basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Felipe Montoya

Montoya perfil
Patinajea
Jatorria Pereira (Kolonbia)
Bizilekua Donostia
Jaiotza 1990-08-30
Kirola Patinajea

Bio

Felipe Montoyak Donostian deskubritu zuen izotza. Bere amak eraman zuen ezagutzera. Aita Kolonbian desagertu egin zen eta handik Gipuzkoako hiriburura etorri ziren beste bizimodu hobe bat aurkitzeko asmoz. Donostiara zortzi urterekin heldu zen eta 13 urterekin lehen aldiz Txuri Urdin Izotz Jauregian patinatu zuen ume hurak 27 urterekin Pyeongchangeko Jokoetan parte hartuko du. “Oso berandu hasi nintzen. Nirekin lehiatzen den jendea hiru, lau edo bost urterekin hasi zen. Oso zaila da seirekin hasi zen norbait aurkitzea. Nik 13 urterekin egin nuen. Nire amak nik ikastea eta kirola egitea nahi zuen. Judora eta igeriketara joan nintzen, Paco Yoldi igerilekura, baina harek ez ninduen asetzen. Egun batean, igerilekura nihoala, amari izotz pista ezagutzen joatea eskatu nion”. Patinak jantzi eta urte betera Espainiako txapeldunordea izan zen haur-kategorian.

Montoya Txuri Berriko harrobitik dator, Donostiako patinaje artistikoko klubean hazitakoa da, baina 2012an Blumera aldatu zen, Madrilgo Errendimendu Altuko Zentrora, kirol honetan hobetzen jarraitu ahal izateko. Orain SAD Majadahondan patinatzen du. “Sei urte daramatzat Madrilgo Errendimendu Altuko Zentroan, baina oinarria, dena ikasi nuen Txuri Berrin. Blumera joateak nazioarte mailan saltoa ematea ahalbidetu dit”.

2015ean Espainiako txapelketan zilarrezko domina irabazi zuen podiumera Javier Fernandez eta Javier Rayarekin batera igota. Bere lehenengo ISU txapelketarako 2016ko urtarrilean deitu zioten, Bratislavan jokatutako Europako txapelketarako. Orduan 17. postuan bukatu zuen programa laburra, 19. postuan programa librea eta 17.ean sailkapen nagusia.

Behin Javier Fernandezek Munduko txapelketan PyeongChangerako plaza bat eskuratuta, Felipek poltsikoratu zuen bigarren plaza puntuaziorik altuena lortu zuelako 2017ko Zagrebeko CS Golden Spin eta Espainiako txapelketa uztartuta. Felipek 23.84 puntu atera zizkion Javier Rayari. 2017ko abenduaren 17an Izotz Kirolen Espainiako Federazioak baieztatu zuen Felipek bere lehenengo Jokoetan arituko zela.

2018ko urtarrilean Moskun jokatutako Europako txapelketa 20. postuan amaitu du Felipek, programa librean programa laburrean egindakoa hobetuz.

Palmaresa

Zilarrezkoa Dragon Trophy 2013
Challenge Cup 2014
Lombardia Trophy 2014
Zilarrezkoa Open d´Andorra 2015
Zilarrezkoa Santa Claus Cup 2015
Cup of Nice 2015
Urrezkoa Santa Claus Cup 2016
Zilarrezkoa Open d´Andorra 2016
Sportland Trophy 2016
Seibt Memorial 2016
Brontzezkoa Santa Claus Cup 2017
Challenge Cup 2017
Urrezkoa Open d´Andorra 2018
20º Europako txapelketa 2018
16
otsaila
2018
Patinajea

Elkarrizketa Felipe Montoyarekin Jokoetako programa laburrean parte hartu eta gero

Basque Teameko Felipe Montoya patinatzaile artistikoa elkarrizketatu dugu Pyeongchangeko Olinpiar Jokoetako programa laburrean parte hartu eta gero. Lehen jardunaldi honetan erorikoa izan, eta ezin izan du duen maila erakusti. 29. postuan bukatu du, 52.41 punturekin. Dena den, pozik agertu da hitzordu handi honetan parte hartzeagatik.

13
otsaila
2018
Patinajea

Elkarrizketa Felipe Montoya patinatzaile artistikoarekin Pyeongchangeko Jokoetan debuta egin aurretik

Bere lehen Jokoetan debutatu aurretik, Basque Teameko Felipe Montoya patinatzaile artistikoa elkarrizketatu dugu Gangneungen. Donostiarra otsailaren 16an egingo du programa laburra, hurrengo egunean jokatuko duten programa librerako sailkatzeko asmoz. Puntuazio altuena duten 24 patinatzaileek lortuko dute sailkapena.

01
otsaila
2018
Patinajea

Felipe Montoya eta patinaje artistikoa ardatz, ‘BAT To Pyeongchang’ programaren aste honetako atalean

Larunbatean 13:55etan ETB2n eta igandean ETB1en ‘Oreka’ programaren barruan emitituko den kapituluak Donostiako Txuri-Berri klubean patinatzen hasi zen Feliperen erreportajea eskainiko digu Korima Filmsek eta Akhonmediak ekoiztutako BASQUE TEAM Fundazioaren ‘BAT To PyeongChang’ programako aste honetako atalak Felipe Montoya eta patinaje artistikoa izango ditu hizpide. Sotxin oso gutxi falta izan zitzaion sailkapena lortzeko eta oraingoan […]