Bizilekua Irun
Jaiotza 14/11/1987
Kirola Piraguismoa
Bio
Irunen sortua eta bertan hazia, Santiagotarrak klubean egin nituen nere lehen pausoak canoe eta kayak mundu honetan. Ordutik hamaika txapelketa internazionaletan ibilitakoa naiz, Beijingo, Londresko eta Rioko Olinpiar Jokoak barne. Hiru hitzordu olinpikoetan finalera heldu eta diploma erdietsi dut.
Palmaresa
4º | London Olinpiar Jokoak C1 | 2012 | |
4º | Beijing Olinpiar Jokoak C1 | 2008 |
iraila
2018 Piraguismoa
Ander Elosegiri egindako elkarrizketa Rioko Munduko txapelketatik kanpo geratu ostean
Ander Elosegi palistaren adierazpenak Rio de Janeiroko Munduko txapelketan, finalerdia jokatu eta gero. Ander ez da finalerako sailkatu, aterik ukitu ez duen arren. Jaitsiera garbia egin du baina ez nahiko azkarra pasea eskuratu ahal izateko. Lehenengo 10ak pasatzen ziren finalera eta berak 11. postuan bukatu du finalerdia, 103.16eko marka eginda (+5.03).
iraila
2018 Piraguismoa
Elkarrizketa Ander Elosegiri Munduko txapelketan finalerdietarako sailkatu eta gero
Ander Elosegi palistaren adierazpenak Rio de Janeiroko Munduko txapelketan. Ander finalerdietarako sailkatu da 13. postuan bukatuta lehen sailkapen txanda.
iraila
2018 Piraguismoa
Elkarrizketa Ander Elosegiri Rioko Munduko txapelketan lehiatu baino lehen
Ander Elosegi palistaren adierazpenak Rio de Janeiroko Munduko txapelketan parte hartu aurretik. Urte erraza izan ez duen arren, Irungo piraguista ilusioz itzuli da Deodoroko kanalera. Bertan irabazi zuen diploma azken Olinpiar Jokoetan. Bere iritziz, finalean sartzea da eman beharreko lehen urratsa, hortik aurrera aurreikuspenik egitera ez da ausartzen.
iraila
2017 Piraguismoa
Ander Elosegi zortzigarren, Pauko Munduko txapelketako C1eko finalean
Basque Teameko palistak lehen postuan hartu du parte Paun jokoan izan den Munduko txapelketako C1 modalitateko finalean. Irungoak jaitsiera ona egin du baina 4. atean egindako ukituak kondenatu egin du. Izan ere, ukitu horrek podiumera igotzea galarazi dio. Ander Elosegi zortzigarren izan da, 100.19ko denbora eginda (+5.38). Azkenean Benjamin Savsek eslovenoak eraman du urrea (94.81), […]
iraila
2017 Piraguismoa
Ander Elosegik domina bat jantzi nahi du Pauko Munduko txapelketan
Basque Teameko piraguistak lehenengo domina eskuratu nahi du Munduko txapelketa batean. Gainera etxean egin nahi du, Paun, egunerokoan han entrenatzen baitu normalean. Anderrek badu 2016ko Liptovskiko Europako txapelketan erdietsitako brontze bat eta hiru olinpiar diploma: 2008ko Beijingo Jokoetakoa, 2012ko Londreseko Jokoetakoa eta 2016an Rio de Janeiron lortutakoa.
abuztua
2016 Piraguismoa
Ander Elosegi, slalomeko diploma olinpikoaren irabazlea, etxean dago jadanik
Basque Teameko palista pozik azaldu da C1 kategoriako ondoz ondoko hirugarren diploma irabazteagatik, nahiz eta domina bat irabazteko asmotan abiatu zen Piraguista Xabi Taberna eta Aritz Fernandez Basque Teameko slalom taldeko bi entrenatzaileekin batera iritsi da. Ander Elosegi Riotik Loiuko aireportura iritsi da gaur arratsaldean, Olinpiar Jokoetan ondoz ondoko hirugarren diploma irabazi ondoren. Basque Teameko […]
Emakumezkoen Giroa zuzenean ikusi nahi dugunok nora jo beharko genuke? Ba al dago zuzenekorik? @tropela
2 1
Irungo bidegorritikan... https://t.co/OVOp40tPAU
11 1