basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu

Asier Agirre

Asier Agirre edit
Atletismoa
Jatorria Durango (Bizkaia)
Bizilekua Durango (Bizkaia)
Jaiotza 20-10-1989
Kirola Atletismoa

Bio

8 urte nituela hasi nintzen kirola praktikatzen, Durangoko Landako ikastetxean. Ume bizia eta bihurria nintzen eta energia guztia kanporatzeko, gurasoek atletismora sartu ninduten. Hasieratik nabarmendu nintzen eta eskolan, eta ondorengo mailetan ere, hainbat txapelketatan parte hartzeko deitu zidaten. Atletismo egokituan 2007an hasi nintzen lehiatzen. Euskadiko selekzioarekin Espainiako Txapelketan parte hartu, eta brontzeak eskuratu nituen 1.500 eta 3.000 metroko probetan.

Palmaresa

Zilarrezkoa Autonomi erkidegoen pista estaliko Espainiako Txapelketa, 3.000 metro 2008
Brontzezkoa Espainiako Txapelketa, 1.500 metro 2008
Brontzezkoa Espainiako Txapelketa, 800 metro 2008
Zilarrezkoa Espainiako Kros Txapelketa 2009
Zilarrezkoa Autonomi erkidegoen pista estaliko Espainiako Txapelketa, 1.500 metro 2009
Urrezkoa Autonomi erkidegoen pista estaliko Espainiako Txapelketa, 3.000 metro 2009
Zilarrezkoa Pistako Espainiako Txapelketa, aire librean, 5.000 metro 2009
Urrezkoa Espainiako kros txapelketa 2010
Zilarrezkoa Autonomi erkidegoen pista estaliko Espainiako Txapelketa, 3.000 metro 2010
Urrezkoa Espainiako kros txapelketa 2011
Urrezkoa Autonomi erkidegoen pista estaliko Espainiako Txapelketa, 3.000 metro 2011
Urrezkoa Espainiako kros txapelketa 2011
Urrezkoa Espainiako pista txapelketa aire librean, 5.000 metro 2011
Urrezkoa Espainiako kros txapelketa 2012
Urrezkoa Autonomi erkidegoen pista estaliko Espainiako Txapelketa, 3.000 metro 2013
Torontoko nazioarteko maratoi erdia 2013
Urrezkoa Espainiako kros txapelketa 2014
Urrezkoa Espainiako kros txapelketa 2015
Zilarrezkoa Maratoi erdiko munduko txapelketa 2015
Urrezkoa Pistako Espainiako txapelketa aire librean, 5.000 metro 2015
Brontzezkoa Munduko txapelketa, 4x100 errelebuak 2015
Urrezkoa Espainiako kros txapelketa 2016
Pista estaliko munduko txapelketa, 1.500 metro 2016
Pista estaliko munduko txapelketa, 3.000 metro 2016
03
urtarrila
2019
Atletismoa

Garaipenen bideari jarraitu nahi dio Asier Agirre atletak 2019an

Basque Teameko Asier Agirre atletak urte honi ekin nahi dio aurreko urtea itxi zuen bezain ondo. Parisen jokatutako INAS Europako txapelketako 10.000 metrokoan azpitxapeldun izan zen eta Europako kros egokituko txapelketan urrezko eta brontzezko dominak lortu zituen bakarka, proba luzean eta proba laburrean, hurrenez hurren. “Nahiko pozik nago urte honetan egindakoarekin, ikusita nola hasi nuen […]

01
abendua
2018
Albisteak

Asier Agirre, Europako txapeldun kros luzean

Asier Agirre irabazle izan da Italian jokatu duten INAS Europako txapelketako kros luzean (7 kilometro). Taldeka ere irabazi egin du. Urrezko domina honez gain, gogoratu durangarrak kros laburrean brontzea eskuratu zuela atzo.

30
azaroa
2018
Atletismoa

Asier Agirrek brontzezko domina irabazi du INAS Europako ‘cross-country’ txapelketan

Gainera taldeka aurreneko tokian geratu da Basque Teameko atleta. Italiako Carovigno herrian INAS Europako kros txapelketa lehiatzen ari dira egunotan. Gaur Asier Agirre durangarrak hirugarren amaituko du cross-countryan. Lasterketako hiru kilometroak 09.14-ko denboran osatu ditu. Bi segundora geratu zaio zilarra eta lau segundora urrea. Taldeka lehenengo geratu da. Bihar kros luzeko lasterketan (7 kilometro) parte […]

16
uztaila
2018
Atletismoa

Asier Aguirre atleta, Europako azpitxapeldun 10.000 metrokoan

Durangarrak zilarrezko domina jantzi du Parisen jokatzen ari diren INAS Europako txapelketan Jose Azevedo portugaldarra erretiratzeak lasterketa baldintzatu du. Proba oso taktikoa izan da. Lehen bi kilometroetan oso motel aritu izan dira atletak, norbaitek aurrea hartzearen zain geratu dira denak. Dena den, Fabrizio Vallone italiarrak hartu du gidaritza eta berak eraman du azkenean garaipena. Vallonek […]

29
azaroa
2016
Atletismoa

Asier Agirrek brontzea irabazi du maratoi erdiko Munduko Txapelketan

Asier Agirrek brontzezko domina erdietsi du asteburu honetan desgaitu intelektualen maratoi erdiko Munduko Txapelketan. Portugalgo Evora herrian jokatutako probak iazko protagonista berdinak izan zituen. Orduan bigarren postuan bukatu zuen durangarrak. Basque Teameko atletak pozik baina nekatuta amaitu zuen txapelketa, probako ibilbide zorrotzak izan zituen igoera eta jaitsierak izan zirela eta. Azken 10 kilometroak bakarrik korritu […]