basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

Amador Granados

Amador edit
Txirrindularitza
Jatorria Usurbil
Bizilekua Hondarribia
Jaiotza 15-05-1967
Kirola Txirrindularitza

Bio

Familia apal batean jaio zen, orain Lasarte-Oriari dagokion baina garai hartan Andoain herriari zegokion Talokale auzoan. Han bizi izan zen 11 urte bete arte, orduan Usurbilera aldatu baitzen bere familia. Hala ere, 41 urterekin Andoainera itzuli zen.
Kirolak garrantzi handia izan du beti bere bizitzan. Futbola da bere pasioa. Futbolari izan nahi zuen baina jaiotzetik zuen oineko deformazio batek galarazi zion.
Errehabilitazio-bide eta tresna terapeutiko gisa hartu zuen txirrindularitza. Bere aita A.D.C. Michelin talde zikloturistarekin ibiltzen zen igandero eta laster berarekin eraman zuen. Lehenengo irteerak ez ziren oso atseginak izan; 40 kilometroko distantzia bat luze egiten zitzaion, ia ezinezko bihurtzeraino.
Dena den, denboraren poderioz, zikloturista bat gehiago izatera iritsi zen. Berarentzat garrantzitsua zen, horrela desgaitasunik gabeko jendearekin neurtu ahal zituelako indarrak; beste bat zelako. Taldekideekin konparatzen zuten eta desgaitasuna albo batean geratzen zen, oinak berriro lurrean jarri arte, gutxienez. Jolas baten moduan hasi zena lan bihurtu zen, bere bizitzaren zati bat.
Lehenengo lehiaketak heldu ziren, pistan nahiz errepidean aritzen zelarik: Espainiako Txapelketa, Europako Txapelketa, Munduko Txapelketa… eta azkenik Paralinpiar Jokoak: Atenasen (2004), Beijingen (2008) eta Rion (2016) lehiatu da, eta azken horretan brontzezko domina bat erdiestea lortu zuen, taldekako abiadura proban. Gaur egun CD Zuzenak taldearekin korritzen du; talde horrekin lortu ditu bere kirol ibilbideko arrakasta asko.

Palmaresa

Erlojuz-kontrako Europako Kopa, Limoges (Frantzia) 1999
Iraupeneko Europako Kopa, Limoges (Frantzia) 1999
Brontzezkoa Pistako Europako Txapelketa, 1km, Zurich (Suitza) 2001
Campeonato de Europa de fondo, Zurich (Suiza) 2001
Brontzezkoa Pistako Munduko Txapelketa, 1 km, Zurich (Suitza) 2001
Pistako Munduko Txapelketa, 1 km, Altestand (Alemania) 2002
Pistako Munduko Txapelketa, jazarpena, Altestand (Alemania) 2002
Pistako Munduko Txapelketa, olinpiar esprinta, Altestand (Alemania) 2002
Zilarrezkoa Pistako Europako Txapelketa, 1 km, Praga (Txekia) 2003
Pistako Europako Txapelketa, jazarpena, Praga (Txekia) 2003
Pistako Europako Txapelketa, olinpiar esprinta, Praga (Txekia) 2003
Atenaseko Paralinpiar Jokoak, olinpiar esprinta 2004
Atenaseko Paralinpiar Jokoak, jazarpena 2004
Zilarrezkoa Pistako Europako Txapelketa, Almaark (Holanda) 2005
Zilarrezkoa Pistako Munduko Txapelketa, abiadura, Aigle (Suitza) 2006
Brontzezkoa Pistako Munduko Txapelketa, km, Aigle (Suitza) 2006
Brontzezkoa Pistako Munduko Txapelketa, km, Bordele (Frantzia) 2007
Pistako Munduko Txapelketa, abiadura, Bordele (Frantzia) 2007
Beijingo Paralinpiar Jokoak 2008
Brontzezkoa Pistako Munduko Txapelketa, abiadura, Manchester (Ingalaterra) 2010
Brontzezkoa Pistako Munduko Txapelketa, km, Motichiari (Italia) 2011
Brontzezkoa Pistako Munduko Txapelketa, abiadura, Los Angeles (AEB) 2012
Urrezkoa Pistako Munduko Txapelketa, abiadura, Aguas Calientes (Mexiko) 2014
Urrezkoa Pistako Europako Kopa, abiadura, Newport (Gales) 2015
Zilarrezkoa Pistako Munduko Txapelketa, abiadura, Apeldoorn (Holanda) 2015
Brontzezkoa Pistako Munduko Txapelketa, abiadura, Montichiari (Italia) 2016
24
martxoa
2020
Txirrindularitza

