basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

Iñigo Peña

Iñigo Peña
Piraguismoa
Jatorria Zumaia
Bizilekua Zumaia
Jaiotza 9/7/1990
Kirola Piraguismoa

Bio

Iñigo Peña hamar urterekin hasi zen piraguismoan. Bere lehen kirola izan zen eta ez du besterik praktikatu; gustatzen zitzaion eta ongi ibiltzen zen eta horregatik ez zen beste inon saiatu. Hasieratik jakin zuen bere pasioa izango zela eta gaur egun kirola da bere lehentasuna, Zuzenbideko ikasketekin uztartzen duen arren. Nahiz eta 16 urte bete zituenetik Madrilgo Blumen egon, Itxas-Gain Kirol Elkartea da Iñigoren kluba eta Basque Teameko kirolaria da 2009. urtetik. Taldekideek bere tamainua, indarra, nazioarteko probetan eta beti aurrera egiteko duen izaera azpimarratzen dute.

Pistako piraguismoan azken urteetan Iñigok izan duen garapena ikaragarria da. Gaur egun estatu mailan erreferenteetako bat da. 2017an distira egin zuen era berezian denboraldi hasiera berarentzat erraza izan ez zen arren, Nazioarteko Federazioak olinpiar programako probak aldatzea erabaki, eta Iñigo orain dela 8 urte lantzen hasi zen K4-1.000 metroko proba 500 metrokoagatik ordezkatu zuelako. Horretara moldatzea, beste aukerarik ez zegoen. Urtea trankil hasi zuen, beste urte batzuetan baino lasaiago entrenatuz baina sentsazio onekin. Francisco Cubelosekin batera hautapen probak prestatzea erabaki zuen eta helburua uste baino errazago lortu zuten. Ondoren, Szeged (Hungaria) eta Belgradeko (Serbia) Munduko Kopetan urreak eskuratu zituzten, proba hungariarrean K2-1.000 metrokoan, munduko errekorra hautsita gainera.

Bikotea itzel moldatu zen egoera berrira eta lan bikaina egin zuen Plovdiveko Europako txapelketan (Bulgaria). Brontzea eskuratu zuten K2-1.000 metrokoan eta urrea, Marcus Cooper eta Javier Cabañinekin, K4-1.000 metrokoan.

Europako txapelketaren ondoren Racizeko Munduko txapelketan ere (Txekiar Errepublika) parte hartu eta seigarren bukatu zuten K2-1.000 metroko proban.

2018an ere erakutsi zuten bikote oso sendoa direla. Iñigok Belgradeko Europako txapelketarako eta Szegedeko Munduko Koparako txartela baieztatu zuen nagusitasun handiarekin. Trasonako urtegian erabaki zen K-2ko ze bikotek parte hartuko zuen bi proba horietan eta Peña eta Cubelosen ontzia izan zen azkarrena, 3:21.006ko denbora eginda (hurrengo ontziak baino hiru segundo gutxiago).

Maiatzaren 18an jokatutako 2018ko Szegedeko Munduko Kopan, berriz ere distira egin zuten, zilarrezko domina irabaziz K2-1.000 metrokoan. Ez hori bakarrik, Belgradeko Europako txapelketan brontzea eskuratu zuten K2-1.000 metrokoan eta zilarrezko domina Montemor O Velhoko (Portugal) Munduko txapelketan. Mundial batean erdietsitako lehen domina izan zen hura. K4-1.000 metrokoan brontzea bereganatu zuten gainera.

Hala ere, bere garaipen gosea ez zen 2018an amaitu. Urtebete geroago Peña eta Cubelosek zilarrezko domina irabazi zuten Szegedeko Munduko Txapelketan eta, bide batez, euren ontzia 2020ko Tokioko Jokoetarako sailkatu zuten. Hauek izango dira Zumaiakoarentzako bigarren jokoak. Londresekoetarako sailkatzeko oso gutxi falta izan zitzaion eta 2016ko Rio de Janeirokoetan diploma olinpikoa lortu zuen K4-1.000. proba bosgarren postuan amaitu ondoren.

Azken urteetan lortutako emaitzez gain, 2013ko Munduko txapelketako K4-1.000 metroko proban erdietsitako zortzigarren postua, 2014ko bederatzigarrena eta 2015eko seigarrena nabarmentzen dira. 2013ko Europako txapelketan laugarren izan zen proba horretan eta hirugarren 2015ean. Gainera 2014ko Milango Munduko Kopako urrea eta 2015eko Montemor-eko (Portugal) Munduko Kopako zilarra ere aipagarriak dira.

