attentionTelefono zenbakia aldatu dugu: 94 403 28 70
basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Leire Olaberria

0_LeireOlaberria.jpg
Txirrindularitza
Jatorria Ikaztegieta
Bizilekua Ikaztegieta
Jaiotza 17/02/1977
Kirola Txirrindularitza

Bio

26 urterekin hasi nintzen pistako txirrindularitzan eta nire lehen Munduko Kopan 8.postu bat lortu nuen. Beijingo Olinpiar Jokoetan brontzezko domina lortu nuen Puntuaketan. 2010ean, Omniumean, Europako Txapelketa irabazi nuen, brontzea Munduko Txapelketan, eta Munduko Kopako garaipena ere urte berean lortu nuen.Nire hirugarren Olinpiar Jokoetara bidean nago eta Munduko Txapeldun izatea da oraingoz bete gabeko amets bakarra.

Palmaresa

Brontzezkoa Beijing Olinpiar Jokoak Puntuaketa 2008
13º London Olinpiar Jokoak Omnium 2012
Brontzezkoa Munduko Txapelketa Omnium 2010
Urrezkoa Europako Txapelketa Omnium 2010
Urrezkoa Munduko Kopa Scratch Sailkapen Orokorra 2014
Urrezkoa Munduko Kopa Melbourne Omnium 2010
Zilarrezkoa Munduko Kopa Cali Omnium 2014
Brontzezkoa Munduko Kopa Aguascalientes Omnium 2013
08
ekaina
2017
Txirrindularitza

“Madison probak motibatzen nau, nahiz eta teknikoki oso zorrotza izan”

Basque Teameko Leire Olaberria txirrindularia, Eukene Larrarterekin batera, hirugarren, laugarren eta bosgarren postuak lortuta itzuli da Alemaniako hiru jardunaldiko testetik Ikaztegietakoa oso pozik dago, probak aukerak baititu Tokioko Olinpiar Jokoetako egitarauan egoteko Leire Olaberria lehiaketetara itzuli da, ama izateko bizikleta utzi zuenetik urte bete eskas pasa eta gero. Umea euki eta hilebetera, gipuzkoarra gimnasiora bueltatu […]

08
martxoa
2016
Txirrindularitza

Leire Olaberriak ezin izan du Jokoetarako txartela eskuratu

Gipuzkoarrak 11. postuan bukatu zuen Londresen jokatutako pista txirrindularitzako Munduko Txapelketa, eta ondorioz, ez du Rioko Olinpiar Jokoetan parte hartuko. Leire Olaberriak brontzezko domina eskuratu zuen 2008ko Beijingo Jokoetan eta lau urte geroago Londresekoetan lehiatu zen baina ezin izango du esperientzia hori errepikatu aurten, Brasilen. Ikastegietan jaiotako 39 urteko txirrindulariak bederatzigarrena izan behar zuen edo […]

07
abendua
2015
Txirrindularitza

Munduko Kopan gora egin dute Leire Olaberriak eta Tania Calvok, aukera olinpiarrei eutsiz

Pistako txirrindularitzako Munduko Kopako bigarren proba jokatu da Cambridgen (Zeelanda Berria), eta Basque Teamek babesten dituen Leire Olaberriak eta Tania Calvok sailkapen nagusian aurrera egin dute lortutako emaitzei esker. Olaberriak 11. amaitu zuen Omnium proba, eta sailkapen nagusian hirugarren jarri da, dezente estutu den lehian Rio 2016ko aukerei eutsiz. Scratchean ere aritu zen Omniumean parte […]

02
azaroa
2015
Txirrindularitza

Leire Olaberria 6. Calin, Riotik hurbilago

Munduko Kopako lehena Calin, Colombian, eta Omnium proban Leire Olaberria seigarren. Basque Teameko pistard-a 6. izan zen scratch-ean, 12. jazarpenean, 10.eliminazioan, 6.erlojupekoan, 10.abiarazitako itzulian, eta 11.puntuaketan. Sailkapen orokorreko 6.postuarekin puntu baliotsuak lortu ditu Rio 2016ra sailkatzeko bidean. “Ekin aurretik bosgarren postua nuen helburu, baina seigarrenarekin oso gustura amaitu dut oso proba gogorra izan bait da”, […]

02
azaroa
2015
Txirrindularitza

Leire Olaberria eta Tania Calvo Munduko Kopan, Calin

Basque Teameko Leire Olaberria eta Tania Calvo txirrindulariak Calin daude, Munduko Pista Kopako lehen proban (hirutik) parte hartzeko prest. Urriaren 30ean, ostiralez, hasi eta igandean, azaroak 1, amaituko da Colombiako hirian jokatuko den lehiaketa. Rio 2016an parte hartu ahal izateko puntuak metatzea dute helburu.

Gaztea zara oso pedalei eragiten uzteko baiña beti lagundu eta bultzatuko zaitugu zure erabakietan. Zorterik onena… https://t.co/7mVBJsKlmv

2

Izugarri pozten naiz @jonaninsausti #AupaMutiloaPower https://t.co/9RJi8ahVGX

1

Zorionak bikote bihotz bihotzez!!! Jarraitu urte askoan horrelaxe zoriontxu izaten!!! https://t.co/OdKpDPU8Qg

0

@ane_santesteban Guapíiiiiisimaaaa!!! Ondo ondo pasa!!!

0

Qué rápido aprendes @eukenee13 https://t.co/lqqOAQRXKS

0