Bizilekua Vitoria-Gasteiz
Jaiotza 01/06/1988
Kirola Patinajea
Bio
Patxi Peula bere adina bi zifrarekin kontatzen hasi aurretik zen patinatzaile. Gasteiztarrak 1994an jantzi zituen lehen aldiz patinak, eta ordutik gaurdaino ez du bere ibilbidean etenik egin. Zortzi urte zituela ekin zion patinatzeari, Jostaldi taldean, eta han aritu zen lehendabiziko urteetan.
Kirolik ezagunena ez izanagatik, Peulak bere izena kokatu du euskal kirolaren mapan. Gazterik lortu zituen lehen garaipenak, eta urteek aurrera egin ahala koskaz koska igotzea lortu du. Hala, pixkanaka egindako lan horrek nazioarteko lehiara igarotzeko bide eman zion 2003an, onentsuenen aurka aritu zelarik ordutik. 2007an, Jostaldi utzi eta Marianisten taldearekin parte hartzen hasi zen.
Peulak ondo betea du garaipenen zakua. Guztira, Europako mailako 30 dominatik gora irabazi ditu, eta horien artean daude 2007an, 2013an, 2014an eta 2017an eta 2018an lortutako urreak. Halaber, patinatzaile gasteiztarrak bere egin ditu bi Munduko Txapelketa ere. 2014an eskuratu zuen lehenengoa, Rosarion (Argentina), eta 2017an Txinan lorturikoa izan zen bere ibilbideko bigarrena. Horrez gain, hiru zilarrezko eta bi brontzezko ere baditu.
Oro har, Peulak 10.000 metroko probatan lortu ditu emaitzarik onenak, puntukako nahiz puntutakako-kanporaketako probatan. Hain justu, azken proba horretan munduko errekorra ezarri zuen 2011eko Munduko Txapelketan.
Palmaresa
Urrezkoa | Munduko Txapelketa Pistan 10.000m puntuak eta eliminazioa | 2014 | |
Zilarrezkoa | Munduko Txapelketa Pistan 10.000m puntuak eta eliminazioa | 2008 | |
Zilarrezkoa | Munduko Txapelketa Zirkuituan 20.000m eliminazioa | 2014 | |
Brontzezkoa | Munduko Txapelketa Zirkuituan 10.000m puntuaketa | 2014 | |
Urrezkoa | Europako Txapelketa Pistan 10.000m puntuak eta eliminazioa | 2013 | |
Zilarrezkoa | Europako Txapelketa Pistan 10.000m puntuak eta eliminazioa | 2009 | |
Brontzezkoa | Europako Txapelketa Pistan 10.000m puntuak eta eliminazioa | 2010 | |
Brontzezkoa | Europako Txapelketa Pistan 10.000m puntuak eta eliminazioa | 2008 | |
Brontzezkoa | Europako Txapelketa Pistan 10.000m puntuak eta eliminazioa | 2007 | |
Brontzezkoa | Europako Txapelketa Pistan 2.000m amerikar erreleboak | 2012 | |
Brontzezkoa | Europako Txapelketa Pistan 2.000m amerikar erreleboak | 2011 | |
Brontzezkoa | Europako Txapelketa Pistan 2.000m amerikar erreleboak | 2008 | |
Brontzezkoa | Europako Txapelketa Pistan 15.000m eliminazioa | 2013 | |
Brontzezkoa | Europako Txapelketa Pistan errelebo mixtoa | 2013 | |
Brontzezkoa | Europako Txapelketa Pistan 1.000m linean | 2010 | |
Urrezkoa | Europako Txapelketa Zirkuituan 10.000m puntuaketa | 2014 | |
Urrezkoa | Europako Txapelketa Zirkuituan 10.000m puntuaketa | 2007 | |
Brontzezkoa | Europako Txapelketa Zirkuituan 20.000m eliminazioa | 2013 | |
Brontzezkoa | Europako Txapelketa Zirkuituan 20.000m eliminazioa | 2007 | |
Brontzezkoa | Europako Txapelketa Zirkuituan 5.000m amerikar erreleboak | 2013 | |
Brontzezkoa | Europako Txapelketa Zirkuituan 5.000m amerikar erreleboak | 2007 | |
Brontzezkoa | Europako Txapelketa Zirkuituan 10.000m puntuaketa | 2015 | |
Brontzezkoa | Europako Txapelketa Zirkuituan 10.000m puntuaketa | 2013 |
abuztua
2018 Patinajea
Basque Teameko Patxi Peula patinatzaileak lau domina irabazi ditu Europako txapelketan
