basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

Ane Barandiaran

Ane Barandiaran edit
Kirolariak
Jatorria Ordizia
Bizilekua Ordizia
Jaiotza 1992-09-08
Kirola Kirolariak

Bio

Atletico San Sebastian taldeko kirolaria klasekide batek erronka proposatu eta gero hasi zen softbolean. “Ezin duzu oso fina zarelako” esan zion. Urte haretako Gabonetan bate bat eta eskularru bat eskatu zizkien gurasoei eta harrezkeroztik ez ditu utzi. 2012tik Espainiako liga bukatzen denean Poloniako ligaren azken zatia jokatzen du eta birritan irabazi du hura.

Ane etorkizun oparoa duen jaurtitzailea da. Alde fisikoa eta bolaren efektuak landu behar ditu, baina abiadura da (60-64 milia orduko) bere indarguneetako bat. Oraindik hovera egin dezake, baina dropa eta abiadura aldaketa dira bere errotazio eraginkorrenak, erdixka ditu bihurgunea eta rise eta screw-aren kalitatea hobetu behar du. Oraindik ere badu potentziala garatzeko.

Palmaresa