basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

Ignacio Martin

Ignacio edit
Errugbia
Jatorria Donostia
Bizilekua Hondarribia
Jaiotza 15/10/1983
Kirola Errugbia

Bio

10 urtetatik 12 urtera Ingalaterran ikasi nuen eta han hartu nuen errugbiarekiko zaletasuna. Handik nintzenean Irun Rugby Taldean sartu nintzen infantiletan. Han nabarmendu nintzenenez, Euskadiko selekziotik deitu zidaten. Irunen jokatu nuen 17 urte bete arte. Orduan Atletico San Sebastian taldeak fitxatu ninduen. Han egindako lanagatik Biarritz Olympiquek nigan jarri zuen arreta.

Biarritzen bi urte eman nituen, Frantziako partidak Nafarroako Unibertsitateko arkitektura ikasketekin uztartuz. 2004ko udan Beijingera joan nintzen zazpiko errugbiko Unibertsitate mailako Munduko Txapelketa jokatzeko eta han laugarren bukatu genuen. 2008ko udan berriz ere txapelketa horretan hartu nuen parte, Kordoban, eta txapeldunordeak izan ginen.

2006 eta 2008 urte bitartean Bera Beran jokatu nuen baina taldea utzi nuen 2008ko uda amaitu zenean, atzerrian proba egiteko. Hurrengo denboraldia Italiako Super 10 ligako Plus Valore Gran Parma taldean egin nuen. Urte ona burutu ondoren, saltoa eman nuen hiriko talderik garrantzitsuenean sartuta: Rugby Parma FC 1931.

2011n dena utzi nuen eta Fiyira joan nintzen zazpiko errugbian hobetu ahal izateko.

Hegaleko moduan jokatzen dut normalean eta abiadura eta trebezia dira nire ezaugarri nabarmenenak. Selekzioarekin 2004ko otsailaren 14an egin nuen debuta eta arrezkeroztik deialdietan ohikoa naiz.

Palmaresa

º Dream Team KH7s
Zilarrezkoa Europako Rugby 7 Txapelketa 2015
Europako Rugby 7 Txapelketa 2013
Europako Rugby 7 Txapelketa 2012
Brontzezkoa Europako Rugby 7 Txapelketa 2011
09
apirila
2017
Errugbia

Pablo Feijook gidatutako Igor Genua eta Ignacio Martinen zazpiko errugbiko taldeak World Series txapelketa jokatuko du

Zazpiko errugbiko gizonezkoen estatuko selekzioak Munduko Serieetarako sailkapen txapelketa irabazi du Hong Kong-en Alemania 7-12 menderatuta. Beraz, datorren urtean Core Team gisa jokatuko dituzte HSBC Sevens World Series-ak. Feijooren gizonak 12-21 nagusitu zaizkio Papuari, baina sufritu behar izan dute Alemaniaren kontra. Alemaniarrak hobeak izan dira finaleko lehen zatian; dena den, bigarrenean hobera egin dute Feijorenek […]