basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

Maialen Chourraut

MAIALEN EDIT
Piraguismoa
Jatorria Lasarte-Oria
Bizilekua La Seu d'Urgell
Jaiotza 08/03/1983
Kirola Piraguismoa

Bio

12 urte zituela, 1995ean, hasi zen piraguismoan Atletico San Sebastian klubean. Bratislavako Munduko Junior txapelketan parte hartzeko deitu zioten lehenengoz Espainiako selekziotik, 2000. urtean. 2001ean, oraindik juniorra zela, selekzio nagusian sartu zuten, eta harrezkeroztik bertako kide da. 2004an lortu zuen nazioarte mailako lehen domina (Europako txapelunorde 23 urtez azpikoen mailan). Handik bi astera ezker sorbaldako ebakuntza egin zioten birritan atera zitzaiolako. Sei hilabetera, Europako txapelketako bezperan eskuineko sorbalda atera zuen berriz eta berriro ebakuntza egin behar izan zioten. 2008an Beijingo Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen, hamaseigarren bukatuta. 2009an Munduko txapelunorde izan zen, eta handik aurrera, munduko lehen bosten artean egonkortu zen. 2011n Munduko txapelketan brontzea irabazi zuen, eta 2012 oparo bati Londresko Olinpiar Jokoetan eman zion errematea brontzezko domina kolkoratuz. 2013ko maiatzean Ane alaba jaio zen. 2014an, berriro lehiaketetara itzuli zen, eta nazioarte mailako dominak pilatzen jarraitu zuen: Europako txapelunorde taldeka eta La Seu d’Urgell-eko Munduko Kopan irabazle.

2015ean, nazioarteko egutegiari Europako txapelketa irabaziz ekin zion, Munduko rankingeko hirugarren postuan jarriz, eta garrantzitsuena, olinpiar txartela eskuratuz. Rioko Olinpiar Jokoetan hainbeste desiratutako urrezko domina irabazi zuen. Orain 2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetan du jomuga.

Arrakasta handiaren ondoren hurrengo ziklo olinpikoaren hasiera gogorra izan zen lesioengatik, batez ere lehen bi urteetan; dena den, aipagarriak dira 2017an Taceneko Europako txapelketan taldeka erdietsitako zilarra eta 2018an Pragako Europako txapelketan banaka lortutako 4. postua.

2019ko Munduko Txapelketa Seu d ‘Urgellen jokatu zen eta hurrengo Olinpiar Jokoetan parte hartzeko txartela eman zion. Orain hitzordu horretan du jomuga, Tokyo 2020an, eta denboraldi osoa emango du arreta handiz prestatzen, hirugarren aldiz igo nahi baitu olinpiar podiumera.

Palmaresa

Brontzezkoa London Olinpiar Jokoak K1 2012
16º Beijing Olinpiar Jokoak K1 2008
Munduko Txapelketa K1 2015
Brontzezkoa Munduko Txapelketa K1 2013
Zilarrezkoa Munduko Txapelketa K1 2009
Urrezkoa Europako Txapelketa K1 2015
Europako Txapelketa K1 2009
Zilarrezkoa Europako Txapelketa taldeka K1 2014
Urrezkoa Munduko Kopa K1 Krakow 2015
Urrezkoa Munduko Kopa K1 La Seu d'Urgell 2014
Urrezkoa Munduko Kopa K1Cardif 2012
Urrezkoa Munduko Kopa K1 Pau 2012
Urrezkoa Munduko Kopa K1 La Seu d'Urgell 2010
16
uztaila
2020
Albisteak

“Familiak asko erakartzen gaitu, erabaki dugu hona bueltatzea eta Tokiorako azken urte hau hemen prestatzea”

Maialen Chourraut piraguistak Seu d´Urgell utzi du eta Donostiara, etxera, itzuli da Maialen Chourraut txapeldun olinpikoa etxera itzuli da. Bere entrenatzaile eta senarra den Xabier Etxanizekin batera, Jokoen aurreko azken urtea bertan prestatzea erabaki du. 23 urterekin joan zen Maialen Seu d´Urgellera, goi mailako piraguismoak eskatzen dituen baldintzen bila, eta 37 urterekin bueltatu da etxera, […]

