basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

Klara Olazabal

Klara edit
Piraguismoa
Jatorria Irun
Bizilekua Irun
Jaiotza 1998-08-28
Kirola Piraguismoa

Bio

Ur bizitako piragüista da, K1 eta C1 kategorietan. Betidanik egon da piraguismo munduan sarturik, bere familian aitak eta nebak urarekiko maitasun hori txikitatik igorri ziotelako nolabait. Txikitan beste zaletasun batzuekin uztartu zuen; balletarekin, igeriketarekin eta pianoarekin. 15 urterekin erabaki zuen gehiago entrenatu nahi zuela estatuko taldean sartzeko eta beste ekintzak alde batera utzi zituen. Ez zen erabaki erraza izan, baina piraguan zituen helburuak nahiko argiak ziren eta bere motibazioak ere gora egin zuen.

Une horretatik aurrera, urtero sartu da selekzioan. Junior mailan K1 eta C1 kategorietan lehiatu zen, lehen urtean, 2013an, izan ezik; urte haretan soilik C1ean. Gainera 2014, 2016 eta 2017 urteetan talde absolutuan sartzea lortu du; bere ametsa. Europako eta Munduko kopetan lehiatzea betidanik izan da bere xedea. 2017an Paun jokatu zuen bere lehen Munduko txapelketa maila absolutuan. Asko gustatzen zaio Pauko kanala; etxetik gertu dago eta xarma berezia ikusten dio.

Goi mailako urte hauek ikasketa urteak bezala deskribatzen ditu. Bidaia eta esperientzia politak eta aberasgarriak izan ditu, baita momentu gogorrak ere (negu hotz-hotzak uretan sarturik, konpetizio txarrak, entrenamendu zorrotzak…) baina uste du momentu horiek guztiak baliagarriak izan direla hobetzeko eta ikasteko, eta gainera, momentu onek pisu handiagoa izan dutela txarrek baino. Horregatik jarraitzen du, eta dio horregatik maite duela kirol hau hasiera-hasieratik bezala, edo are gehiago.
Ur-bizietako piraguismoa, piraguismo eslaloma, oso kirol konplexua dela dio, baina aldi berean, oso irekia iruditzen zaio. “Kirol oso teknikoa da, ur mugimenduak irakurtzea beharrezkoa delako ateak behar bezala pasatzeko eta ahalik eta azkarren gainera. Fisikoki prest egon behar duzu zirkuitua goitik behera egiteko olatu, salto eta ruloak gaindituz, zure piraguaren abiadura eta zure paladen potentziari eutsiz. Ez da lan erraza. Jaitsieraren iraupena minutu t’erdi ingurukoa da, oso zaila da akatsik ez egitea. Horregatik esan ohi dugu: irabazten du akats gutxien egiten duenak. Urteekin ikasten ari naiz, aurretik aipatu ditudan faktore fisiko eta tekniko/taktikoak beharrezkoak eta garrantzitsuak diren arren, faktore psikologikoak erabakigarriak direla. Zure urteko entrenamenduak segundo batzuetako jaitsieratan laburtzen dira, eta hori dela eta, presioa eta konpetizioari aurre egiteko jarrera oso ondo zehaztu eta landu behar dira. Eta irekia esan nahi dut ez delako gorputz edo estilo espezifiko bat izan behar onena izateko. Hori da, gure kirolaren mamia”.

La Seu d ‘Urgell Klaran jokatu zen 2019ko Munduko Txapelketan, Klarak ezustekoa eman zuen C1 mailan bosgarren postuan amaituz. Emaitza horrek Tokioko Jokoetan parte hartzeko txartela lortzeko borrokan jarraitzeko aukera eman zion.

Klarak Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako ikasketa unibertsitarioekin uztartzen du piraguismoa.

Palmaresa

29
iraila
2019
Piraguismoa

Klara Olazabalek bosgarren postuan bukatu du Munduko txapelketa batean jokatutako lehen finala

Emaitza honi esker Basque Teameko piraguistak Tokio 2020ko Jokoetan egoteko lehian jarraitzen du Klara Olazabalek finalerdi ona egin du piraguismo eslalomeko Munduko txapelketako C1ean, zigorrik jaso barik eta bederatzigarren izanda. Horrek kategoria absolutuan Munduko txapelketa bateko lehen finala jokatzeko aukera eman dio. Klarak Pauko 2017ko Munduko txapelketan parte hartu zuen, baina 32. amaitu zuen eta […]

27
iraila
2019
Piraguismoa

Klara Olazabal finalerdietarako sailkatu da Seuko Munduko txapelketan

Klara Olazabalek 16. postuan bukatu du Seu d´Urgelleko Munduko txapelketako C1eko sailkapen txanda eta horrek finalerdietarako txartel zuzena eman dio. Ibilbidearen bukaerako 25. atea ukitu du baina jaitsiera nahiko azkarra egin du Irungo palistak.

25
iraila
2019
Piraguismoa

Klara Olazabalek zilarra irabazi du taldeka Seu d´Urgelleko Munduko txapelketan

Ander Elosegik C1ean eskuratutako zilarraren ostean eta Joan Crespo eta Samuel Hernanzen K1eko urrearen ondoren, Klara Olazabalek C1ean erdietsitako zilarra etorri da Seu d´Urgelleko Munduko txapelketako taldekako lehian. Irungo palistak, Nuria Vilarrubla eta Ainhoa Lameirorekin batera, 8 puntuko penalizazioa izan duen arren, bigarren postuari eutsi dio, Australiaren atzetik eta Txekiar Errepublikaren aurretik.

24
iraila
2019
Piraguismoa

Klara Olazabal piraguistari egindako elkarrizketa Seu d´Urgelleko Munduko txapelketan parte hartu aurretik

Honakoa kategoria absolutuan jokatuko duen bigarren Munduko txapelketa izango den arren eta horrelako hitzorduetan esperientzia askorik ez duen arren, Klarak Munduko Kopetan eta Europako txapelketetan ikasitakoari etekina atera nahi dio Seu d´Urgellen. Munduko txapelketa hau oso garrantzitsua da, jokoan daudelako Tokio 2020ko plazak. C1eko plazagatik borrokatzeaz gain, taldekidea den Nuria Vilarrublarekin neurtu beharko ditu indarrak […]