basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

Samuel Hernanz

0_SamuelHernanz.jpg
Piraguismoa
Jatorria Tarbes (Frantzia)
Bizilekua Seu d´Urgell
Jaiotza 1986/04/15
Kirola Piraguismoa

Bio

Bere aitite-amamak Francoren diktaduratik ihesean, Madrilera joan ziren 60ko hamarkadan, bere aitak 9 urte zituenean. Tarbes-era heldu ziren, Frantziara, eta han jaio zen bera. Gurasoak Hautes-Pyrenées-eko St pé de Bigorre herrira aldatu ziren eta hango ‘Gave de Pau’ ibaian piraguismoaren munduan sartu zuen bere aitak, 10 urte zituela. Aita kanoan lehiatu zen Frantzian eta Espainian eta Munduko txapeldunordea izatera ere heldu zen. Samueli kirola asko gustatu zitzaion eta garapen ikaragarria izan zuen. Kadete mailan gauzak oso ondo joan ziren eta Frantziako txapelketa irabazi zuen.

Hurrengo urtean estatuko palista junior onenak biltzen zituen zentro batean sartu zen: “Pole Espoir de Pau”. Batxilergoaren ondoren Toulouseko ‘Pole France’-tik fitxatu zuten eta han egin zituen unibertsitateko kirol ikasketak. Lehen urtean bizitza eta entrenamendu berrietara ohitzea ez zen erraza izan eta horrek eragina izan zuen emaitzetan. Entrenamendu zentroak ez zion bigarren aukerarik eman.
Dena den, berak bazekien ez zuela bere onena eman eta herritartasun bikoitza aprobetxatzea erabaki zuen. Negu guztietan Xabi Etxanizek gidatutako Espainiako taldea Frantziara joaten zen entrenatzera. 2007an Espainiarekin lehiatzen hasi zen, ikasketekin Toullousen jarraitzen zuen bitartean. Hurrengo 3 urteetan 23 urtez azpiko taldearekin aritu zen eta brontzezko bi domina eskuratu zituen Europako txapelketetan.

2009an lizentziatu, eta Seu d ́Urgell-era aldatu zen Londreseko Jokoak bikain prestatzeko. Lehenengo taldearekin lehen urtea ez zen erraza izan, eta ez zen sailkatu Munduko Kopako finalerdietarako, ezta Europako Txapelketako finalerdietarako ere. 2010eko denboraldia, berriz, hobeto joan zen. Espainiako Txapelketa irabazi zuen, laugarren postua lortu zuen Seu d ́Urgell-eko Munduko Kopan eta lehen aldiz Munduko Txapelketa baterako sailkatu zen.

Hala ere, zalantza barik, 2011ko denboraldia izan zen onena. Zilarra erdietsi zuen Seu d ́Urgell- eko Europako Txapelketan eta beste bat Argentière-ko Munduko Kopan. Nazioarteko mailako final batzuk ere jokatu zituen eta horri esker munduko zerrendako laugarren postura igo zen.

Londreseko Jokoetako bosgarren postuagatik diploma lortu zuen K1 kategorian. 2014an Vienan (Austria) jokatutako Europako Txapelketan brontzea erdietsi zuen. Seu d ́Urgell-en bizitzen eta entrenatzen jarraitzen du. Ez zuen sailkapena lortu Rio de Janeiroko jokoetan parte hartzeko.

2019ko Munduko Txapelketan, Seu d ‘Urgellen, K1eko patruilen proban lortutako urrezko domina nabarmentzen da.

Samuel Kirol Zientzietan eta Jarduera Fisikoan lizentziatua da eta coaching masterra du.

Palmaresa

19
iraila
2020
Piraguismoa

Samuel Hernanz piraguistaren adierazpenak Europako txapelketaren inguruko balantzea eginez

Miren Lazkano zazpigarren izan da eslalon piraguismoko Europako txapelketako finalean eta Joan Crespo hamaikagarren Samuel Hernanz eta Olatz Arregui ez dira finalera iritsi, eta 20. eta 26. postuetan bukatu dute, hurrenez hurren Atzoko sailkatze jardunaldi onaren ondoren, gure palistak goizean lehiatu dira Pragako Troja kanalean jokatuko den Europako eslalom piraguismoko finalerdietan. Miren Lazkano izan da […]

18
iraila
2020
Piraguismoa

Samuel Hernanzen adierazpenak Pragako Europako txapelketan finalerdietara igaro eta gero

Samuel Hernanz Pragan jokoan den Europako txapelketan finalerdietara igaro da, K1eko lehen sailkapen txandan 5. postuan bukatu eta gero. Jaitsiera garbia eta azkarra egin du, talka gabekoa, koronabirusaren krisia sortu zenetik piraguismo eslalom modalitatean egiten ari diren lehen hitzordu handian.

29
iraila
2019
Piraguismoa

Samuel Hernanzek 13. postuan bukatu du Seu d´Urgelleko Munduko txapelketa

Samuel Hernanzek 13. lekuan eta penalizazio barik bukatu du K1eko finalerdia piraguismo eslalomeko Munduko txapelketan, Seu d´Urgellen, baina ez da behar bezain azkarra izan finalera igarotzeko. Txapelketako azken errondatik hiru postura geratu da.   Samuelek Munduko txapelketa honetan taldekako lehian urrezko domina irabazi zuen Joan Crespo eta David Llorenterekin batera.

27
iraila
2019
Piraguismoa

Samuel Hernanz Seuko Munduko txapelketako finalerdietara igaro da

Taldeka lortutako urrezko dominaren ondoren, Samuel Hernanzek Seu d´Urgelleko Munduko txapelketako finalerdia jokatzeko pase zuzena eskuratu du K1ean. Samuelek ez du arriskatu hurrengo faserako txartela ziurtatu ahal izateko, eta horrek abiadura kendu dio bere jaitsierari. Zuhurra izan da eta ez du arriskatu eta horregatik ez da ahal bezain azkarra izan, baina ez du zigorrik jaso. […]

25
iraila
2019
Piraguismoa

Samuel Hernanzek urrea irabazi du taldeka Seu d´Urgelleko Munduko txapelketan

Ander Elosegik eskuratutako zilarraren ostean, urrezko domina lortu dute Samuel Hernanzek eta Joan Crespok, David Llorenterekin batera, K1eko taldekako proban, Seu d´Urgelleko Munduko txapelketan. Espainiak (89.87) jaitsiera garbia eta oso azkarra egin du podiumeko gorengo tokira igotzeko, Txekiar Errepublika (90.86) eta Poloniaren (93.69) aurretik.

02
ekaina
2019
Piraguismoa

Samuel Hernanzi egindako elkarrizketa Pauko Europako txapelketan finaletik kanpo geratu eta gero

Basque Teameko Samuel Hernanz palista ez da finalerako sailkatu Pauko piraguismo eslalomeko Europako txapelketan. Samuel 21. izan da, eta bi zigor izan ditu, 15. eta 24. ateetan.