05
maiatza
2020
Albisteak

“Irrikaz espero nuen une hau”

Maialen Chourraut txapeldun olinpikoak bere adierazpenak bidali dizkigu deseskaladaren lehen urratsetan uretara itzultzean, koronabirusaren pandemiak sortutako konfinamenduaren ondoren. “Martxoaren 15etik arraunean egin ezinik nengoen, eta horretarako gogo handia nuen. Une irrikatsu honen zain nengoen. Gaurtik aurrera errutina berri bat hasiko da, askoz ere itxaropentsuagoa: etxetik irten, piragua hartu, eta ibaira joango gara, ibai naturalera. Edo […]

26
martxoa
2020
Albisteak

Maialen Chourraut, Iñigo Asensiok zuzendutako ‘Beldurretan Arraunean’ dokumentaleko protagonista

Basque Team Fundazioaren babesa du lanak, eta piraguistak azken ziklo olinpikoari nola egin dion aurre erakusten du, Rioko Jokoetan urrea irabazi zuenetik Tokioko Jokoetarako txartel olinpikoa lortu arte Getxo, 2020ko martxoaren 26an.- Basque Teamek bekatutako Maialen Chourraut piraguista Iñigo Asensiok zuzendutako eta Korima Filmsek Traolarekin eta EITBrekin ekoiztutako ‘Beldurretan Arraunean’ dokumentaleko protagonista da. Filmaren aurrestreinaldia […]

25
martxoa
2020
Piraguismoa

“Gauza asko airean daude eta zerotik hastea bezala izango litzateke”

Basque Teamek Maialen Chourraut piraguistarekin hitz egin du COVID-19 koronabirusak goi mailako kirolean eragin duen egoeraz eta Olinpiar Jokoen atzerapenari buruz. Konfinamenduaren aurretik, Maialen Tokion lehiatzeko prestatzen ari zen, Seu d´Urgellen jokatutako Munduko txapelketan lortu baitzuen sailkapen nominala. Chourrautentzat Tokiokoak laugarren Jokoak izango lirateke. Lasartearrak brontzea irabazi zuen Londreseko 2012ko Jokoetan eta urrea Rioko 2016koetan.

28
iraila
2019
Piraguismoa

Maialen Chourrautek plaza olinpikoa lortu du Seu d´Urgelleko Munduko txapelketan hamargarren bukatu arren

Maialen Chourrautek bere laugarren Olinpiar Jokoetarako, Tokio 2020ko Jokoetarako, plaza lortu du, gaur bere egun onena izan ez duen arren. Seu d´Urgelleko Munduko txapelketako finalerdian Basque Teameko palistak azken unera arte itxaron behar izan du, txandaren bukaeran Lafont frantzirrak akatsa egin arte. Horrek finalerdietako azken plaza, hamargarrena eman dio eta horri esker K1eko finalera igaro […]

26
iraila
2019
Piraguismoa

Maialen Chourraut, Tokio 2020rako txartelaren bila Seu d´Urgelleko Munduko txapelketan

Maialen Chourraut txapeldun olinpikoak gogotsu eta itxaropentsu ekin dio Seu d´Urgelleko Munduko txapelketari. Taldean duen lehiakortasunari dagokionez, Maialenek abantaila nabarmena dauka bere alde; dena den, Tokioko Jokoetarako K1eko plaza ziurtatzea izango da lehen pausoa; hurrengoa, plaza horri bere izena jartzea. Gaur Basque Teameko palistak kanalarekin izan du lehen kontaktua taldekako frogarekin. Horretan laugarren bukatu du.

@RFEPiraguismo @COE_es @europapress @20m @deportegob @CanoeEurope @mundodeportivo @PlanetCanoe @AS_masdeporte… https://t.co/bKoidu6QK6

0

Cargando las pilas esta mañana en el Cantábrico 😊 https://t.co/Yp2rBgXwYj

22