basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

Tania Calvo

Tania edit
Txirrindularitza
Jatorria Vitoria-Gasteiz
Bizilekua Mallorca
Jaiotza 26/06/1992
Kirola Txirrindularitza

Bio

Tania 14 urterekin hasi zen pistako txirrindularitzan, bere aitak zuen zaletasunak bultzatuta, baina orduan ez zuen pentsatu kirol hau bere ogibide bilakatuko zenik. Une txar eta onetan senitartekoak eta lagunak dira bere zutabeak. Azken urteetan garapen fisiko ikaragarria izan du, baita kirol mailakoa ere. Oso gazte hasi zen nazioarteko txapelketetan, eta bere buruarekin oso kritikoa izaten da denboraldiaren amaieran; esan daiteke hobekuntza bilatzen duela etengabe. Apurka-apurka bere ametsak betetzen ari dira, izan ere, Olinpiar Joko batzuetan parte hartzeko zuen ametsa egi bihurtu zen Rion.

Brasilgo hiriburuan lehiatzeko txartela eskuratu zuen Londreseko Munduko txapelketako taldekako abiadura proban zortzigarren postua lortu zuenean Helena Casasekin batera.

Bere lehen olinpiar Jokoetan, Rio de Janeiron, Taniak diploma bat irabazi zuen taldekako abiadura proban erdietsitako zazpigarren postuari esker. Horrez gain, 19. postuan bukatu zuen banakako abiadura proba eta 21. postuan keirina.

2016a arrakastaz beteriko urtea izan zen Taniarentzat. Europako azpitxapelduna izan zen Helena Casasekin batera Saint Quentin-en Yvelinesen jokatutako taldekako abiadura proban eta gainera brontzezko domina irabazi zuen banakako abiaduran. Munduko Kopetan ere oso ondo aritu zen eta dominak poltsikoratu zituen Glasgown, Apeldoornen eta Calin.

2017an Hong Kongen jokatutako Munduko txapelketan helburuak bete zituen lehen zortzien artean sartuta, bai taldekako abiaduran, bai 500 metroko proban. 2018an eta 2019an jokatutako Munduko Kopetan toki horietan mugitu da baina zoritxarrez ez du helburu nagusia bete, Tokyo 2020rako sailkatzea.

Palmaresa

Zilarrezkoa Europako Txapelketa Abiadura 2014
Brontzezkoa Munduko Kopa Cali Taldekako Abiadura 2015
Zilarrezkoa Munduko Kopa Glasgow Taldekako Abiadura 2012
Brontzezkoa Munduko Kopa Glasgow 500m 2012
Urrezkoa Europako Txapelketa junior 2010
Zilarrezkoa Munduko Txapelketa junior 500m 2010
29
ekaina
2019
Txirrindularitza

Tania Calvo pistako txirrindulariari egindako elkarrizketa Minskeko Europear Jokoetako banakako abiaduran lehiatu ondoren

Basque Teameko bekaduna den Tania Calvo Minskeko Europear Jokoetako final zortzirenetara heldu da pistako txirrindularitzako banakako abiaduran. Final hamaseirenetan ez du Laurine Van Riessen holandarra gainditu eta bigarren aukera jokatu behar izan du. Horretan bai izan da Miriam Vece italiarrari irabazteko gai. Final zortzirenetan ere ez du zorterik izan lehen aukeran Madelein Maria Braspennincx holandarraren […]

28
ekaina
2019
Txirrindularitza

Tania Calvo pistako txirrindulariari egindako elkarrizketa Minskeko Europear Jokoetako keirin proban errepeska jokatu eta gero

Basque Teameko bekaduna den Tania Calvok ezin izan du errepeska gainditu Minskeko Europear Jokoetan. Gasteiztarra laugarren izan da bere txandan, keirin probako lehen errondan, eta hori dela eta, errepeska jokatu behar izan du. Martxa hartzean ez da fin ibili eta ez du finalerdietarako pasea erdietsi. Bihar banakako abiadura jokatuko du. EUROPEAR JOKOAK 2019ko ekainaren 21etik […]

04
abuztua
2018
Txirrindularitza

Tania Calvoren adierazpenak Europako txapelketako banakako abiaduran lehiatu ondoren

Tania Calvo pistako txirrindulariari egindako elkarrizketa Europako txapelketako banakako abiaduran final zortzirenetan txapelketatik at geratu eta gero.

10
maiatza
2017
Txirrindularitza

“Munduko txapelketan hobeto egiteko aukera geneukan, baina lehenengo zortzien artean amaituta, helburua bete dugu”

Urteroko balorazio biomedikua egiteko Fadurako Hobekuntza Teknikorako Zentrora (HTZ) egindako bisitan, Tania Calvok aitortu digu pistako txirrindularitzako Munduko txapelketako balantzea hala moduzkoa dela, helburua bete zuen arren Pistako txirrindularitzako abidura probetan Tania Calvo munduko onenen artean dago. 500 metroko proban eta taldekako abiadura proban, Helena Casasekin batera, zazpigarren postuan bukatu zuen Hong Kongen jokatutako txapelketan. […]

20
otsaila
2017
Txirrindularitza

Tania Calvok brontzea jantzi du taldekako abiadura proban, Caliko Munduko Kopan

Rioko Olinpiar Jokoetan parte hartu eta diploma bat lortu eta gero, Tania Calvok hainbat domina jantzi ditu aurtengo denboraldian. Pistako txirrindulari gasteiztarrak, Helena Casasekin batera, brontzezko domina irabazi du asteburu honetan Caliko Munduko Kopan, Kolonbian. Bikoteak txinatarrak azpiratu zituen B finalean eta emaitza honi esker buru jarri da Munduko Kopako zerrendan. Calvok eta Casasek 33.616 […]

13
azaroa
2016
Txirrindularitza

Hirutik hiru Tania Calvorentzat Apeldoornen jokatutako Munduko Kopan

Basque Teameko Tania Calvo pistako txirrindulariak hiru probatan parte hartu du eta hiruretan dominaren bat eskuratu du. Calvok, Holandan jokatutako Munduko Kopan garaipena lortu du Helena Casasekin batera abiadura olinpikoan, zilarra banakako abiaduran eta brontzea 500 metroko lasterketan. Horrez gain, gaur jokatutako probaren ondoren, Tania Calvo Munduko Kopako lider jarri da abiadurako sailkapenean.

" El tiempo es una de las pocas cosas importantes que nos quedan "

Salvador Dalí en Venezia, Italy https://t.co/CHI8Sbh0yp

0

Si un día te caes, no te preocupes. ¡ Haz como es sol !

¡ Que cada tarde cae pero cada mañana se levanta con más… https://t.co/vXhHndZ1iu

1

" La habilidad de estar en el momento presente es un componente principal de la salud mental " A. Maslow en Caló de… https://t.co/gHaEIJR6vL

0

#olympicday 🚴🏽‍♀️ https://t.co/34TNHbpGmS

0

#Repost movement_quality_center with get_repost

・・・

@TaniaCalvoBarbe

.

Nos hemos acostumbrado a tener a una deporti… https://t.co/FDa2J4BFCA

0

Contenta con los resultados de XV Trofeo Ciutat de Barcelona #memorialmiquelpoblet !! 🥇 en Velocidad Individual y 🥇… https://t.co/YGIi6KTX0V

0