basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

Aitor Francesena

Aitor Francesena edit
Surfa
Jaiotza 1970
Kirola Surfa

Bio

Glaukoma bat diagnostikatu zidaten 14 urterekin eta eskuineko begia galdu egin nuen, hainbat ebakuntzaren ondoren. Dena den, surfari eutsi nion, kirol hori nire ogibide bihurtzeraino.  

Beti izan naiz aitzindari. Kirol honek estatu mailan izan zuen lehen eskola ireki nuen Zarautzen 1988. urtean. Estatuko surfeko lehen entrenatzailea izan nintzen eta gaur egun ere nire irakas-metodoa eskola gehianetan erabiltzen da. Beste batzuen artean Aritz Aranburu, Mario Azurza eta Axi Muniain entrenatu ditut eta estatuko hautatzailea izan naiz.

2012. urtean olatu erraldoi batek jo, eta ezkerreko begia txikitu zidan, itsu utziz. Hala ere, ospitaletik irten eta hiru hilabetera uretara itzuli nintzen. Taula zabalekin olatu txikiak surfeatzen hasi, eta gero taula estuagoekin olatu handiagoak hartzera pasa nintzen.  

Ibon Illarramendi nire lagunak uretako baldintzak nolakoak diren azaltzen dit, nire gidaria da eta behin zutik jarrita, nik bakarrik egiten dut maniobra. Ibon nirekin zegoen 2016ko abenduan La Jollan (San Diego, Kalifornia) Munduko txapelketa irabazi nuenean.  

Palmaresa

25
maiatza
2019
Albisteak

Aitor Francesena Basque Teameko surfista, Europako txapeldun

Kirol Egokituko Euskal Federazioarekin martxan jarritako bikaintasun proiektuko kidea den Ibon Muguerza ere Europako txapeldun izan da bere kategoarian Aitor Francesenak badaki zein den garaipenaren zaporea eta gaur berriz ere dastatu egin du Viana do Castelon (Portugal) jokatu duten surf egokituko Europako txapelketan nagusituta, AS VI kategorian. Zarautzeko surflaria onena izan da finalera heldu arte […]

30
abendua
2017
Surfa

“Gorputzak eusten badit, hortxe egongo naiz, Pariseko 2024ko Jokoetan”

Aitor Francesena Basque Teameko kirolariak badu erronka berria, San Diegon jokatutako Munduko txapelketan brontzea eskuratu eta gero 2016an Munduko txapelketa irabazi ondoren, proiektuz beteriko urtea izan du Aitor Francesenak. Kirol helburuak zaintzeaz gain, zarauztarrak hitzaldiak eskaini ditu, blog bat sortu du, komikiak argitaratu ditu eta 2018an estreinatuko den bere bizitzaren inguruko dokumental bat egin diote. […]

03
abendua
2017
Surfa

Aitor Francesenak brontzezko domina irabazi du surf egokituko Munduko txapelketan

Zarauztarrak distira egin du La Jollan (San Diego) jokatu duten txapelketan eta iaz bezala, aurten ere podiumean sartu da Hondartza berean eta olatu berdinean orain dela urte bete Aitor Francesenak itsuentzako lehenengo munduko txapelketa irabazi zuen eta gaur berriz ere podiumera igo da. Basque Teameko kirolariak oraingoan ere lagun izan du Ibon Illarramendi ‘Koala’ zarauztarra, […]

24
maiatza
2017
Surfa

“Basque Teameko bekadun izateaz harro nago”

Aitor Francesenak, surf egokituko egungo txapeldunak, estrainekoz jasoko du fundazioaren beka kirolari gisa Aitor Fracesenak, surf munduan ‘Gallo’ ezizenaz ezaguna denak, bizitza osoa darama kirol honetara loturik. Berak kontatzen duen moduan, patinetearekin hasi zen eta gero beste motatako taulara egin zuen aldaketa. Zarautzeko beste gazte askok bezala, uda aprobetxatzen zuen herrira oporretan etortzen zirenen taulak […]