izan, baina apurka-apurka neurria hartzen hasi nintzen, eta bosgarren izan nintzen Hawaiiko proban, nire lehen parte-hartzean. 2007an zazpigarren postuan bukatu nuen eta 2008an txapeldunorde izan nintzen. 2015ean berriz ere zazpigarren postuan bukatu dut.

Palmaresa

23
uztaila
2017
Triatloia

Eneko Llanos laugarren izan da Nizako Ironmanean

Austriako Ironmanean bigarren postua erdietsi eta gero, gaur Eneko Llanosek laugarren tokian bukatu du Nizako Ironmanean, beroak eta eguzkiak baldintzatutako jardunaldian. Denis Chervot frantziarra lehenengoa izan da 3,8 kilometroko igeriketako tartean, Etienne Diemunch (10 segundora) eta Frederick Van Lierderen (16 segundora) aurretik. Eneko Llanosek erritmo onean burutu du tartea eta 1:39ra irten da uretatik. Txirrindularitzako […]

03
uztaila
2017
Triatloia

Eneko Llanos, bigarren Austriako Ironmanean

Eneko Llanos bere maila onenera itzuli da. Denboraldi honetan martxan hastea asko kosta zaio eta orain arte sabeleko arazoek Hawaiiko Ironmanera bueltatzeko bidea oztopatu diote, baina Austriako Ironmanean lortutako bigarren postuak bultzada eman dio. Proba sentsazio onekin bukatu du gasteiztarrak. Jan Frodeno alemana baino ez da Llanosen aurretik helmugaratu. Alemaniarra jaun eta jabe izan da […]