basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

Diego Arana

Diego Arana edit
Belar-hockey-a
Jatorria Getxo
Bizilekua Getxo
Jaiotza 1988-09-12
Kirola Belar-hockey-a

Bio

Madriletik eta Santanderretik pasa ondoren, eta belar-hockey belgikarrean (2014-2015 eta 2015-2016), tarte bat australiarrean (2015) eta azken denboraldian holandarrean aritu eta gero, Jolasetan ari da gaur egun Diego. 2016an egin zuen debuta estatuko selekzioarekin, maila absolutuan.

Bere amaren ahizpa batek eta bere aitak hockeyean jokatu zuten eta horregatik gurasoek lau neba-arrebak kirol hau praktikatzera animatu zituzten. Beraz, Diego velar-hockeyan hasi zen tradizio familiarrari esker. 5-6 urterekin kirol honetan zebilen jada.

Hockeya dena da berarentzat gaur egun. Jolasetako lehen taldearekin hasi zenetik, orain dela 13 urte, gauza asko sakrifikatu behar izan ditu, baina aitortzen du sakrifizio horrek munduan zehar jende asko ezagutzeko eta bizipen ikaragarriak izateko aukera eman diola.

Animazioan eta Kirol Jarduera Fisikoan Goi Teknikaria da eta Jarduera Fisiko eta Kirol Zientzietan lizentziatua, eta bi master ditu: Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta hizkuntzen irakaskuntzako irakasleen prestakuntza unibertsitate masterra eta Prestatzaile Fisiko eta Kirol Coachingean beste master bat. Gaur egun hockeyan sartuta dago buru-belarri baina denbora librean padelean jokatzea gustatzen zaio, bizikletan ibiltzea, surfeatzea, kayakarekin irtetea eta orokorrean kirol guztiez gozatzea.

Palmaresa

10
iraila
2019
Belar-hockey-a

“Munduko eta Europako txapelketak ondo daude baina Jokoetarako sailkapena nahi dugu”

Estatuko selekzioan ohikoa den eta denboraldi honetan Belgikako ligan (Europako handienetarikoa) arituko den Diego Arana hockey jokalariak Europako txapelketan lortutako zilarrezko domina erakutsi digu. Zilarra irabazi eta gero, urriaren 25etik 28ra Valentzian jokatuko duten aurreolinpikoa izango da Basque Teameko kirolariaren hurrengo erronka. Taldeak Frantziaren kontra neurtuko ditu indarrak, partida bikoitzean. Tokio 2020ko Jokoetarako sailkapena lortzea […]