basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

Pablo Carrera

Pablo edit
Tiro olinpikoa
Kirola Tiro olinpikoa

Bio

Estatuko taldeko kidea naiz 2006tik. Pescaran (Italia) egindako Mediterranear Jokoen 16. edizioan 10 metroko aire pistolan eta 50 metroko pistola librean urrezko domina lortu zuen taldearen kide izan zen. Lehen proban Jokoen bi errekor hautsi zituzten eta bigarrenean Espainiako errekorra gainditu zuten. Mersin-en (Turkia) egindako hurrengo edizioan 10 metroko aire pistolan titulua berretsi eta 50 metroko pistola librean brontzea eskuratu nuen.

2009an Kroazian jokatutako tiroko Europako Txapelketan pistola librean seigarren bukatu nuen eta urte bat geroago Munich-en (Alemania) jokatutako tiroko Munduko Txapelketan parte hartu eta brontzea eraman nuen Pablo Garcia eta Miguel Gimenezekin batera Pistola Libreko 50 metrokoan.

2012an aire pistolako 10 metrokoan Europako Txapelketa bereganatu nuen Vierumakin (Finlandia) eta 2013an brontzea erdietsi nuen txapelketa berdinean, Odensen (Danimarka).

Londres 2012ko Olinpiar Jokoetan, nire lehen parte hartzean eta lehiaketan, laugarren izan nintzen Aire Pistolako 10 metroko probako sailkapen fasean. Aire Pistolako 10 metrokoan bost titulu ditut (2009, 2010, 2011, 2012 y 2013) eta hiru Pistola Libreko 50 metrokoan (2008, 2009, 2011, 2012 y 2013). Gainera errege eta erreginaren kopa irabazi dut aire pistolako 10 metrokoan (2008, 2011, 2012 y 2013) eta pistola libreko 50 metrokoan (2008, 2009, 2011, 2012 y 2013).

Palmaresa

22
maiatza
2018
Tiro olinpikoa

“Baikor joango naiz Munduko txapelketara; zerbait lor dezakegula uste dut”

Basque Teameko Pablo Carrera tiratzaileak konfiantza gehiago dauka Fort Benningeko Munduko Kopan brontze bat eta urre bat lortu eta gero Pablo Carrera bilbotarra bi dominarekin itzuli da Estatu Batuetatik; bat brontzezkoa, 10 metroko aire pistolako proban lortutakoa, eta bestea urrezkoa, Sonia Franquetekin taldekako lehian eskuratutakoa. Maiatzaren 25etik 28ra Municheko Munduko Kopan arituko da. “Denboraldi lueza […]

13
maiatza
2018
Tiro olinpikoa

Basque Teameko Pablo Carrera tiratzaileak urrea bereganatu du Fort Benningeko Munduko Kopako bikote mistoen proban

Pablo Carrerak urrezko domina jantzi du aire pistolako 10 metroko taldekako proban, Sonia Franquet katalanarekin, Fort Benningen, Columbusen (Estatu Batuak) jokatutako Munduko Kopan Pablok eta Soniak osatutako bikoteak bigarren postuan bukatu du finalaren aurreko sailkapen txanda, Damir Mikec eta Zorana Arunovic serbiarren atzetik. Finalean, dena den, gainditu egin dituzte. Pablok eta Soniak urrea irabazi dute […]

10
maiatza
2018
Tiro olinpikoa

Basque Teameko Pablo Carrera tiratzaileak brontzea irabazi du Fort Benningeko Munduko Kopan

Pablo Carrerak brontzezko domina jantzi du aire pistolako 10 metrokoan, Fort Benningen, Columbusen (Estatu Batuak) jokatutako Munduko Kopan 31 urteko bilbotarra finalera igaro da sailkapen txandan zortzigarren postuan bukatu eta gero, 579 punturekin. Finalean hirugarren izan da 220,6 puntu eginda. Wu Jiayu (241,2) eta Wang Meng Yi (241,9) txinatarrek osatu dute podiuma. Pablok martxoan jokatu […]

22
maiatza
2016
Tiro olinpikoa

Pablo Carrera tiratzaileak urrea bereganatu du Municheko Munduko Kopan, 50 metrokoan

Pablo Carrera tiratzaileak urrezko domina irabazi du Munichen (Alemania) jokatzen ari diren Munduko Kopako 50 metroko proban. Bilbotarrak mendean hartu ditu Wei Pang txinatarra eta Jongoh Jin finalean. Finalerako bidean bigarren ,arkarik onena egin eta gero, tiratzaileak lehenengo postua hartu du eta horri eutsi dio urrezko domina irabazteko, 193,9 puntu eginda, Olinpiar Tiroko Federazioak adierazi […]

18
apirila
2016
Albisteak

Pablo Carrerak urrea jantzi du Rio de Janeiroko Munduko Kopan

Pablo Carreta tiratzaileak urrezko domina jantzi du asteburu honetan Rio de Janeiron jokatutako Munduko Kopan, Aire Pistolako 10 metroko proban. 29 urteko bizkaitarrak Damir Mikec serbiarra hartu zuen mendean lau hamarrenekogaitik. 199,3 lortu zuen bilbotarrak eta 198,9 balkaniarrak. Hirugarren postua eta brontzezko domina Juraj Tuzinski eslovakiarrak eskuratu zituen. Carrera aurretik joan zen ia final osoan. […]

29
otsaila
2016
Tiro olinpikoa

Pablo Carrera, Europako txapeldunorde aire-pistolan, 10 metrotik

Bilbotarrak zilarrezko domina lortu du Gyor-en (Hungaria) jokatu duten Europako Txapelketan, aire-pistolan, 10 metrotik. Finalerdietako puntuaziorik onena lortu zuen Carrerak eta bigarren postuan zegoen Pavlo Korostylov ukrainiarrarekiko lau puntuko aldearekin sartu zen finalera. Emozioz beteriko finalean, bigarren geratu zen Yusuf Dikec turkiarraren atzetik. Korostylov hirugarren izan zen. Finaletik kanpo geratzeko arriskuan izan zen Pablo, zerrendako […]