Bizilekua Getxo
Jaiotza 1992-02-17
Kirola Surfa
Bio
Bere gurasoei kirola eta naturan egindako jarduerak betidanik gustatu izan zaizkie eta Garazik bizitza estilo hori bereganatu du haurtzarotik. Bere aitak kayak surfa praktikatzen zuen Lagako hondartzan, eta berak eta bere ahizpak itsasertzean denbora asko ematen zuten buggy batekin jolasean. Garazi Sanchez zazpi urterekin hasi zen surfean, bera joaten zen hondartzan mitikoa zen surflari baten Hang Ten taula batekin. Familiak badu oraindik taula hori tratelekuan eta Garazik dio batzuetan oraindik berarekin surfeatzen saiatzen dela, kostata lortzen duen arren.
Afizioa, beraz, ogibide bilakatzen joan zen eta gaur egun kirol honen alde erromantikoa alde lehiakorrarekin uztartzen du. WQS zirkuituan lehiatzen da eta surfeko Munduko gorengo mailara iristearekin egiten du amets, baita 2020an olinpiko izatearekin ere. Tokioko Jokoetan lehen aldiz sartuko da surfa programa olinpikoan.
Surfak hasieratik harrapatu zuen: “Zure gorputzako atal asko kontrolatu behar dituzu eta oso adi egon behar duzu. Zoritxarrez oso oso gutxitan lortzen da beharrezkoa den arreta maila. Surfa horretara behartzen zaitu, itsasoa mugitzen delako, eta egoera horretan zure gorputza kontrolatu behar duzulako. Horregatik askotan yogarekin konparatzen da, arreta hori behar duzulako, arnasa kontrolatu behar duzulako, besoak… Edo hor zaude edo jausten zara. Harrapatzen zaitu.” dio Garazik.
Garazik 2017ko Europako zirkuitua irabazi zuen eta 22. postuan bukatu zuen 2018ko Taharako Munduko txapelketako banakako lehia.
2019an itsasotik at egotera behartu zuen lesio larria izan zuen.
Kirol karrera enpresaritzako ikasketekin bateratzen du Garazi Sanchezek.
Palmaresa
ekaina
2023 Surfa
Garazi Sanchez eta Pauline Ado El Salvadorreko Munduko Surf Txapelketako hirugarren kanporaketan sartu dira
Sentitzen dugu, baina sarrera hau %LANG-z:, : eta % bakarrik dago.
apirila
2022 Surfa
“Denboraldi bizia izango dugu, baina gogotsu nago Munduko onenekin lehiatzeko”
Garazi Sanchez Basque Teameko surflaria Challenger Seriesetan arituko da, uztailean Ballitoko (Hegoafrika) txapelketan lehiatzen hasita Qualifying Serieetako Azoreetako eta Israelgo probetan bosgarren postua eta Caparicakoan bederatzigarren postua lortu ondoren, Basque Teameko bekaduna den Garazi Sanchez surflariak Challenger Series txapelketetarako, hau da, Ctrako, munduko zirkuitu gorenera sarrera ematen duten ekitaldietarako sailkapena lortu du. “Pozik nago sailkatzea […]
abuztua
2020 Surfa
Garazi Sanchezen adierazpenak Abanca Pantin Classic Proko 3. kanporaketa jokatu eta gero
Ariane Ochoa eta Nadia Erostarbe Abanca Pantin Classic Galicia Pro txapelketako final-laurdenetarako sailkatu dira, eta Garazi Sanchezek agur esan du hirugarren kanporaketan Itsasoa askoz eskuzabalago agertu da gaur gure surflariekin Pantingo hondartzan, nahiz eta korronteek indartsu lan egitera behartu dituzten. Jardunaldia gizonezkoen txapelketako lehen kanporaketarekin hasi da, ezustekorik gabe. Euskal surflari gehienak, hala nola Bitor […]
abuztua
2020 Surfa
Garazi Sanchezen adierazpenak Abanca Pantin Classic Galicia Pron 3. errondara pasa eta gero
Ariane Ochoa, Garazi Sanchez eta Nadia Erostarbe eroso igaroko dira Abanca Pantin Classic Galicia Pro txapelketako hirugarren txandara Atzo txapelketako lehen jardunaldia atzeratu behar izan zuten, itsasoaren baldintza eskasengatik, eta gaur gure surflariek goizeko zortzi t´erdietan ekin diote txapelketari, ‘El Percebe’ deitutako harkaitzaren inguruan sortutako pikoan, Pantingo hondartzan. Olatuek metroa jo dute gutxi gorabehera, eta […]
abuztua
2020 Surfa
Garazi Sanchez surflariaren adierazpenak Abanca Pantin Classicen lehiatu aurretik
Itsasoaren egoera dela eta, gaur lehia bertan behera geratu da eta Abanca PANTÍN Classic Galicia Pro 2020ko zuzendaritzak bihar, asteazkena, emakumezkoen taldearekin hastea erabaki du. Olatu handiak espero dira aste osoan zehar, eta, zalantzarik gabe, lehiakideek onena eman eta ikuskizun bikaina eskainiko dute. Gure kirolariek entrenamenduekin jarraitzeko eta ingurua aztertzeko aprobetxatu dute gaurko eguna. Garazi […]
azaroa
2018 Surfa
“Profesional bilakatzen ari zarela sentitzeak konfiantza ematen dizu”
Garazi Sanchez surflariak aurten lehen aldiz lortu du Basque Teamen beka. Europako zerrendan hirugarren postuan zegoen baina lesio bategatik ezin izan zuen esperotako errendimendua izan Munduko txapelketan. Bizkaitarrarekin egon gara eta denboraldiaren balantzea egin digu. “Kirolari guztien amets txarrena lesionatuta egotea izan daiteke eta niretzako urteko momenturik txarrenean izan zen niretzako Mundiala eta parte horretatik […]