basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

Maider Unda (enbaxadorea)

0_MaiderUnda.jpg
Borroka librea
Jatorria Gasteiz
Bizilekua Olaeta
Jaiotza 02/07/1977
Kirola Borroka librea

Bio

Maider Unda Otxandion hasi zen borrokan, bederatzi urte zituela. Lehenengo urratsak sambo modalitateak eman zituen, baina aukera gutxi eskaintzen zituenez, bi urte geroago borroka egiten hasi zen. Gehien bat gizonen kirola zenez, Maiderrek eurekin neurtu behar izan zituen indarrak urte askotan eta horrek lehiatze-ahalmena eta indarra garatzeko lagundu zion.

Maider estatuko taldean sartu zen 1998. urtean, 72 kiloko kategoarian lehiatuz. 2001. urtetik nagusi izan da estatu mailan, emakumezkoetan, pisu gehien duen kategorian. Espainiako Txapelketan edizio guztiak irabazi ditu bi izan ezik: 2006an beste pisu kategoria baten irabazi zuen (67kg) eta 2011n lesio bategatik ez zuen parte hartu. Guztira Espainiako 14 Txapelketa eraman ditu. Bera da titulu gehien duen emakumezkoa.

Nazioarte mailan ere hainbat eta hainbat parte-hartze pilatzen ditu eta palmares ikaragarria du gainera. Bere ibilbidean nabarmenak dira 2001ean Mediterraneoko Jokoetan erdietsitako brontzezko domina eta 2008ko Beijingo Jokoetarako txartela eman zion 2007ko Munduko Txapelketan lortutako bosgarren postua. 2004. urtean, emakumezkoen borroka egitarau olinpikoan lehen aldiz sartu zenean, Jokoetarako sailkapena lortzen ahalegindu zen, baina ez zuen txartela lortu. Maiderrek Madrilgo errendimendu altuko zentrotik bueltatzea erabaki zuen orduan. Han prestaketa lanetan aritu zen baina etxean aurkitu nahi zuen bere beharrizanetara egokitzen zen lekua edo ingurugiroa.

Aldaketa horri esker emaitza garrantzitsuak iritsi ziren, Beijing 2008koa, esaterako. Txinan hartu zuen parte lehen aldiz Joko batzuetan, bosgarren lekua eta diploma irabazita. Oso gutxi falta izan zitzaion domina eskuratzeko. Orduan ez zuen lortu baina bai Londresen, han brontzea jantzi baitzuen. Metalak kirol honetan estatu mailan lortutako sailkapenik onena suposatu zuen. Olinpiar hitzorduetako lorpenez gain, azpimarratzekoak dira 2009ko eta 2010eko Bakuko (Azerbaijan) eta Belgradeko (Serbia) Europako Txapelketetan eta 2009ko Herningeko (Danimarka) Munduko Txapelketan irabazitako brontzeak eta 2013. urtean Tbilisin (Georgia) jokatutako Europako Txapelketan esluratutako zilarra.

Urte hauetan guztietan arabarrak garaipenak dastatu ditu eta bidean izan dituen lesioei aurre egiten ere jakin du: 2001ean masailalbo-hezurra hautsi zuen eta 2003an meniskoa eta aurreko lotailu gurutzatua, 2004an

burtsitisa izan zuen belaunean eta 2011n triadaren haustura… Aurten zuntz-haustura batengatik ezin izan zuen Rigan jokatutako Europako Txapelketan parte hartu, baina lesioa atzean utzi eta aurreolinpikoetan lehiatu zen. Maider azken unera arte borrokatu zen Rion egoteko. Dena den, amets olinpikoa ezin izan zuen bete oraingoan.

Sakrifizio eta lan eskerga eskaini dizkio Maiderrek borrokari. Beti bere izaera lehiakorra nabarmendu da, baita ama izan ostean ere. Londreseko Jokoen ondoren bere alaba jaio eta gero, Maiderrek sasoia berreskuratu eta gainera bere kirolak eduki zuen arau-iraultzak ekarri zuenera moldatu behar izan zuen, oso denbora gutxian. Egokitzapen eta ikastaldi honetan Luis Crespo bere entrenatzailea izan du lagun. Berarekin prestatu ditu txapelketak 2000. urtetik.

Nazioarte mailan ospe itzela izan duen borrokalaria izanagatik, Maiderrek ez ditu ahaztu edo alboratu bere bizitzako beste alde batzuk. Elektronika ikasi zuen eta bere gurasoek jubilazioa hartu ondoren, bere ahiztarekin batera etxeko negozioaren agintea hartu zuen. Idiazabal sor-marka duten gaztaiak egiten ditu Olaetako Atxeta baserrian.

