basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

Aritz Aranburu (enbaxadorea)

Aritz Aranburu edit
Surfa
Jatorria Zarautz
Bizilekua Zarautz
Jaiotza 1985-08-30
Kirola Surfa

Bio

Palmaresa

13
iraila
2019
Surfa

Aritz Aranburuk bigarren aukerako bosgarren errondan esan dio agur Miyazakiko Munduko txapelketari

Itsasoko baldintzak hobetu dira gaur Miyazakiko surfeko Munduko txapelketako hirugarren erronda jokatzeko. Hala ere, albiste ona izango zena okertu egin da Aritz Aranbururentzat, zarauztarra txapelketa nagusian gaur izan duen lehen txandan kanpoan geratu delako. Basque Teameko kirolaria hasieran sailkapeneko buru jarri den arren, gauzak aldatzen hasi dira erdialdera eta nahitxo zaildu dira bukaeran. Hirugarren errondan […]

12
iraila
2019
Surfa

Aritz Aranburu erraztasunez igaro da Miyazakiko Munduko surf txapelketako hirugarren errondara

Berriro ere itsasoan baldintza eskasak izan dira Miyazakiko Munduko txapelketako bigarren errondan, gizonezkoen lehian. Itsasoa olatu oso txikiak eskaintzen ari da. Surflariak ahalik eta olatu onenak hartzen saiatzen dira iristen zaien eskaintza murritzari etekina ateratzeko, baina ez da batere erraza. 2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetan lehiatzeko txartela jokoan dute, eta baldintza egokienak ez eduki arren, maila […]

10
iraila
2019
Surfa

Aritz Aranburuk lehen erronda arazo barik gainditu du Miyazakiko Munduko surf txapelketan

Miyazakiko Munduko txapelketan itsasoaren baldintzak zeharo aldatu dira gaur. Atzo emakumeek jardunaldi oso luze eta gogorra izan zuten olatuei dagokienez, eta gaur gizonek lehiaketari ekin diote itsaso lasaiago bati aurre eginda. Arrazoi honengatik Aritz Aranburu uretara sartu da espero zena baino askoz beranduago, baina sartu denean ez du arazorik izan lehen erronda aise gainditzeko. Txapelketa […]

09
iraila
2019
Albisteak

Aritz Aranbururi elkarrizketa Miyazakiko Munduko txapelketan lehiatu aurretik

Eskarmentu handiko Basque Teameko Aritz Aranburu enbaxadorearekin egon gara Miyazakiko (Japonia) World Surfing Gamesetan lehiatzen hasi aurretik. QS zirkuituan dituen parte-hartzeez gain, zarauztarrak erakustaldia eman nahi du Munduko txapelketa honetan, Tokyo 2020rako Jokoetarako txartela eskuratzea baitu helburu. Japoniako hiriburuan lehen aldiz egongo da surfa egitarau olinpikoan.