basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

Naiara Gomez (enbaxadorea)

Naiara Gomez
Piraguismoa
Jatorria Getxo
Bizilekua Getxo
Jaiotza 1976-05-09
Kirola Piraguismoa

Bio

Naiara Gomezek (Getxo, 1976) gazterik hartu zuen kirolaren jira bizitzeko hautua. Piraguismoan aritzeari ekin zion hamar urte zituela, eta ordutik kirol horretan lehiatu izan da harik eta 2015ean erretiroa hartzea erabaki zuen arte.

Gomezek Getxo Kayak Klubean ematen zituen lehen palakadak, eta han eman zuen bere kirol bizitza osoa. Hain justu, izerdiaren bidetik egin zituen bere ikasketak ere: Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzian lizentziaduna da, eta Goi Mailako Kirol Errendimenduan master bat du.

Hala, ikasketa horiek amaitu arte ez zen nazioarte mailan lehiatzen hasi. 25 urte zituela ekin zion bide horri, eta urteek aurrera egin ahala oparoa izan da bere lorpenen zerrenda. Bakarkako (K1) nahiz binakako (K2) probetan osatu zuen bere ibilbidea, maratoi modalitatean, eta azken horretan lortu zituen bere emaitzarik sonatuenak.

Esaterako, maila horretan lortu zituen Munduko Txapelketako brontzeko dominak. Bergenen (Norvegia) lortu zuen lehendabizikoa, 2004. urtean, eta Singapurren lortu zuen bigarrena, 2011. urtean. Alabaina, haiek ez dira izan mundu mailan lortutako emaitza on bakarrak. Laugarren izan zen Tremolaten (Frantzia) jokatutako aldian, 2006an, eta bi bosgarren postu ere baditu.

Europako txapelketetan ere postu onak lortutako da. Esaterako, 2005ean Txekian jokatutako lehiaketan zilarrezko dominaren jabe egin zen, eta brontzezkoa jantzi zuen Eslovakian (2007) eta Frantzian (2011). Bosgarren izan zen Hungarian eta Polonian, 2001ean eta 2003an hurrenez hurren.

Horrez gain, Munduko Kopan zenbait lorpen gehitu dizkio bere palmaresari: urrea 2001ean, zilarra 2004ean nahiz 2008an, eta brontzea 2002an eta 2010ean. Lorpen horiek zein beste batzuk bilduta eman zion amaiera hamalau urteko ibilde profesionalari, 39 urte zituela.

Palmaresa