Palmaresa

Brontzezkoa London Olinpiar Jokoak 2012
Beijing Olinpiar Jokoak 2008
º 3
Munduko Txapelketa 2010
Brontzezkoa Munduko Txapelketa 2009
Munduko Txapelketa 2007
Munduko Txapelketa 2001
Zilarrezkoa Europako Txapelketa 2013
Brontzezkoa Europako Txapelketa 2012
Brontzezkoa Europako Txapelketa 2010
Europako Txapelketa 2002
Zilarrezkoa Mediterranear Jokoak 2015
09
azaroa
2016
Borroka librea

(ES) Maider Unda dice adiós a la competición tras casi dos décadas dedicada a la lucha en su más alto nivel

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako Sailburua den Cristina Uriarte, Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaria den Jon Redondo, Basque Teameko koordinatzailea den Olatz Legarza eta bere prestatzaile Luis Crespo lagun izan dituela, Maider Undak agur esan du gaur Eusko Jaurlaritzako Lakuako egoitzan, Gasteizen Hausnarketa sakon baten ondoren, orain lehiaketa profesionala bere lehentasuna ez dela igarri […]

07
maiatza
2016
Borroka librea

Maider Unda borrokalariak ez du Riorako txartela lortu

Maider Unda borrokalariak, Londreseko Jokoetan brontzezko domina lortu zuenak, ez du Rioko Jokoetarako pasea lortu Istanbuleko aurreolinpikoaren lehen txandan galdu eta gero. Turkiakoa Brasilerako azken sailkapen proba izan da eta bi plaza egon dira jokoan kategoria bakoitzean. Serbian jokatutako Europako Aurreolinpikoaren eta Mongoliako Munduko beste Aurreolinpikoaren ostean, azken aukera zuen Maiderrek mundu mailako beste sailkapen […]

04
martxoa
2016
Albisteak

Maider Undak ez du Europako Txapelketa jokatuko lesio bategatik eta aurreolinpikoetan jarriko du arreta

Maider Undak ez du Rigan, martxoaren 8tik 13ra jokatuko duten borrokako Europako Txapelketan parte hartuko. Olaetakoak Europako Txapelketari uko egin dio duen lesioa guztiz sendatzeko. Otsailaren lehenengo astean izan zuen zuntz hausturak txapelketetatik at utzi du arabarra. Dena den, Maiderrek uste du sasoiko helduko dela Rioko Jokoetarako txartelagatik borrokatzeko apirileko eta maiatzeko torneoetara. Lehenengo hitzordua […]

18
abendua
2015
Borroka librea

Maider Unda Bat To Rion protagonista

Maider Unda, Londresko Joko Olinpikoetako borroka libreko brontzezko dominaren irabazlea dugu, Euskal Telebistak bihar, larunbatez, emitituko duen “BAT to Rio” programako protagonista. Saioa 14:45ean eskainiko da ETB-2an eta 21:00etan ETB-1ean, 2016ko Rioko Jokoetan lehiatzeko prest dauden euskal kirolarien prestaketa erakusteko asmoz, eta kirolari hauei bekak ematen dizkien BASQUE TEAM erakundearen eta euskal telebista publikoarekin arteko […]

30
azaroa
2015
Borroka librea

Maider Undaren bide olinpiarrak brontze kolorea du

Golden Grand Prix lehiaketan, Bakun (Azerbaijan), brontzezko domina kolkoratu berri du Maider Unda borrokalariak. Rioko Olinpiar Jokoetan parte hartu nahi du, eta horretarako txartelak banatuko dituzten txapelketetara sasoiko eta motibazioa goian duela iritsi nahi du, beraz urrats polita eman du oso joan den asteburuan. Martxoan Letonian Europako Txapeldunak lortuko du txartel bat, eta azkenak Olinpiar […]

12
iraila
2015
Borroka librea

MAIDER UNDA LEHEN BORROKAN KANPORATU DUTE LAS VEGASKO MUNDUKO TXAPELKETAN

Mundial grisa Maider Unda rentzat Las Vegasen. 1/8etan galdu du Y.Adar turkiarrarekin. Hark finaleraino jarraitzea zen Maider repeskan sartzeko aukera bakarra, baina ez da hala izan. Bihar itzuliko da etxera ‪#‎vegasworlds2015‬ etik. ‪#‎Rio2016‬ ko banatzeke dauden 6 txarteletako bat da helburua orain: Europako preolinpikoa, 2016ko apirilak 15-17 (2 plaza) Serbia, Zrenjanin Preolinpiko mundiala, 2016ko apirilak […]