basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

Trihas Gebre

Trihas Gebre edit
Atletismoa
Jatorria Wukro, Etiopia
Bizilekua Donostia
Jaiotza 1990-04-29
Kirola Atletismoa

Bio

Trihas Gebre 11 urterekin hasi zen korrika eta hamalaurekin Bank Ethiopiak fitxatu zuen, bere herrialdeko klub garrantzitsuenetako batek. Hamazazpi urterekin brontzezko domina lortu zuen Afrikako Junior Txapelketako 3.000 metroko oztopo proban. Hasiera arrakastatsu haren ondoren, dena den, bere kirol ibilbideak etena izan zuen urte t´erdin lesio bategatik.

2010ean, Tigrayko Messebo Cement Factory taldean ari zela, Donostiara heldu zen Etiopia Utopia Fundazioari esker Behobian, Hiru Hondartzetako Krosean eta Donostiako Klasikoan korritzeko. Hurrengo urtean, 2011n, Donostiako hiriburura aldatu zen. Gero Atletismo Santutxu taldera pasatu zen eta Ricardo Jimenezen gidaritzapean hasi zen entrenatzen.

Espainiako egungo Kros txapelduna da, titulua lau aldiz lortu du. Hala ere, Riorako txartela 2015eko ekainean Italian jokatutako Europako Kopan lortu zuen, 10.000 metrokoan urrea irabazita eta 32:14.94ko marka eginda. Sasoi ederrean zegoela argi geratu zen 2016ko apirilean Maian (Portugal) pistako Espainiako Txapelketan 10.000 metroko lasterketan nagusitu eta 32:14ko denbora berriz lortu zuenean.

2015tik dauka espainiar herritartasuna, baina sarritan bere jaioterrira, Etiopiara, joaten da itsasoaren mailan egindako entrenamenduak altueran egindakoekin tartekatzeko.

Bere lehen olinpiar Jokoetan, Rio de Janeiron, 29. postuan bukatu zuen 10.000 metroko lasterketa. Orain maratoi erdietan eta maratoietan jartzen du arreta 2020ko Tokioko Jokoetarako prestatzeko.

Palmaresa

12
abuztua
2018
Atletismoa

Elkarrizketa Trihas Gebrerekin Europako txapelketako maratoian parte hartu eta gero

Trihas Gebre Basque Teameko kirolariari egindako elkarrizketa Europako txapelketako maratoian lehiatu eta gero. Trihasek 9. postuan bukatu du distantzia honetan bere lehen proban, 2:32:13ko denbora eginda. Gainera taldeka brontzea irabazi du.

11
abuztua
2018
Atletismoa

Trihas Gebreren adierazpenak Berlingo Europako txapelketako maratoian parte hartu aurretik

Basque Teameko Trihas Gebre atletari egindako elkarrizketa Berlingo Europako txapelketako maratoian lehiatu aurretik. Trihasek ez daki zer gertatuko den, oraindik ere moldatzen ari baita distantzia beri honetara. Egindako entrenamenduetan entrenatzaileak pasatako denborak onak direla dio.

24
ekaina
2018
Atletismoa

Trihas Gebrek Espainiako beste errekor bat erdietsi du maratoi erdian

erdiko errekorra hautsi du 1:09:50eko denbora eginda. Gebrek hirugarren postuan bukatu du proba, Gudeta Netsanet (1:07:30) eta Mergia Aselefech (1:09:45) etiopiarren atzetik. 28 urteko Gebrek zazpi segundotan hobetu du berak Valentziako maratoi erdian ezarritako plusmarka. Basque Teameko atleta hirugarren postuan kokatu da maratoi erdiko Europako urteko zerrendan, Chemtai Lonah Salpeter (1:08:58) israeldarraren eta Martina Strähl […]

01
uztaila
2016
Atletismoa

Trihas Gebre atleta protagonista izango da bihar ETBko ‘BAT To Rio’ saioan

Rio 2016ko Olinpiar Jokoetan parte hartuko duten edo parte hartzeko aukerak dituzten euskal kirolariei buruzko Euskal Telebistako “BAT to Rio” saioan Trihas Gebre atleta izango da bihar protagonista, 10.000 metrokoan olinpiar diploma lortzeko borrokatuko dena. Larunbatero ETB2n 13:45etan eta ETB1en 21:00etan eskaintzen den programa Jokoetan lehiatzeko aukerak dituzten euskal kirolariei bekak ematen dizkien BASQUE TEAM […]