basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

Miren Lazkano

Miren Lazkano edit
Piraguismoa
Jatorria Donostia
Bizilekua Donostia
Jaiotza 16-06-1997
Kirola Piraguismoa

Bio

10 urte zituela hasi zen piraguismoan, Club Atletico San Sebastianek eskainitako udako ikastaro batean izena emanda bere anaiarekin. Hasiera batean oso argi izan ez zuen arren, bere gurasoek jarraitzera animatu zuten. 2012an, 14 urte zituela, Teknifikazio Gunean sartu, eta Aritz Fernandezekin entrenatzera pasa zen; harrezkero bertako kide da. Urte horretan bertan lortu zuen lehenengoz estatuko junior taldean sartzea eta orduan eskuratu zuen bere lehenengo nazioarteko domina. 2014. urtean sartu zen estatu mailako talde absolutuan. 2017an Europako txapeldun izan zen 23 urtez azpiko kategorian.

2018ko denboraldia oso oparoa izan da berarentzat. Egin zituen Munduko Kopetan emaitza onak lortzeaz gain, urrea eskuratu zuen 23 urtez azpiko Europako txapelketako taldekako proban eta 23 urtez azpiko Munduko txapelketako taldekakoan eta C2 mistoan.

2019an sorbaldako lesio batek uretatik kanpo utzi zuen denboraldi osoan. Dena den, Olinpiar Jokoetan parte hartzea xede jarraitzen du izaten Mirenek, are gehiago, berak praktikatzen duen modalitatea, C1, emakumezkoetan lehen aldiz jokatuko dutelako Tokion 2020an.

Aitortzen du Londres dela lehiatzeko gehien gustatzen zaion lekua eta Maialen Chourraut eta Jessica Fox direla bere erreferenteak. Nahiz eta egunero entrenatu, batzuetan bi aldiz, eta kanpora joan ibai eta korronte berriak ezagutzeko, maite du lagun eta senitartekoekin egoteko denbora izatea.

Euskal Herriko Unibertsitatean ikasten ari den Magisteritzako karrera kirolarekin uztartzen du.

Palmaresa

Munduko Txapelketa C1 2015
Zilarrezkoa Europako Txapelketa junior C1 2015
Munduko Txapelketa junior C1 2015
Brontzezkoa Europako Txapelketa junior 3xC1 2015
Zilarrezkoa Europako Txapelketa 23 urtez azpikoetan 3XC1 2015
Europako Txapelketa C1 2014
Urrezkoa Europako Txapelketa junior 3XC1 2014
Zilarrezkoa Munduko Txapelketa junior 3XK1 2014
Urrezkoa Europako Txapelketa junior 3XK1 2013
Zilarrezkoa Munduko Txapelketa 23 urtez azpikoetan 3XC1 2013
Urrezkoa Europako Txapelketa junior 3XC1 2012
19
iraila
2020
Piraguismoa

Miren Lazkanoren adierazpenak Europako txapelketako finalean zazpigarren izan eta gero

Miren Lazkano zazpigarren izan da eslalon piraguismoko Europako txapelketako finalean eta Joan Crespo hamaikagarren Samuel Hernanz eta Olatz Arregui ez dira finalera iritsi, eta 20. eta 26. postuetan bukatu dute, hurrenez hurren Atzoko sailkatze jardunaldi onaren ondoren, gure palistak goizean lehiatu dira Pragako Troja kanalean jokatuko den Europako eslalom piraguismoko finalerdietan. Miren Lazkano izan da […]