“Salbuespen une bat bizitzen ari gara, eta denoi pixka bat kostatzen zaigun arren, etxean geratu behar dugu”

Basque Teamek Amador Granados txirrindulariarekin hitz egin du COVID-19 koronabirusak goi mailako kirolean eragin duen egoeraz. Konfinamenduaren aurretik, Amador Tokioko Paralinpiar Jokoetan lehiatzeko prestatzen ari zen. Gogoratu behar da Amadorrek brontzea lortu zuela Rio de Janeiroko Paralinpiar Jokoetako taldekako abiadura proban, 2016an. “Kaixo, Amador Granados naiz, txirrindularitza egokitukoa eta Basque Team-eko kirolari taldekoa. Salbuespen une […]

29
martxoa
2018
Txirrindularitza

“Brontze honek Riokoak baino zapore hobea izan du”

Basque Teameko Amador Granados txirrindularia oso pozik itzuli da Munduko txapelketatik eta Tokioko Jokoak begiz jota ditu jada Txirrindulari gipuzkoarra podiumeko hirugarren tokira igo zen taldekako abiadura proban, Alfonso Cabello eta Eduardo Santasekin batera, hiri brasildarrean jokatu duten pistako txirrindularitza egokituko Munduko txapelketan. “Nire ibilbideko puntu honetan, elkarrizketa guztietan esaten ari naiz luzapen denboran nagoela, […]

26
martxoa
2018
Txirrindularitza

Basque Teameko Amador Granados txirrindulariak brontzezko domina lortu du Rio de Janeiroko Munduko txapelketan

Txirrindulari gipuzkoarra podiumeko hirugarren tokira igo da taldekako abiadura proban, Alfonso Cabello eta Eduardo Santasekin batera, hiri brasildarrean jokatu duten pistako txirrindularitza egokituko Munduko txapelketan. Sailkapen txandan Granadosen hirukoteak Estatu Batuak mendean hartu ditu hirugarren markarik onena eginda (50.928 segundo). Talde txinatarra oso gertu izan dute (50.780), baita britainiarra ere (50.186) baina azken hauek sartu […]

15
martxoa
2017
Albisteak

“Munduko txapelketa ondo joan da kontuan izanda sei aste baino ez ditugula izan prestatzeko”

Basque Teameko Amador Granados pistako txirrindularitza egokituko Munduko txapelketan egindako lanarekin gustura azaldu da, deitu ziotenetik denbora gutxi izan eta Alfonso Cabelloren baja eduki duten arren Amador Granados pozik dago Los Angelesen, taldekako abiadura proban lortutako zilarrarekin. Gipuzkoarrak baieztatzen du, Olinpiar Jokoen ondoren Munduko txapelketa antolatu eta jokatzea azken unean erabaki zutela agintariek eta hitzordua […]

07
martxoa
2017
Txirrindularitza

Amador Granadosek zilarra lortu du pistako txirrindularitza egokituko Munduko txapelketan

Amador Granadosek, Eduardo Santasek eta pablo Jaramillok osatutako taldekako abiadurako hirukotea podiumera igo da berriro goi-mailako txapelketan batean, zilarrezko domina eskuratuta Los Angelesen jokatu den pistako txirrindularitza egokituko Munduko txapelketan. Sailkapen txandan Espainiak bigarren denborarik onena markatu zuen Estatu Batuen contra Errusiaren aurretik baina finalean talde amerikarra hobea izan zen. 2014. urtean Amadorrek urrea eskuratu […]

12
iraila
2016
Txirrindularitza

Amador Granadosek brontzea eskuratu du taldekako abiadura proban, Rioko Paralinpiar Jokoetan

Amador Granadosek, Eduardo Santas eta Alfonso Cabellorekin batera, brontzea eskuratu du Rioko pistako txirrindularitzako abiadurako taldekako proban. Paralinpiar Jokoetan estatu mailan proba honetan lortutako lehen domina izan da hau. Granados, Santas eta Cabello dominen borrokarako sailkatu dira, taldekako abiadura probako kanporaketan Rioko belodromoan hiru itzuliak ematean hirugarren bukatu eta gero (C1-C5 klaseetan), 51’’011 denbora eginda. […]