Bizilekua Errenteria
Jaiotza 1990-12-12
Kirola Txirrindularitza
Bio
Ane Santesteban 2007ko Espainiako Junior Kopan txapeldunordea izan zen eta horri esker Debabarrena-Kirolgi taldetik deitu zioten. Talde horrekin egin zuen debuta profesionaletan 2009an. Urte horretan Grande Boucle lasterketan nabarmendu zen eta seigarren postuan bukatu zuen Espainiako Txapelketa. Hurrengo denboraldian estreinakoz aritu zen Italiako Giroan. 2012an Bizkaia-Durango taldearekin fitxatu zuen eta horrekin ere Espainiako Txapelketa irabazi zuen urte bete geroago. 2014. urtean Alé Cipollini taldera aldatu zen (orduan Giordana-Cipollini) eta horretara bueltatu zen berriro 2016an, INPA-Sottoli-Giusfredi taldean aldi laburra eman ostean.
2015ean eta 2016an erakutsitako maila bikainagatik (denboraldi haretan izan zituen ia lasterketa guztietan puntuak lortu zituen) bere lehen Olinpiar Jokoetan lehiatzeko deitu zioten. Errepideko lasterketa korritu zuen baina arazo fisikoengatik ez zen nahi bezala aritu, nahiz eta probak bere ezaugarrietara ondo egokitzen zen ibilbidea izan. 47. postuan amaitu zuen lasterketa.
2017an istripu larri batek lehiaketatik at utzi zuen. Dena den, indarberrituta itzuli zen eta Espainiako errepideko txapelketan brontzea irabazteaz gain, Emakumeen Birako bigarren etapan bigarren tokia ere erdietsi zuen.
2018an denboraldi biribila egin zuen. Podimeko hirugarren postura igo zen Frantziako GP Plumelec-Morbihan proban, Emakumeen Birako sailkapen nagusian 11. izan zen, 9.a Giroko sailkapen nagusian eta 4.a Espainiako txapelketetan. Gainera zilarrezko domina jantzi zuen Mediterraneoko Jokoetan.
Ane Santestebanek bere kirol ibilbidea Marketing ikasketekin uztartzen du.
Palmaresa
Zilarrezkoa | Errepideko Espainiako Txapelketa | 2015 | |
Urrezkoa | Errepideko Espainiako Txapelketa | 2013 | |
Brontzezkoa | Errepideko Espainiako Txapelketa | 2012 |
urtarrila
2024 Txirrindularitza
Ane Santestebanek, Basque Teameko beka duen txirrindulariak, bigarren amaitu du Women Cycling Pro Costa de Almeria lasterketan
Guztira 31 herrialdetako 113 txirrindularik parte hartu duten lasterketan, Olivia Baril kanadarrak baino ez du gainditu Ane Santesteban. Almeriako Women Cycling Pro Costa Trofeoaren hirugarren edizioak (bigarren profesionala) 127,8 kilometro eta 1.497 metroko desnibel positiboa izan ditu, eta Campohermoson (Nijar) hasi eta Mojacarren amaitu da. Lasterketa Almeriako probintziatik igaro da oso-osorik, nazioarteko egutegian Europan egindako […]
urria
2020 Txirrindularitza
“Tokioko Jokoak izango ditut helburu bezala”
Ane Santestebanek nazioarteko tropeleko eskalatzailerik fidagarrienetako bat dela erakutsi du denboraldian zehar eta hori ez zaio oharkabean pasa ‘Mitchelton-Scott’ talde indartsuari. Datorren urtean bertan korrituko du Anek Amanda Spratt australiarraren mailako txirrindulariekin batera. Basque Team Fundazioaren beka jasotzen duen txirrindulariak onartzen du Holandako txirrindulariak une honetan trataezinak direla, beste maila batean daudela, baina horrek ez […]
martxoa
2020 Albisteak
“Erantzun bat eman behar dute; ezin gara egon itxaroten eta entrenatzen”
COVID-19 koronabirusak goi mailako kirolean eragindako egoerari buruz mintzatu da Basque Team Ane Santesteban txirrindulariarekin. Anek Tokioko hitzordurako deitutako txirrindularietako bat izatea espero du. Bere bigarren Jokoak izango litzatekez; 2016an Rion lehiatu baitzen. “Pertsonalki niretzat oso gogorra izaten ari da. Txirrindularitzari ordu asko eskaintzen dizkiot eta egunero lau edo bost ordu entrenatzen ditut eta beti […]
abuztua
2018 Txirrindularitza
Ane Santestebanen adierazpenak Glasgowko errepideko lasterketan parte hartu eta gero
Basque Teameko Ane Santesteban txirrindulariak 66. postuan bukatu du errepideko lasterketa Glasgowko Europako txapelketan
abuztua
2018 Txirrindularitza
Ane Santesteban txirrindulariaren adierazpenak Glasgown parte hartu aurretik
Ane Santestebani egindako elkarrizketa Glasgowko Europako txapelketako errepideko txirrindularitzako proban parte hartu aurretik.
uztaila
2018 Txirrindularitza
Basque Teameko Ane Santesteban txirrindulariak bederatzigarren postu zoragarria lortu du Italiako Giroan
Errenteriako txirrindulariak bederatzigarren tokian bukatu du azken etapa eta postu bat hobetu du sailkapen nagusian, Corsa Rosan egin duen seigarren parte-hartzean Getxo, 2018ko uztailaren 15ean. Emakumeen Biran hamaikarren postua erdietsi, Espainiako txapelketan laugarren izan, Frantziako GP Plumelec-Morbihan proban podiumera igo eta Mediterraneoko Jokoetan zilarrezko domina jantzi eta gero, Ane Santestebanek motibazio gehigarriarekin ekin zion Italiako […]