attentionTelefono zenbakia aldatu dugu: 94 403 28 70
basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Lucas Eguibar

Lucas perfil
Snowboard-a
Jatorria Donostia
Bizilekua Donostia
Jaiotza 1994-02-09
Kirola Snowboard-a

Bio

Gurasoen eskutik hasi nintzen eskiatzen, 2 urte nituela, eta 5 urterekin eski alpinoan lehiatzeari ekin nion. Prestatzen ari nintzen bitartean, snowboard-a gustoko nuela konturatu nintzen eta 7 urterekin kirol horretan saiatzea erabaki eta ama izan nuen irakasle. 15 urte bete arte eskiarekin jarraitu nuen, baina orduan Espainiako snowboard txapelketetara aurzkeztu nintzen eta oso emaitza onak lortu nituen. Horiei esker proba egiteko eta boardercross-eko talde nazionalarekin entrenatzeko deitu zidaten. Kirol honetaz maitemindu nintzen eta ondo prestatzeko denbora asko eskainiko niola erabaki nuen berehala, lehenengo emaitzak bikainak izan ez arren. Snowboardean lehenengo lasterketak 2009an egin nituen, boardercross modalitatean. Azken hogeiren artean geratu nintzen; beraz, garai haietan ez nuen Etorkizuna oparorik ikusten. Dena den, nahiz eta emaitza onik ez eduki, buru-belarri jarraitu nuen entrenatzen. 2012an Europako zirkuitua irabazi nuen eta 2013an munduko kopan lehenengo podiuma lortu nuen, Arosako estazioan, Suitzan, hirugarren bukatuta, eta munduko txapelduna junior mailan Turkian. 2014an zortzigarren izan nintzen munduko zerrendan, Vallnord-en, Andorran, munduko kopako nire bigarren podiuma eskuratuta. Gainera Valmalenco-ko estazio italiarrean munduko txapeldunordea izan nintzen junior mailan, eta olinpiar diploma lortu nuen zazpigarren postuan amaituta Sotxin, nire lehenengo Olinpiar Jokoetan. 2015ean Munduko Kopako sailkapen nagusian irabazle irten nintzen eta 2017an Sierra Nevadako Munduko txapelketan zilarrezko domina irabazi dut, bai bakarka eta bai taldeka.

Palmaresa

Brontzezkoa Arosako Munduko Kopa 2013
Zilarrezkoa Vallnord-Arcalíseko Munduko Kopa (Andorra) 2014
Zilarrezkoa Veysonnaz-eko Munduko Kopa (Suiza) 2015
Brontzezkoa Sunny Valley-eko Munduko Kopa (Errusia) 2016
Brontzezkoa Baqueira-Beret-eko Munduko Kopa (Espainia) 2016
Zilarrezkoa Feldberg-eko Munduko Kopa (Alemania) 2017
Zilarrezkoa Sierra Nevadako Munduko txapelketa (bakarka) 2017
Zilarrezkoa Sierra Nevadako Munduko txapelketa (taldeka) 2017
Sotxiko Olinpiar Jokoak 2014
03
apirila
2017
Snowboard-a

Lucas Eguibar snowboardlariak Munduko txapelketan lortutako bi zilarrak aurkeztu ditu Basque Teamekin lankidetza-akordioa itxi duen QuironSalud taldeko Policlinica Gipuzkoan

Lucas Eguibar bi aldiz igo da podiumera aurtengo Munduko Kopan eta zilarrezko bi domina lortu ditu Sierra Nevadako Munduko txapelketan Basque Teameko ‘rider’ak denboraldiaren balantzea egin du eta etxean, Donostian, dagoela aprobetxatuta, ekokardiograma egin diote Policlinika Gipuzkoan, QuironSalud taldeak urte baterako lankidetza-akordioa itxi baitu fundazioarekin Lucas Eguibar pozik azaldu da denboraldi honetan egindako lanarekin; batez […]

13
martxoa
2017
Snowboard-a

Lucas Eguibarrek bigarren domina eskuratu du Sierra Nevadako Munduko txapelketan

Basque Teameko ‘rider’ak lasterketa bikaina egin du eta zilarrezko domina eskuratu du bere bikotekide Regino Hernandezekin taldekako snowboardcrosseko finalean Sierra Nevada, 2017ko martxoaren 13an. Mundial batean egindako bere laugarren parte-hartzean, Sierra Nevadako Munduko txapelketako snowboardcrosseko bakarkako finalean zilarrezko domina jantzi zuen atzo Lucas Eguibarrek, eta gaur donostiarra podiumera igo da berriro Granadako estazioan, Regino Hernandez […]

12
martxoa
2017
Snowboard-a

Lucas Eguibarrek zilarrezko domina irabazi du Sierra Nevadako Munduko txapelketan

Donostiarra bigarren izan da, Pierre Vaultierren atzetik Itsasoaren ondoan jaio arren, oso goiz ikasi zuen eskiatzen, bere gurasoek bi urterekin piztu baitzioten elurrarekiko zaletasuna. Hamabost urterekin snowboard taula ezinbesteko elementu bilakatu zen berarentzat, eta gaur elementu horrek loria eman dio Sierra Nevadan. Lucas Eguibarrek zilarrezko domina lortu du emozioz jositako snowboardcrosseko finalean. Basque Teameko rider-ak […]

11
otsaila
2017
Snowboard-a

Lucas Eguibarrek Feldberg-eko Munduko Kopan zilarra eskuratu du, Sierra Nevadako Munduko Txapelketarako hilabete baino falta ez denean

‘Rider’ donostiarrak 23 urte bete zituen ostegunean eta gaur ederto ospatu du urtebetetzea, snowboard cross-eko Munduko Kopan bere zortzigarren podiuma lortuta. Modalitate honetan launaka (edo seinaka) lehaitzen dira bihurgune itxiak, saltoak eta moduluak dituen zirkuituan. Sotxiko 2014ko Olinpiar Jokoetan urrea eta Munduko Kopako azken edizioan Kristalezko Globoa bereganatu zituen Pierre Vaultier frantziarrak irabazi du proba […]

21
martxoa
2016
Albisteak

Baqueira Bereteko hirugarren postuak Munduko Kopako brontzezko domina eman dio Lucas Eguibarri

Lucas Eguibarrek snowboardcrosseko Munduko Kopa hirugarren postuan bukatu du, Baqueira bereten jokatutako probaren hirugarren amaitu eta gero. Donostiarrak ukitu ona jarri dio horrela ondo hasi ez zen denboraldiari. 2013an junior kategorian munduko txapeldun izan ondoren, elitean egin dituen hiru denboraldietan 2014ko Sotxiko Jokoetan diploma bat lortu du, 2015eko Munduko Kopa eta aurtengo brontzezko domina. Baqueira […]

06
martxoa
2016
Snowboard-a

Lucas Eguibarrek Veysonnazeko Munduko Kopako proba irabazi du berriro

Lucas Eguibarrek, snowboard-eko (boardercross) Munduko Kopako azken irabazleak, Suitzako estazioan garaipena eskuratu du berriz, finalean Nick Baumgartner estatubatuarra eta Alessandro Haemmerle austriarra menderatuta. Lucas Eguibarren bigarren garaipena da gaurkoa Munduko Kopan. Iaz ere bertan lortu zuen lehenengoa. Veysonnazen lortutako lehenengo postua denboraldiko bere emaitzarik onena da, Sunny Valleyko estazio errusiarrean otsailaren 21ean egindako 3. Postua […]