basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Quirón
Eusko  Jaurlaritza
EITB  |  Euskal  Irrati  Telebista
20
otsaila
2019
Albisteak

Basque Team Fundazioak, Athletic Clubek eta Eibar Kirol Elkarteak lankidetza akordio bat sinatu dute goi mailako euskal kirola sustatzeko

Bi futbol klubek, beren erantzukizun sozialari jarraiki, goi mailako euskal kirola bultzatzeko apustua egin dute eta ekonomikoki lagunduko dute proiektua. Basque Team Fundazioak bi bidelagun berri izango ditu goi mailako euskal kirola babestu, sustatu eta hedatzeko bere helburuari begira: Athletic Club eta Eibar Kirol Elkartea. Eusko Jaurlaritzak eta EiTBk 2007an sortu zuten Fundazio honek lankidetza […]

18
otsaila
2019
Albisteak

Bikaintasun-proiektuetako kirolariak ezagutzen: AITOR GORROTXATEGI

Etorkizun oparoa duten kirolariak Basque Team Fundazioak, Euskal Federazioekin batera, martxan jarritako proiektuetan lanean ari dira datozen hitzordu olinpiko eta paralinpikoetarako sailkapena lortzeko. Gaurkoan Aitor Gorrotxategi, ur lasaietako piraguistarekin izan gara.

11
otsaila
2019
Piraguismoa

Bikaintasun-proiektuetako kirolariak ezagutzen: MIREN LAZKANO

Etorkizun oparoa duten kirolariak Basque Team Fundazioak, Euskal Federazioekin batera, martxan jarritako proiektuetan lanean ari dira datozen hitzordu olinpiko eta paralinpikoetarako sailkapena lortzeko. Gaurkoan Miren Lazkano, ur bizietako piraguistarekin izan gara.

02
urtarrila
2019
Snowboard-a

Lucas Eguibarrek laugarren bukatu du Park Cityko Munduko txapelketa

Sierra Nevadako Munduko txapelketa arrakastatsuetan Basque Teameko kirolaria azpitxapeldun izan zen bai banaka eta bai taldeka snowboardcross kategorian, eta gaur donostiarra podiumetik oso gertu geratu da, Utah-n, Estatu Batuetan, jokatzen ari diren Munduko txapelketan. Sailkapen txandan laugarren bukatu eta gero, Lucasek adierazi zuen ibilbidea “irteeran oso teknikoa eta gero oso azkarra” zela. Horrez gain, donostiarrak […]

30
urtarrila
2019
Eskia

Juan del Campok Munduko Kopa bateko bigarren txanda jokatzea lortu du

Juan del Campok 24. postuan bukatu du Schladmingeko estazio austriarrean jokatutako eski alpinoko Munduko Kopako eslaloma, eta “ametsa bete” du hórrela, lehen aldiz bigarren txandarako sailkatuta. Iaz Pyeongchangeko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen 24 urteko bizkaitarra lehen aldiz sailkatu da zirkuituko bigarren txanda bat jokatzeko, lehen txandan 30. plaza, eta sailkapena ematen zuen azkena, eskuratu […]

23
urtarrila
2019
Eskia

Jon Santacanari egindako elkarrizketa Munduko txapelketako eslaloma jokatu ondoren

Jon Santacanak ezin izan du Kranjska Gorako Munduko txapelketako eslalomeko proba bukatu. Lehen txandan Basque Teameko kirolariak oso gertu zuen Miguel Galindo bere gida ibilbidearen lehen zatian, eta talka egingo zuela pentsatuta, urrundu behar izan du. Egoera salbatu du baina aldi berean posizioa galdu du eta hurrengo bihurguneetako batean, gidaren erreferentzia ezin aurkituta, ibilbidetik irten […]

22
urtarrila
2019
Albisteak

Elkarrizketa Jon santacana eskiatzailearekin Kranjska Gorako Munduko txapelketako eslalomean parte hartu aurretik

Jon Santacana baikor da eski egokituko Kranjska Gorako Munduko txapelketako eslalomari begira. Eslalomeko diziplina azken bi urteetan gogokoena izan da eurentzat eta pistako baldintzak ere egokiak dira. Zalantza nagusia izango da Miguel Galindoren belaunak esfortzuari eutsiko dion ala ez.

