basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

Asier Cuevas

0_AsierCuevas.jpg
Atletismoa
Jatorria Eibar
Bizilekua Azpeitia
Jaiotza 16-01-1973
Kirola Atletismoa

Bio

Sei urterekin hasi nintzen korrika egiten, beti ere atletismoa beste kirol batzuekin uztartuta: mendia, iraupeneko eskia… Dena den, korrika egiteari beti eman nion lehentasuna.

Eibar Kirol Klubean nire entrenatzailea zena, Roberto Aguirregomezcorta, zendu eta gero, Santiago Perezekin entrenatzen hasi nintzen, era ordenatuago eta zentratuagoan. Nik beti esaten dut “atletismoa talde batek osatutako bakarkako kirola dela”. Taldeari esker (familia, lagunak, entrenamendu taldea, Tekniker, C.P.T, New Balance, BAT, mekanikoak…denek aurrera egiteko euren harri koskorra jartzen dute) nire distantzian, 100 kilometrokoan, maila altua lortu dugu.

Urteen poderioz bilakaera izan dut distantzietan eta Santiagok plangintzak egiteko daukan erari esker, distantzia luzeetara moldatzen ikasi dut. Distantziak zenbat eta handiagoak izan, nire egokitzapen fisiologikoak gero eta hobeak dira.

Maratoian 2001ean egin nuen debuta Donostiako proban, 2 ordu, 15 minutu eta 32 segundoko denbora eginda, eta ondoren distantzia hori landu nuen gehien bat. 2008an Espainiako marathi txapelketa irabazi nuen Valentzian, eta 2009an eta 2011n txapeldunordea izan nintzen. Azken urte horretan Nazioarteko Atletismo Federazioak onartzen duen distantzia luzeenera salto egitea erabaki nuen: 100 kilometroak. Hasiera batean joko edo erronka pertsonala izan zen, baina gerora, atleta gisa hazten jarraitzeko aukera eman zidan hark.

Distantzia honetan lortu ditut nire emaitza onenak nazioarte mailan. Urte gehiagorekin jorratu behar den distantzia da, gaitasunak eta lana garatuago daudelako. Gaur egun nire helburua garbia da eta horretan sakontzen eta hobetzen jarraitzea da nire asmoa.

Palmaresa

Zilarrezkoa 100km Munduko Txapelketa 2015
Zilarrezkoa 100km Europako Txapelketa 2015
Urrezkoa 100km Europako Txapelketa 2013
100km Munduko Txapelketa 2012
100km Europako Txapelketa 2012
Urrezkoa 100km Espainiako Txapelketa 2011
Urrezkoa Espainiako Maratoi Txapelketa 2008
Zilarrezkoa Espainiako Maratoi Txapelketa 2011
Zilarrezkoa Espainiako Maratoio Txapelketa 2009
10
apirila
2016
Atletismoa

Asier Cuevasek Seregnoko 50 kilometroen proba irabazi du, Espainiako errekorra hautsita

BAT Basque Teameko iraupen-lasterkari Seregno-ko (Italia) 50 kilometroen proba irabazi du historiako espainiar markarik onena eginda (2:57:35). Distantzia honetan eibartarrak korritu duen lehen lasterketa izan da gaurkoa. 100 kilometroen munduko txapeldunordeak gaurko proban hartu du parte 100 kilometroen munduko txapelketarako prestatzeko. Beroak eta hezetasunak lasterketa zaildu duten arren eta azken zatia oso gogorra izan den […]