Bizilekua Ordizia
Jaiotza 1990-01-19
Kirola Txirrindularitza
Bio
Ana aditua da pistako txirrindularitzan, estatu mailan 42 titulu eta nazioartean hainbat parte-hartze ditu. Gainera errepideko txirrindularitzarekin uztartu du pista urte hauetan guztietan, eta Europako eta Munduko txapelketak jokatu ditu beheko kategorietan. 18 urterekin CESPA – Euskadi pistako talde profesionalera pasatu zen eta ordutik bere lehentasuna pista izan da.
Usabiaga Ordiziako Txirrindulari Eskolan hasi zen, bere jaioterriko eskolan, bederatzi urterekin. 15 urterekin, kadete mailan, Tolosa C.F. taldera pasatu zen eta, aipatu bezala, 18 urterekin CESPA – Euskadik fitxatu zuen pistako txirrindularitzan bidea egiteko. Pistako denboraldia ahalik eta hoberen prestatu ahal izateko, errepideko txirrindularitzaz baliatzen da bere prestakuntza fisikoa hobetzeko, eta lizentzia bikoitz bati esker, errepideko Lointek talde profesionalarekin egiten ditu errepideko lasterketa batzuk. Gaur egun, pistako egutegia, ikaragarri handitu denez, ez du lizentzia bikoitzaren beharrik eta lehen CESPA – Euskadi izenaz ezagutzen genuen taldea, egun Eustrak – Euskadi, taldean dabil.
Berrizeko belodromoan entrenatu ohi du. Dena den hori ez da oztopo izan ikasten jarraitzeko. Jarduera Fisikoa eta Kirolaren Zientzien gradua ikasi ostean Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta hizkuntzen irakaskuntzako irakasleen prestakuntza unibertsitate masterra burutu du.
Palmaresa
azaroa
2019 Txirrindularitza
“Nik badakit Jokoetarako sailkatzea zaila dela, baina hori da helburu nagusia eta horri begira gaude egunero”
Ana Usabiaga gaurtik aurrera pista txirrindularitzako Minskeko Munduko Kopan arituko da. Europako txapelketan scratchean lortutako laugarren postuak gogor lan egiten jarraitzeko indarra ematen dio. Berarekin izan gara Bieloerrusiara joan aurretik. “Uste dut uda nahiko ondo joan dala. Mundu osotik ibili gara: Txinan, Kazakhstanen, Europan… Uste dut emaitza onak lortu ditudala eta helburu nagusia lortu dugula: […]
urria
2019 Txirrindularitza
Basque Teameko Ana Usabiaga txirrindularia, dominetatik oso gertu Apeldoorneko Europako txapelketako scratch proban
Ana Usabiaga dominetatik oso hurbil geratu da Apeldoornen (Holanda) jokatzen ari diren Europako txapelketako scratch probako finalean, azkenean laugarren izan den arren. Emaitza hau oso garrantzitsua da Berlinen otsailean jokatuko den Munduko txapelketari begira eta Ordiziako txirrindulariarentzat helburu nagusia diren Tokio 2020ko Jokoei begira. Ana Usabiagak jardun bikaina osatu du hasieratik amaierara. Ez du gehiegi […]
ekaina
2019 Txirrindularitza
Ana Usabiaga pistako txirrindulariari egindako elkarrizketa Minskeko Europear Jokoetako scratchean 6. amaitu ondoren
Basque Teameko bekaduna den Ana Usabiaga pistako txirrindulariak oso ondo korritu du Minskeko Europear Jokoetako scratch proba. Ordiziarrak une oro eutsi dio lasterketari eta azken txanpan nor baino nor aritu izan da lehiakide holandarrarekin, Carlijn Wild Kirstenekin. Oso gutxi falta izan zaio lehia estu horretan nagusitzeko eta podiumean sartzeko borrokan egoteko. Gaurko probaz gain, Anak […]
ekaina
2019 Txirrindularitza
Ana Usabiaga pistako txirrindulariari egindako elkarrizketa Minskeko Europear Jokoetako puntuazio proban 14. amaitu ondoren
Basque Teameko bekaduna den Ana Usabiaga pistako txirrindulariak 14. postuan amaitu du puntuazio proba Minskeko Europear Jokoetan. Ez du punturik lortu ordiziarrak. Dena den, arantzatxoa ateratzeko aukera izango du bihar arratsaldean scratcheko lasterketan. Tania Calvok, bestalde, ez du finalerdietarako errondara pasatzeko txartelik lortu taldekako abiaduran. Bihar keirina korrituko du. EUROPEAR JOKOAK 2019ko ekainaren 21etik 30era […]
abuztua
2018 Txirrindularitza
Ana Usabiagaren adierazpenak Europako txapelketako omnium proban parte hartu eta gero
Basque Teameko Ana Usabiaga txirrindulariari egindako elkarrizketa Glasgowko Europako txapelketan, pistako txirrindularitzan, omniuma korritu ondoren. Scratchean 18. bukatu du ordiziarrak, 11. postuan 7,5 kilometroko tempo race delakoan, 17. kanporaketan eta 18. 25 kilometroko puntuazioan.