basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

Joan Crespo

0_JoanCrespo.jpg
Piraguismoa
Jatorria Donostia
Bizilekua La Seu d'Urgell
Jaiotza 29/1/1988
Kirola Piraguismoa

Bio

2000. urtean hasi zen piraguismoan, Fortuna klubean, udako ikastaro batean piraguismoaz maitemindu ondoren. Dena den, klub horretan entrenatzailerik gabe geratu zenez, Irungo Santiagotarrak klubera egin behar izan zuen salto. 2004an Seu d’Urgell-eko teknifikazio zentroan sartu zen. Hiru urte geroago, 2007an, estatuko selekzioko senior taldean sartu zuten, eta harrezkeroztik han jarraitzen du. 2008an Seu d’Urgell-era joan zen bizitzen eta orduan bere emaitza onenak jasotzen hasi zen. 2009an Seun jokatutako Munduko txapelketako finalerako sailkatu zen eta zortzigarren postua eskuratu zuen. Urte bat geroago Liublianan egindako Mundialean laugarren plazara igo zen. 2011tik 2016ra Munduko Kopako hainbat final jokatzeko sailkatu zen. 2016-2017an Estatu Batuetan denboraldi bat egin ondoren, Joan Seura bueltatu zen hango giroa eta ohiko lana berreskuratzeko. Inoiz baino indartsuago sentitzen zuen bere burua 2017ko Pauko Munduko txapelketan erakusteko baina ezin izan zuen atera zuen guztia.

Aipatu bezala, bere kirol ibilbidean nabarmentzen dira Slokan 2010. urtean jokatutako Munduko txapelketan eskuratutako 4. postua eta 2009an Seu d ́Urgellen jokatutakoan lortutako 8. tokia. Hitzordu haretan brontzezko domina bat ere jantzi zuen, taldeka, eta beste brontze bat erdietsi zuen, taldekako lehiaketan, Liptovskin 2016. urtean egindako Europako txapelketan.

Hala ere, emaitzarik garrantzitsuenak Joan Crespok erretiratzeko asmoa zuen unean iritsi dira. Joanek sorpresa eman zuen La Seu d ‘Urgellen jokatutako 2019ko Munduko Txapelketan. Urrezko domina bereganatu zuen taldeka eta brontzezkoa banakako lehian.

Palmaresa

Munduko Slalom Txapelketa C1 2009
Brontzezkoa Munduko Slalom Txapelketa taldeka 2009
Munduko Slalom Txapelketa C1 2010
Urrezkoa Munduko Slalom Kopa La Seu d'Urgell taldeka 2013
Brontzezkoa Munduko Slalom Kopa LOndon taldeka 2014
19
iraila
2020
Piraguismoa

Joan Cresporen adierazpenak Pragako Europako txapelketan 11. bukatu ostean

Miren Lazkano zazpigarren izan da eslalon piraguismoko Europako txapelketako finalean eta Joan Crespo hamaikagarren Samuel Hernanz eta Olatz Arregui ez dira finalera iritsi, eta 20. eta 26. postuetan bukatu dute, hurrenez hurren Atzoko sailkatze jardunaldi onaren ondoren, gure palistak goizean lehiatu dira Pragako Troja kanalean jokatuko den Europako eslalom piraguismoko finalerdietan. Miren Lazkano izan da […]

18
iraila
2020
Piraguismoa

Joan Cresporen adierazpenak Pragako Europako txapelketan finalerdietara igaro eta gero

Joan Crespo Pragan jokoan den Europako txapelketan finalerdietara igaro da, K1eko lehen sailkapen txandan 18. postuan bukatu eta gero. Nahiko jaitsiera garbia egin du, talka bakarra zazpigarren atean eginda.

29
iraila
2019
Piraguismoa

Joan Crespok brontzea jantzi du Seu d´Urgelleko Munduko txapelketan

Basque Teameko piraguistak piragüismo eslalomeko Munduko txapelketa honen hasieran aurreikusi zuen poztasun asko emango zituen hitzordua izango zela, baita dominak emango zituela ere. Gutxienez bi. Horrela adierazi zigun txapelketan sartu baino lehen eta hala gertatu da,. Lehen jardunaldian urrezko domina berenagatu zuen taldeka Samuel Hernanz eta David Llorenterekin batera eta gaur bere ibilbidea biribildu du […]

27
iraila
2019
Piraguismoa

Joan Crespo Seuko Munduko txapelketako finalerdietara igaro da jaitsiera ederra eginda

Seu d´Urgellen jokoan den piraguismo eslalomeko Munduko txapelketako taldekako lehian urrea lortu eta gero, Joan Crespok jaitsiera bikaina egin du banakako lehian izan duen lehen txandan. Ibilbidearen hasieran oso gutxi trabatu den arren, gero horri buelta eman dio eta jaitsiera garbia eta oso azkarra egin du. Zazpigarren izan da K1eko lehen sailkapen txandan eta zuzenean […]

25
iraila
2019
Piraguismoa

Joan Crespok urrea irabazi du taldeka Seu d´Urgelleko Munduko txapelketan

Ander Elosegik eskuratutako zilarraren ostean, urrezko domina lortu dute Joan Crespok eta Samuel Hernanzek David Llorenterekin batera K1eko taldekako proban, Seu d´Urgelleko Munduko txapelketan. Espainiak (89.87) jaitsiera garbia eta oso azkarra egin du podiumeko gorengo tokira igotzeko, Txekiar Errepublika (90.86) eta Poloniaren (93.69) aurretik.

20
azaroa
2015
Piraguismoa

Slalom multzoak Rion kutsu olinpiarreko zita

Maialen Chourraut, Irati Goikoetxea, Ander Elosegi, Joan Crespo, Samuel Hernanz eta Jon Erguin palistak eta Xabi Etxaniz eta Xabi Taberna entrenatzaileak gaur abiatu dira Brasilera, Rio de Janeirora. Abenduaren 13ra arte egongo dira han, eta Olinpiar Jokoetako ur kanala ezagutu eta han entrenatzeaz batera, azaroaren 26tik 29ra bitartean egingo diren Test Event lehiaketetan parte hartuko […]