basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

Jon Santacana

Jon Santacana edit
Eskia
Jatorria Donostia
Bizilekua Algorta
Jaiotza 01/11/1980
Kirola Eskia

Bio

Haurtzarotik ikusmenean minusbaliotasuna izateak, ez ninduen kiroletik aldendu. Nire aitak lagunduta hasi nintzen eskiatzen eta horretarako nuen gaitasuna ikusi zutenean, lehiaketetara egin nuen salto, eta oraingoz zortzi domina lortu ditut lau Olinpiar Jokotan. Miguel Galindo Garces da nire gidaria. Nazioarteko Paralinpiar Batzordeak antolatutako Munduko Txapelketetan eta Munduko Kopetan hartu dut parte. 2000. urtean Anzerw-en (Suitza) antolatutako Munduko Txapelketan urrea erdietsi nuen eta bi zilar 2009an Kanwoland-en (Hego Korea) antolatutakoan. Salt Lake City 2002ko Paralinpiar Jokoetan, Torino 2006ko Paralinpiar Jokoetan eta Vancouver 2010eko Paralinpiar Jokoetan ere aritu nintzen, Salt Lake Cityn urre bat eta bi brontze eta Vancouver-en urre bat eta bi zilar lortuta. 2011n Sestrier-en(Italia) jokatutako Munduko Txapelketan zilarrezko domina lortu nuen jaitsieran eta eslalonean, eta urrezko domina super erraldoian, super konbinatuan, eta eslalon erraldoian. 2013. Urtean hiru urre eskuratu nituen Galindorekin batera jaitsieran, super erraldoian eta eslalon erraldoian Molinan jokatutako Munduko Txapelketan. 2014ko Sotxiko Paralinpiar Jokoetarako sei hilabete falta zirenean, Akilesen orpazurda hautsi nuen elurretatik at prestaketa fisikoak egiten nenbilenean. Dena den, horrek ez ninduen lehiaketatik urrundu; kontrakoa, lesioa pizgarri bihurtu zen niretzat. Ebakuntza baten eta errehabilitazio bizi eta gogorraren ondoren, lau hilabete geroago eskiak jantzi nituen berriro. Eta Sotxiko lehen jardunaldian urrezko domina lortu nuen jaitsieran.

Palmaresa

Urrezkoa Sochi Joko Paralinpiarrak Jaitsiera 2014
Zilarrezkoa Sochi Joko Paralinpiarrak Slalom 2014
Urrezkoa Vancouver Joko Paralinpiarrak Jaitsiera 2010
Zilarrezkoa Vancouver Joko Paralinpiarrak Slalom 2010
Zilarrezkoa Vancouver Joko Paralinpiarrak Slalom Erraldoia 2010
Urrezkoa Salt Lake City Joko Paralinpiarrak Jaitsiera 2002
Brontzezkoa Salt Lake City Joko Paralinpiarrak Slalom 2002
Brontzezkoa Salt Lake City Joko Paralinpiarrak Super Erraldoia 2002
23
urtarrila
2019
Eskia

Jon Santacanari egindako elkarrizketa Munduko txapelketako eslaloma jokatu ondoren

Jon Santacanak ezin izan du Kranjska Gorako Munduko txapelketako eslalomeko proba bukatu. Lehen txandan Basque Teameko kirolariak oso gertu zuen Miguel Galindo bere gida ibilbidearen lehen zatian, eta talka egingo zuela pentsatuta, urrundu behar izan du. Egoera salbatu du baina aldi berean posizioa galdu du eta hurrengo bihurguneetako batean, gidaren erreferentzia ezin aurkituta, ibilbidetik irten […]

21
urtarrila
2019
Albisteak

Jon Santacanari egindako elkarrizketa Kranjska Gorako Munduko txapelketan eslalon erraldoia jokatu eta gero

Jon Santacanak 5. postuan bukatu du Kranjska Gorako eski egokituko Munduko txapelketako eslalom erraldoia. Lehen txandan 1:05.14 denbora markatu du Basque Teameko kirolariak, eta bosgarren tokia erdietsi. Bigarren txandan sentsazio onak izan ditu baina ezin izan du bosgarren postu hori hobetu. Guztira 2:13.27ko denbora pilatu dute Jonek eta Miguel Galindo bere gidak. Kubacka eslovakiarrak erdietsi […]

20
urtarrila
2019
Albisteak

Jon Santacanari elkarrizketa Kranjska Gorako eslalom erraldoiaren aurretik

Kranjska Gorako eski egokituko Munduko txapelketan Jon Santacanak lehen proba izango du bihar: eslalom erraldoia. Basque Teameko kirolariarekin egon gara eta Esloveniako pistetan gaur egindako entrenamenduetan gustura aritu direla esan digu. Miguel Galindok eskuineko belaunean duen minak denboraldi honen hasiera baldintzatu du baina indarrak gorde dituzte Munduko txapelketan parte hartzeko. Ez dute helburu zehatzik jartzen baina […]

27
martxoa
2018
Eskia

Basque Teameko Jon Santacana eskiatzaileak Pyeongchangen lortutako zilarra aurkeztu eta bere bosgarren Jokoetan egindakoa arrakastatzat jo du

Donostiarrak hiru diplomarekin eta zilar batekin, bere bederatzigarren olinpiar dominarekin, itxi du denboraldia Jon Santacana oso pozik azaldu da bere bosgarren eta azken Paralinpiar Jokoetan, Pyeongchangeko Jokoetan (Hego Korea) egindako lanarekin. Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua den Bingen Zupiriak, Basque Team Fundazioko koordinatzailea den Olatz Legarzak eta Kirol Egokituaren Euskal Federazioak lagunduta, Koreako hitzordu handiko […]

18
martxoa
2018
Eskia

Jon Santacana eskiatzaileak agur esan dio Pyeongchangi zilar batekin eta hiru diplomarekin

Jon Santacana eskiatzailea eta Miguel Galindo bere gidaria deskalifikatuta geratu dira Pyeongchangeko Paralinpiar Jokoen eslalomean, lehenengo jaitsierako laugarren atean trabatuta geratu baitira. Esperantza zuten azken proba honetan euren palmaresa handitzeko bi aldiz izan direlako txapeldunordeak diziplina honetan Paralinpiar Jokoetan (Vancouver 2010 eta Sotxi 2014) “Pena ematen du. Eslaloma horrelakoa da, luze joan naiz bigarren eta […]

15
martxoa
2018
Eskia

Santacanak zazpigarren postuan bukatu du Pyeongchangeko erraldoia

Basque Teameko Jon Santacana eskiatzaileak eta bere gidaria den Miguel Galindok zazpigarren postuan bukatu dute Pyeongchangeko Paralinpiar Jokoen erraldoia, urrea irabazi duten Giacomo Bertagnolli eta Fabrizio Casal italiarrengandik ia hamar segundora. Lehen txandan seigarren tokian amaitu dute 1:10.43 denbora eginda, italiarrengandik 5.31era. Bigarren txandan apur bat hobetu zuten denbora (1:09.91) bain zazpigarren amaitu zuten eta […]

Descansa en paz https://t.co/slkYJbfYQQ

0