basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

Carlos Tobalina

Tobalina edit
Atletismoa
Jatorria Castro Urdiales
Bizilekua Durango
Jaiotza 8/2/1985
Kirola Atletismoa

Bio

13 urterekin futbola utzi, eta atletismoan hasi zen Carlos. Diziplina guztiak jorratu zituen hasieran, baina gorputz sendoa zuenez jaurtiketak egitera bideratu zuen bere ibilbidea. Mailu jaurtiketarekin hasi zen, baina pisu jaurtiketan probatzeaz batera jabetu zen hura zela ongien egokitzen zitzaiona eta gustoko duena. Pisu jaurtiketa pasioz bizi du orain.

2010ean Espainiako Txapelketan parte hartu zuen Malagan pentsatuz hura izango zela bere azken proba atletismoan, baina hirugarren bukatu zuen, brontzezko domina eskuratu zuen eta horrek norabide aldaketa eta inflexion puntua ekarri zizkion. Leonera aldatzea erabaki zuen Errendimendu Altuko Zentroan Carlos Buronekin entrenatzeko.

2016ko martxoan 20,5 metroko jaurtiketa egin zuen eta horrek Madrilen jokatutako pista estaliko estatuko txapelketan Espainiako titulua emateaz gain, olinpiar Jokoetan parte hartzeko txartela ere eman zion. Ez hori bakarrik, 2016ko martxoan jokatu zuten Portlandeko pista estaliko Munduko txapelketan ere parte ahal izan zuen eta seigarren bukatu zuen bertan.

Urte horretako abuztuan bere lehen Olinpiar Jokoetan lehiatu zen, Rio de Janeiron. Zoritxarrez, 19.98 metroko jaurtiketa ez zen nahikoa izan finalera igarotzeko.
Hurrengo urtean pista estaliko Europako txapelketan, taldekako Europako txapelketan eta aire libreko Munduko txapelketan parte hartu izana ere azpimarratzeko modukoa da.

Azken aldian belaunak buruhausteak eman dizkion arren, Carlos buru belarri ari da borrokan Tokioko Jokoetarako sailkapena lortzeko.

Carlosek bere kirol ibilbidea goi mailako FPko bi moduluren ikasketekin uztartu du. Orain Jarduera Fisiko eta Kirol Zientzien gradua ikasten dabil unibertsitatean.

Palmaresa

Brontzezkoa Jaurtiketen Europako Txapelketa 2015
Europako Txapelketa 2014
30
iraila
2020
Atletismoa

“Poloniako pista estaliko Europako txapelketa da hurrego helburua”

Carlos Tobalina Basque Team-eko pisu jaurtitzailea hurrengo hitzorduan pentsatzen ari da, estatuko titulua berretsi ostean Carlos Tobalina Espainiako pisu-txapelduna izan da berriro, 18,83 metroko jaurtiketarekin, COVID-19ko pandemiak baldintzatutako denboraldian. Fundazioak berarekin hitz egin du irabazitako azken tituluari buruz eta bere helburu hurbilenei buruz. “Lana egin zen, titulua berretsi nahi genuen eta lortu genuen, eta, egia […]

07
abuztua
2018
Atletismoa

Carlos Tobalinaren adierazpenak Berlingo Europako txapelketan parte hartu eta gero

Basque Teameko Carlos Tobalina pisu jaurtitzailearen adierazpenak Berlingo Europako txapelketan parte hartu eta gero. Tobalinak 19,41 metroko jaurtiketa egin zuen sailkapen txandan eta ez zen finalerako sailkatu. 

23
otsaila
2017
Atletismoa

“Europako txapelketan nire marken barruan egon nahi dut, eta ahal izanez gero, finalean sartu”

Carlos Tobalina pisu jaurtitzaileak Espainiako titulua berretsi zuen joan den asteburuan Salamancan eta orain bere markak hobetzen jarraitu nahi du Belgraden martxoareen 3tik 5era jokatuko duten pista estaliko Europako txapelketan BASQUE TEAMeko kirolariak berriz ere eraman du Espainiako txapelketa; oraingoan 20,32 metroko jaurtiketarekin bere bigarren saiakeran. Orain dela urteak ondo ezagutzen duen Borja Vivas gainditu […]

06
martxoa
2016
Atletismoa

Carlos Tobalinak pista estaliko Espainiako Txapelketa irabazi, eta Riorako txartela lortu du

Tobalinak 20,50 metroko marka egin du Madrilen jokatu duten pista estaliko Espainiako Txapelketan. Marka horrekin pista estaliko Espainiako titulua erdietsi du pisu jaurtiketan, Borja Vivas bere aurkari zuzenari nagusituta. Emaitza horrek Rio de Janeiroko Jokoetan eta Portlandeko pista estaliko Munduko Txapelketan parte hartzeko aukera emango dio gainera. Tobalina Madrilgo Espainiako Txapelketara sasoiko heldu da, aurreko […]