basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

Richard Oribe (enbaxadorea)

0_RichardOribe.jpg
Igeriketa
Jatorria Donostia
Bizilekua Donostia
Jaiotza 22/02/1974
Kirola Igeriketa

Bio

Txikitatik terapia moduan hasi nintzen igeri egiten, eta 1990ean hartu nuen kirol gisa eta Aspace-ren CD Dordoka clubean sartu nintzen. 1996-97 denboraldian Donostiako Konporta Kirol Elkartera aldatu nintzen eta bertako kiode naiz egun. Anoetan entrenatzen dut, eta nire prestakuntzako beharren arabera tarteka Madrid, San Cugat eta Sierra Nevadako Goi Errendimenduko Zentruetan egonaldiak egiten ditut. 25 urte baino gehiago eman nituen talde nazionalean.

Palmaresa

º Bartzelona Joko Paralinpiarrak 1992
º Atlanta Joko Paralinpiarrak 1996
º Sidney Joko Paralinpiarrak 2000
º Athens Joko Paralinpiarrak 2004
º Beijing Joko Paralinpiarrak 2008
º London Joko Paralinpiarrak 2012
º Munduko txapelketetan 6 partaidetza
º 16 domina paralinpiar
º 22 domina Munduko Txapelketetan
º 48 alditan hautsi du munduko errekorren bat
º 50m-ko igerilekuan 100, 200 eta 400 libreetako WR jabea
º 25m-ko igerilekuan 50, 100, 200 eta 400 libreetako WR jabea
º 141 domina nazioarteko lehiaketetan
08
maiatza
2016
Igeriketa

Richard Oribek ez du lortu Rioko Jokoetan parte hartzeko pasea baina omenaldi beroa jaso du Funchaleko Europako Txapelketan

Donostiarrak sorbalda minduta dauka eta seigarren izan da igeriketa egokituko Europeoan, era askeko 50 metroko finalean. Hori dela eta, ezin izan du sailkapena lortu Jokoetarako. Dena den, beste sari preziatuago bat irabazi du: jendearen miresmen eta maitasuna. Finalaren ostean, igerilekuan zeuden ikusleak zutik jarri dira Richardi agur esateko. Goi mailako igeriketari bere bizitzako 24 urte […]

14
apirila
2016
Igeriketa

Richard Oribe igerilaria protagonista izango da igandean Donostiako Giza Eskubideen XIV. Zinemaldian

Basque Teamen babesa duen ‘Richard Oribe, al otro lado de las medallas’ dokumentalak erakusten du Richard bere kirol ibilbidearen bukaeran dagoela eta kontatzen ditu haurtzarotik, terapia moduan kirola egiten hasi zenetik, izan dituen erronka guztiak Iñigo Asensiok zuzendu du dokumentala Korima Films, Akhonmedia eta Traolaren produkzioarekin eta EITBren laguntzarekin, eta pelikula BCN Sports Film Festival […]

@Juanmarimanero Muchas gracias recibidas Eres gran de ti

0

@Cortacabeza @DavidDoblas @Javivicioso @omnesuni David ayer su cumpleaños os grande dos

0

@MartaGarmendia4 Muchas gracias recibidas muy chula

0

@eloisapatat Que chula muy guapa

0

@eloisapatat Buenas las vidas el baloncesto y también estoy tiste para apoyamos. De ti te Cuídate con cariño

0

@markelolano @eajpnv @eajpnvgipuzkoa @iurkullu @andoniortuzar @urkulluLHK @EnekoGoia @EiderMendoza2 @DonostiaPNV… https://t.co/JZY4I2a02C

0