21
urtarrila
2019
Albisteak

Jon Santacanari egindako elkarrizketa Kranjska Gorako Munduko txapelketan eslalon erraldoia jokatu eta gero

Jon Santacanak 5. postuan bukatu du Kranjska Gorako eski egokituko Munduko txapelketako eslalom erraldoia. Lehen txandan 1:05.14 denbora markatu du Basque Teameko kirolariak, eta bosgarren tokia erdietsi. Bigarren txandan sentsazio onak izan ditu baina ezin izan du bosgarren postu hori hobetu. Guztira 2:13.27ko denbora pilatu dute Jonek eta Miguel Galindo bere gidak. Kubacka eslovakiarrak erdietsi […]

20
urtarrila
2019
Albisteak

Jon Santacanari elkarrizketa Kranjska Gorako eslalom erraldoiaren aurretik

Kranjska Gorako eski egokituko Munduko txapelketan Jon Santacanak lehen proba izango du bihar: eslalom erraldoia. Basque Teameko kirolariarekin egon gara eta Esloveniako pistetan gaur egindako entrenamenduetan gustura aritu direla esan digu. Miguel Galindok eskuineko belaunean duen minak denboraldi honen hasiera baldintzatu du baina indarrak gorde dituzte Munduko txapelketan parte hartzeko. Ez dute helburu zehatzik jartzen baina […]

15
urtarrila
2019
Eskia

TXOSTENA eski egokituko Munduko txapelketa

Kranjska Gorako (Eslovenia) eski egokituko Munduko txapelketan Jon Santacana lehian izango dugu eta Basque Team Fundazioa han izango da eskiatzaile euskaldunaren eta Miguel Galindo bere gidariaren nondik norakoen berri ematen (txostenean informazio gehiago). TXOSTENA JAITSI

03
urtarrila
2019
Atletismoa

Garaipenen bideari jarraitu nahi dio Asier Agirre atletak 2019an

Basque Teameko Asier Agirre atletak urte honi ekin nahi dio aurreko urtea itxi zuen bezain ondo. Parisen jokatutako INAS Europako txapelketako 10.000 metrokoan azpitxapeldun izan zen eta Europako kros egokituko txapelketan urrezko eta brontzezko dominak lortu zituen bakarka, proba luzean eta proba laburrean, hurrenez hurren. “Nahiko pozik nago urte honetan egindakoarekin, ikusita nola hasi nuen […]

26
abendua
2018
Albisteak

Iñigo Urkullu Lehendakariak harrera egin die Basque Teameko kirolariei

Fundazioak aurten bekatutako kirolari eta teknikari gehienak izan dira ekitaldian eta 2018an gertatutakoa errepasatzeaz gain, hurrengo helburu garrantzitsua aurkeztu da: 2020ko Tokioko Jokoak Iñigo Urkullu Lehendakariak Eusko Jaurlaritzak eta EiTBk sortutako eta nazioartean euskal goi mailako kirola sustatzen hamaika urte daramatzan Basque Team Fundazioaren lana azpimarratu nahi izan du. Euskadiko Artxibo Historikoan arratsaldean egindako harrerak […]

#basqueteam

Irantzu García

I was lucky enough to see this happen as an umpire. I will never forget Dennis hugging me in tears after they won t… https://t.co/sykUSZeIL7

2

Irantzu García

@Devin_Heroux World Mixed Doubles 2014 semifinal rivals were drawn ramdomly from a hat. All teams were from differe… https://t.co/Qg4GAITbyE

0

Leire Olaberria

Muchísimas gracias😘 https://t.co/lO3lxvhXw0

0

Tania Calvo

“En la naturaleza nada hay superfluo”

#buenacompañia #risas #buenosmomentos #amigas #naturaleza #arboles #tirolinas… https://t.co/qUQpKrPzU4

0

Jon Carazo

Por aquí ya andamos en manga corta 🌞🌞

#rowing #remo #aviron #sevilla #alamillo #guadalquivir #teamfavela… https://t.co/bvBOEYiQ6T

0

Ainhoa Murua

https://t.co/kwTBaZaely

0

Maialen Chourraut

@RFEPiraguismo @COE_es @europapress @20m @deportegob @CanoeEurope @mundodeportivo @PlanetCanoe @AS_masdeporte… https://t.co/bKoidu6QK6

0

Ainhoa Murua

Gezurrari egia. https://t.co/lH3EffMvJS

3

agenda

Iraila 2018

1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30

basqueteam