Palmaresa

Urrezkoa Munduko Txapelketa K4 1000m 2014
Munduko Txapelketa K4 1000m 2015
Munduko Txapelketa K4 1000m 2013
Brontzezkoa Europako Txapelketa K4 1000m 2015
Zilarrezkoa Munduko Kopa K4 1000m 2015 
20
martxoa
2020
Piraguismoa

“Ez dira baldintzak Joko Olinpikoak prestatzeko, etxe batean sartuta ezin delako entrenatu”

COVID-19 koronabirusak goi mailako kirolean eragindako egoerari buruz mintzatu da Basque Team Iñigo Peña piraguistarekin. K2-1.000 metroko ontziak badu jada txartela Tokioko ur lasaietako proban lehiatzeko. “Aurreko ostegunean Blume errendimendu altuko zentroa itxi zuten eta larunbatean publikatu zuten dekretuarekin debekatuta dago kirola egitea kalean. Ordutik etxean sartuta gaude, beste biztanle guztiak bezala, gure forma fisikoa […]

25
abuztua
2019
Piraguismoa

Zilarra eta sailkapen olinpikoa Peñarentzat Szegedeko Munduko txapelketan

Basque Teameko Iñigo Peña palistak eta bere ontzikideak, Paco Cubelosek, berriz ere zilarra jantzi dute Munduko txapelketan, oraingoan Szegeden. Iaz Portugalen egin zuten moduan, nazioarte mailan erreferentzia direla erakutsi dute berriro eta gaur egun Alemania baino ez dago haien aurretik K2-1.000 metrokoan. Munduko Kopetan eta Europako eta Munduko txapelketetan arrakasta asko pilatu dituzte azken hiru […]

24
abuztua
2019
Piraguismoa

Iñigo Peña Szegedeko Munduko txapelketako finalean sartu da arazo barik

Basque Teameko Iñigo Peña piraguistak ez du arazorik izan Szegedeko Munduko txapelketako A finalera igarotzeko. Berak eta bere ontzikideak, Paco Cubelosek, hirugarren postuan bukatu dute K2-1.000 metroko euren finalerdia. Hasierako 800 metroetan indartsu ekin diote estropadari, baina lehenengo postuetan kokatu direla ziurtatu dutenean, abiadura nahita jaitsi dute biharko finalerako indarrak gordetzeko eta erdiko kaleetatik aritu beharra ekiditeko. Biharko […]

23
abuztua
2019
Albisteak

Iñigo Peña, Szegedeko Munduko txapelketako finalerdietara

Basque Teameko Iñigo Peña piraguista finalerdietara igaro da Szegedeko Munduko txapelketan (Hungarian). Berak eta bere ontzikideak, Paco Cubelosek, laugarren postuan bukatu dute K2-1.000 metroko sailkapen txanda. Hori zen entrenatzailearekin ezarritako estrategia, biharko finalerdietako estropadari begira kale egokiena izateko, une honetan dituzten haize aurreikuspenak kontuan izanda. Biharko finalerdia estropada gogorra izango da, Tokioko Jokoetarako txartelak daudelako […]

22
abuztua
2019
Albisteak

Iñigo Peñari egindako elkarrziketa Szegedeko Munduko txapelketan lehiatu aurretik

Iñigo Peña piraguistak batez ere plaza olinpikoa ziurtatu nahi du Szegedeko Munduko txapelketan (Hungarian). Horretarako berak eta bere ontzikideak, Paco Cubelosek, lehen seigarren artean bukatu behar dute K2-1.000 metroko A finalean. Hori da helburu nagusia; dena den, podiumera ere igo nahi dute, beste hainbatetan egin duten moduan. 2018an zilarrezko domina erdietsi zuten Montemor O´Velhoko Munduko […]

26
ekaina
2019
Piraguismoa

Iñigo Peña piraguistari egindako elkarrizketa Minskeko Europear Jokoetako K2-1.000 metroko finalean 6. bukatu eta gero

Basque Teameko bekaduna den Iñigo Peñak eta Paco Cubelos bere ontzikideak seigarren amaitu dute K2-1.000 metroko finalean, Minskeko Europear Jokoetan. Kosta zaie martxa hartzea irteeran eta hor galdutako denbora ezin izan dute gerora errekuperatu, ohi egiten duten moduan. Dena den, Peñak aitortu du denboraldiko hitzordu nagusia, abuztuaren 21etik 25era, Hungariako Munduko txapelketan dutela, hor lortu […]