basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

Juanjo ‘Kako’ Aramburu

Kako Aramburu edit
Tiro olinpikoa
Jatorria Irun
Bizilekua Irun
Jaiotza 1981-10-13
Kirola Tiro olinpikoa

Bio

Tiroarekin lehen harremanak bere aita eta osabaren eskutik izan zituen Irungo inguruko mendietan. Ehizan ibili zen lehen eguneko oroitzapen onak ditu. Ehizako jardunaldia ez zen espero bezala atera, eta arma bat eman zioten tiro batzuk jaurtitzeko. Ondo egin zuela esan zioten. Harrezkero aldamenean izan du beti eskopeta. Apurka-apurka ikasten joan zen, kirol honen gorengo mailara heldu eta nazioarte mailan erreferente bilakatu arte.

Gaur egun San Marcial-eko tiro-eremuan eta Las Gabias-eko (Granada) Juan Carlos I Errendimendu Altuko Zentroan praktikatzen du. Bi instalazio horietan 15.000 plater inguru hausten ditu urtero.

Bere kirol ibilbidean nabarmenak dira 2008ko Beijingo Olinpiar Jokoetan zortzigarren postuagatik lortutako diploma, Londres 2012ko Olinpiar Jokoetan izan zuen parte hartzea (23. amaitu zuen), 2011n Belgradeko Munduko Txapelketan erdietsitako urrezko domina, 2007an Granadakoan eskuratutako zilarra eta 2014an Nicosian bereganatutako brontzea. 2013an Abu Dhabiko Munduko Kopako proban urrea irabazi zuen, eta brontzeak 2006an Suhlen, 2011n Al Ainen, 2013an eta 2016an Nicosian eta 2018an Changwonen.

‘Kako’k Ingenieritzako ikasketekin uztartu du tiroa. Naturarekin lotutako guztia gustatzen zaio, batez ere ehiza eta arrantza.

Palmaresa

27
ekaina
2019
Tiro olinpikoa

Juan Jose ‘Kako’ Aramburu tiratzaile olinpikoari egindako elkarrizketa Minskeko Europear Jokoetan zazpigarren bukatu eta gero

Basque Teameko Juan Jose ‘Kako’ Aramburu tiratzailea zazpigarren izan da Minskeko Europear Jokoetan, skeet modalitatean. Kako bigarren errondaren bukaerara iritsi da beste bi tiratzailerekin berdinduta, 121 platerekin. Azken txanpan, hiru tiratzaile horiek elkarren kontra aritu dira, eta zoritxarrez irundarrak ezin izan du aurrera egin. EUROPEAR JOKOAK 2019ko ekainaren 21etik 30era Bieloerrusiako Errepublikak 2. Europear Jokoak […]

26
ekaina
2019
Albisteak

Juan Jose ‘Kako’ Aramburu tiratzaile olinpikoari egindako elkarrizketa Minskeko Europear Jokoetako lehen sailkapen jardunaldian parte hartu eta gero

Basque Teameko bekaduna den ‘Kako’ Aramburu tiratzaileak gaur egin du debuta Europear Jokoetan, skeet modalitateko lehe sailkapen txandan. Kakok bosgarren bukatu du Minskeko Shooting Center delakoan. Hiru txanda izan ditu; lehenengoan 24 plater hautsi ditu, bigarrenean 25 eta hirugarrenean beste 24. Guztira 73 plater hautsita, bere mailarik onena eman du. Kako Munduko txapeldun izan zen […]

25
ekaina
2019
Tiro olinpikoa

Juan Jose ‘Kako’ Aramburu tiratzaile olinpikoari egindako elkarrizketa Minskeko Europear Jokoetan lehiatu aurretik

Basque Teameko bekaduna den ‘Kako’ Aramburu tiratzailea bihar hasiko da lehian Minskeko Joko Europearretan. 2011n Munduko txapeldun izan zenak bihar edukiko du lehen sailkapen jardunaldia. Ostegunean bigarren sailkapena eta finala jokatuko dituzte. Sei tiratzaile sailkatuko dira guztira finalerako. EUROPEAR JOKOAK 2019ko ekainaren 21etik 30era Bieloerrusiako Errepublikak 2. Europear Jokoak hartuko ditu: lau urtetik behin Europako […]

29
apirila
2018
Tiro olinpikoa

Brontzea ‘Kako’ Arambururentzat Koreako Munduko Kopan

Juan Jose ‘Kako’ Aramburuk brontzea eskuratu du Koreako Munduko Kopan, skeet modalitatean (plater-tiroketa). Onena izan zen lehen sailkapen txandan eta hirugarren bigarrenean. Finalean hirugarren postu horri eutsi dio, Vincent Hancock estatubatuarraren eta Gabriele Rossetti italiarraren atzetik amaituta. Lehen sailkapen jardunaldian Irungo tiratzailea onena izan zen bi errondetan 25 plateretan asmatuta (50/50), Hancock amerikarrarekin eta Mikhail […]

21
martxoa
2016
Tiro olinpikoa

Brontzea Juanjo Arambururentzat Nikosiako Munduko Kopan

Juan Jose Aramburuk brontzezko domina lortu du tiroko skeet modalitatean Nikosian jokatutako Munduko Kopako proban. 34 urteko ‘Kako’ Aramburuk, 2011an munduko txapelduna izan zenak, hirugarren bukatu zuen finalerdietan 14tan asmatu zuen eta horren ondorioz brontzeagatik borrokatu zuen gerora. Borroka horretan Vincent Hancock estatubatuarra 15 eta 14 menderatu zuen. Finalean Mikola Milchev ukrainiarra nagusitu zitzaion Ben […]