basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

Imanol Rojo

Eskia
Jatorria Tolosa
Bizilekua Tolosa
Jaiotza 30/11/1990
Kirola Eskia

Bio

Imanolek, 5 urte zituela, bere anaia zaharrarekin, gaur egun bere teknikaria den Iosebarekin hasi zen eskiatzen eta harrezkeroztik ez da eskietatik jaitsi. 11 urterekin Uzturre Elkartearekin lehiatzen hasi zen eta 15 urte izan arte jasotako emaitzei esker estatuko taldean sartu zen 2005ean. Nazioarteko hainbat txapelketetan aritu da, Europako txapelketetan, Munduko Kopetan, Munduko txapelketetan eta garrantzitsuenaK: 2014ko Sotxiko Olinpiar Jokoetan, Errusian, eta 2018ko Pyeongchangeko Jokoetan, Hego Korean. Errusian eskiatloian (50. postua), 1,4km sprint proban (60. postua), 15 kilometro estilo klasikoko proban (50. postua) eta 50 kilometroko mass start proban (33. postua) hartu zuen parte. Korean eskiatloian (49. postua), estilo libreko 15 kilometrokoan (62. postua), 50 kilometroko mass start proban (35. postua) eta taldekako proban (19. postua) lehiatu zen.

Imanol Rojok iraupen-eskiagatik duen zaletasunak badu azalpena. Tolosako kaleak asfaltoz jantzitako kaleak dira. Elurra ez da maiz heltzen bertara, baina iraupen eskiak lotura estua du bertako jendearekin. Mende luze da Norvegiako kolonia bat heldu zela herrira. Industria indartsuaren garaiak ziren, eta eurekin ekarri zuten, ehun urtetik gora beranduago Tolosar askorentzat kutuna den kirola; iraupen eskia. Urteek aurrera eginda, tolosar askok lekuko hari heldu zioten, tartean Rojo anaiek. Egun, Imanol olinpiar Jokoetako iraupen eskian lehiatu den bigarren euskalduna da. Beste tolosar bat izan zen lehena: Haritz Zunzunegi. Nagano eta Salt Lake Cityn aritu zen, Imanol eta Joseba rojo nerabeak zirela.

Imanolek era baikorrean baloratu ditu azken urteak, asko hobetu eta garapen handia izan baitu. Nabarmenak dira 2016an lortutako maratoien Europako txapelketako titulua eta 2017an erdietsitako emaitzak: Espainiako txapelketa esprintean eta estilo klasikoan, Dolomitenlauf Lienz txapelketan lehen hamarren artean geratu izana eta Lahtin jokatutako Munduko txapelketan parte hartu izana. 2019-2020 denboraldian lortu ditu orain arteko bere emaitzarik onenak Munduko Kopan; adibide gisa, Nove Meston lortutako 26. postua.

Palmaresa

º Sochi Olinpiar Jokoak 50km 2014
º Sochi Olinpiar Jokoak 15km C 2014
º Sochi Olinpiar Jokoak SP F 2014
º Munduko Txapelketa 2015
º Munduko Txapelketa 2013
13º Unibertsitate Jokoak 30km F 2015
Urrezkoa Marxa Beret 42km 2013
10
urtarrila
2021
Eskia

Imanol Rojok emaitza historikoa lortu du ‘Tour de ski’ko azken proban 18. postua erdietsita

Basque Team Fundazioaren beka duen iraupen eskiatzaileak 31. lekuan amaitu du sailkapen nagusian Imanol Rojok lan bikaina egin du iraupen eskiko Munduko Kopako ‘Tour de Ski’ probak iraun duen hamar egunetan. Zortzi lasterketa jokatu dira hamar egunetan, maila gorenean, eta eskiatzaile tolosarrak ez du huts egin. Rojo oso irmo aritu izan da eta bere emaitzarik […]

19
abendua
2020
Eskia

Imanol Rojo iraupen-eskiatzailearen garaipena Europako Kopan

Gaurkoa Basque Team Fundazioko bekadunaren lehen garaipena da zirkuitu kontinental honetan Imanol Rojok irabazi du gaur Europako Kopari (OPA, Alpen Cup) dagokion estilo klasikoko 15 kilometroko proba. Formazzan (Italia) jokatutako lasterketan tolosarrak lehen postuan bukatu du (40: 00.5), Andorrako Ireneu Esteve Altimiras (+9.0) eta Suitzako Ueli Schnider (+30.1) lehiakideen aurretik. Bi aldiz olinpikoa izan den […]

20
urria
2020
Eskia

“Aurten mailari eustea eta Munduko txapelketa ondo egitea da nire helburua”

Asteburu honetan Imanol Rojok Espainiako rollerski txapelketa irabazi du Jacan. Denboraldi bat hasteko modu ona da, Basque Team Fundazioaren beka jasotzen duen iraupen-eskiatzailearentzat ilusionagarria. Iaz bere ibilbideko denboraldi onena egin zuen, eta orain hasiko den honi ekingo dio Munduko Kopako 30 onenen artean mantentzeko helburuarekin, eta otsailaren amaieran eta martxoaren hasieran Oberstdorfen (Alemania) jokatuko den […]

31
martxoa
2020
Eskia

“Uste dut udako Jokoen atzerapenak ez duela negukoetan eraginik izango, eta laguntzei dagokienez, bere horretan mantentzea espero dut”

Basque Team fundazioak Imanol Rojo iraupen-eskiatzailearekin solasaldia izan du koronabirusaren pandemiak eragindako konfinamenduari buruz eta bere egoerari buruz. Imanolek aurreikusita zegoena baino hilabete lehenago bukatu behar izan du denboraldia; dena den, bere denboraldi onena izan da. Tolosarrak begiz jota ditu hurrengo neguko Jokoak, Beijingen 2022an jokatuko dituztenak. Aitortu digu udako Jokoak 2021era atzeratzeak bere ustez […]

24
otsaila
2018
Eskia

Elkarrizketa Imanol Rojorekin 50 kilometroko mass start proban 35. bukatu eta gero

Basque Teameko Imanol Rojo iraupen-eskiatzailea elkarrizketatu dugu Pyeongchangeko Olinpiar Jokoetan. Mass starteko 50 kilometroko proban 35. postuan geratu da. Tolosarrak esan digu material egokia aukeratu dutela gaurkoan eta fisikoki ere bikain sentitu duela bere burua. Gustura azaldu da lortutako postuarekin, Sotxin egindakoa hobetu baitu gipuzkoarrak. 

21
otsaila
2018
Eskia

Imanol Rojo iraupen-eskiatzailearekin elkarrizketa Pyeongchangeko taldekako esprint proban lehiatu ondoren

Basque Teameko Imanol Rojo iraupen-eskiatzailea elkarrizketatu dugu Pyeongchangeko Olinpiar Jokoetan. Sprinteko taldekako proban 19. postuan geratu da, Marti Vigorekin batera.  Tolosarra gustura azaldu da lortutako emaitzarekin.