basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

Mikel Linacisoro

Kirolariak
Jatorria Bergara
Bizilekua Bergara
Jaiotza 2000-07-16
Kirola Kirolariak

Bio

Mikel nazioarte mailan dugun promesa handienetakoa da eta Paris 2024ko Jokoetarako aukera gehien duenetarikoa. Mikel eski alpinoari esker hasi zen eskalatzen. Bere anaia Ibai bezala, 3 urterekin ekin zion eskiatzeari, baina orain dela lau urte eskaladan soilik arreta jartzea erabaki zuen. Arkaitz Yurritak, bere anaiaren eski-entrenatzaileak, erakutsi zion eskalatzen eta horrela gaur egun bere pasioa denaren ateak zabaldu zizkion.

Normalean astean lau egunez entrenatzen da, bakoitzean hiru ordu t´erdi gutxi gorabehera. Asteburuetan egun batean arrokan entrenatzen da edo atseden hartzen du, eskalada ez diren beste gauza batzuetan arituta.

Lead (zailtasuna) da bere diziplina gogokoena, baina aurten blokea gehiago entrenatzen ari da. Oraindik abiadura gehiago landu behar du, baina hori zailagoa da, entrenatzeko Europara irten behar delako. Hala ere abiadura disziplinan Estatuko errekorra dauka maila absolutuan.

Mikel Linacisorok errekorrak hautsi ditu oso gaztetatik. 12 urterekin bere lehen 8c-a kateatu zuen, ‘White Zombie’, Baltzolan; 13 urterekin, ‘Koldoren Mundua’ 8C+-a Araotzen; eta azkenik , 15 urterekin, ‘Begi Puntuan’ 9ª Etxaurin. Orain 18 urte ditu.

Bere kirol ibilbidea aurten Euskal Herriko Unibertsitatean hasiko dituen medikuntzako ikasketekin uztartuko du.

Palmaresa

11
maiatza
2023
Albisteak

Elikadura zaintzearen garrantzia azpimarratu dute Leticia Canales surflariak eta Mikel Linacisoro eskalatzaileak

‘Baloreetan BAT’ proiektuaren barruan, Basque Teameko kirolariek ohitura osasungarriei buruz hitz egin dute Bilboko Kirikiño Ikastolako ikasleekin Bilboko Kirikiño Ikastolako Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako neska-mutilek elikadurari eta jarduera fisikoari buruz modu atseginean hitz egiteko aukera izan dute Leticia Canales surflariarekin eta Mikel Linacisoro eskalatzailearekin, Basque Team Fundazioaren beka duten kirolariekin. Haurrek gaur egun duten bizimodu […]

11
abuztua
2022
Albisteak

Mikel Linacisoro Basque Teameko eskalatzaileak ezin izan du Municheko Europako Txapelketako finalerdietako txartela lortu

Proba amaitzean, Mikel Linacisorok esan du Europako Txapelketako sailkapen-fasea boulderrean ez pasatzea espero zuela nolabait, ez baita gehien lantzen duen modalitatea, ezta azkenaldian gehien lehiatu den modalitatea ere. Basque Team Fundazioaren beka jaso duen kirolariak zailtasun modalitatean jarri du arreta gehien, nahiz eta herrialde bakoitzeko kupoek Europako txapelketetan proba horretan distira egitea eragotzi dioten. Berak […]

15
azaroa
2018
Albisteak

“Formatu olinpikoak aldaketa ekarriko du eskaladara”

Mikel Linacisoro Basque Teameko eskalatzaileak denboraldiaren balantzea egin digu. Aurten Munduko txapelketetan eta Gazteen Olinpiar Jokoetan parte hartu du gipuzkoarrak. Aurten denboraldi bizia izan du Mikel Linacisorok. Innsbruckeko Munduko txapelketan lehiatu da kategoria absolutuan, Moskukoan jubeniletako kategorian eta Buenos Airesen jokatu dituzten Gazteen Olinpiar Jokoetan. “Aurten 20 urtez azpiko kategorian lehen aldiz aritu naiz eta […]