Gasteiztarrak beste bi dominarekin bukatu du txapelketa kontinentala: urrezkoa 20 kilometroko kanporaketa proban eta zilarrezkoa maratoian Patxi Peula ez da dominak irabazteaz nekatzen. Bere palmaresa ikaragarria da eta gehiago handitu da Belgikan, Europako txapelketei dagokienez, 27 domina pilatzeraino. Ordu gutxitan Peulak beste bi metal gehitu dizkio Europako txapelketa honetan izan duen arrakasten zerrendari. Maratoian Patxik […]
abuztua
2018 Patinajea
Zilarra Basque Teameko Patxi Peula patinatzailearentzat Europako txapelketako 10.000 metroko puntuazio proban
Patxi Peulak bigarren domina bat lortu du Oostenden (Belgika) jokatzen ari diren abiadurako patinajeko Europako txapelketan. Oraingoan gasteiztarra podiumeko bigarren tokira igo da 14:16.765 denbora markatu eta gero, zirkuituko lasterketen barruko 10.000 metroko puntuazio proban. Urrea Daniel Niero italiarrak irabazi du (14:16.522) eta brontzea Crispijn Ariens holandarrak (14:52.158). Patxi garaipenaren bila irten da hasieratik, puntuak […]
abuztua
2018 Patinajea
Basque Teameko Patxi Peula patinatzailea, Europako txapeldun 500 metroko errelebu lasterketan
Patxi Peulak bere palmaresa handitzen jarraitzen du, berriz ere titulu kontinentala bereganatuz, oraingoan 500 metroko errelebu proban. Lasterketa berria da eta estrainekoz jokatu dute Ostenden, abiadura patinajeko Europako txapelketan. Peula garaipenaren bidera itzuli da nahiz eta minduta izan uztailaren hasieran Holandako Munduko txapelketan hautsi zuen behatza. Patxik eta Joseba Fernandez nafarrak ondo baino hobeto ulertu […]
uztaila
2018 Patinajea
Basque Teameko Patxi Peula patinatzaileak laugarren postua lortu du Munduko txapelketako 20.000 metroko kanporaketa proban
Amorrua eman dio podiumetik kanpo geratzeak, baina proba amaitu eta gero ofizialki zoriondu ditu lehiakideak, sekulako kiroltasuna erakutsiz Getxo, 2018ko uztailaren 7an. Patxi Peula gasteiztarra garaipenak lortzen ohituta dago. Hori argi erakusten dute Munduko txapelketetan erdietsitako zazpi dominek, Europako txapelketetan irabazitako 23 dominek eta Espainiako txapelketetan urrezko 50 dominen marka gainditu izanak. Oraingoan, Heerde-Arnhemen (Holanda) […]
iraila
2017 Patinajea
Basque Teameko Patxi Peula patinatzaileak Nanjingeko Munduko txapelketan lortutako hiru dominak aurkeztu ditu
Arabarrak denboraldi bikaina egin du, Lagoseko Europako txapelketan beste lau domina eskuratuta Patxi Peulak, Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisiko eta Kirol zuzendaria den Jon Redondok lagunduta, Nanjingeko (Txina) Munduko txapelketan irabazitako hiru dominak aurkeztu ditu gaur Lakuan, Gasteizen. Basque Teameko kirolariak metalik preziatuena, urrea, jantzi zuen lehenengo 10.000 metroko puntu-kanporaketa proban. Bigarren postuan bukatu zuen lasterketa […]
iraila
2017 Patinajea
Patxi Peulak Munduko txapelketan egindako lan bikaina biribildu du maratoian brontzea lortuta
Nanjingen (Txina) jokatu duten World Roller Gamesetan azken probari, maratoiari, zailtasunez egin dio aurre Patxi Peulak beste herrialde guztiek 5 patinatzailez osatutako taldeekin parte hartu dutelako. 177 parte hartzaile izan dituen lasterketan, gasteiztarrak ihes egin du 7 kirolarik bultzatutako ihesaldi batean, eta gero, 10 kilometrora, 5 kirolarik egindako beste batean. Basque Teameko patinatzailea Kolonbiako eta […]
@iosebafernandez bien cierto es, todos son deportes y en todos cuesta llegar a lo mas alto. Ojala cambiaran las cosas, es muy injusto todo.
3 0
@Fran_Barriga111 yo tambien echo de menos eso y la bota de vino... Que te voy a contar que no hayas vivido conmigo...
0 1