basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Eusko  Jaurlaritza
EiTB
Quiron
Athletic
Eibar
15
azaroa
2019
Albisteak

Basque Teamek Kudeaketa Aurreratuaren Diploma jaso du, Euskalitek koordinatutako 3K programa amaitu eta gainditu eta gero

Gaur arratsaldez Faduran egindako ekitaldian, kirol erakundeei bideratutako kudeaketa aurreratuaren formakuntzan hiru urtez egindako lana nabarmendu diote Basque Team Fundazioari. Prozesuan 40 erakunde baino gehiagok parte hartu dute eta zortzik jaso dute saria: Kirolaisik XXI, Txuri Urdin IHT-ek, Bizkir kultura eta kirol erakundeak, Kurutziaga Ikastolak, San Ignacio Beisbol kirol elkarteak, Euskal Gimnastika Federazioak, Euskal Kanoe […]

12
azaroa
2019
Albisteak

Eneko Atxak Basque Teamentzat diseinatutako menu olinpikoak aurkeztu ditu, Fundazioko kirolariek lagunduta

Urteko hitzordu handiari begira, Tokio 2020ko Jokoei begira, sortutako menuak gaur prestatu dituzte kirolariek Larrabetzuko ‘Eneko’ jatetxean egindako Show Cooking-ean Eneko Atxa bost Michelin izar dituen chefak bere harri-koskorra jarri nahi izan du Basque Team Fundazioaren aurtengo hitzordu garrantzitsuenerako, Tokion jokatuko diren Olinpiar eta Paralinpiar Jokoetako prestakuntzetan. Horretarako, Basque Team-eko kirolarientzat espresuki bi menu diseinatu […]

07
azaroa
2019
Albisteak

#BaloreetanBAT: Berdintasuna kirolean, gure helburua (bigarren kapitulua)

Lucas Eguibar snowboardlariak, Ane Santesteban eta Ana Usabiaga txirrindulariek, Ane Barandiaran softbol jokalariak, Igor Genua eta Nerea Agirre errugbi jokalariek, Odei Jainaga xabalina jaurtitzaileak, Juan Del Campo eskiatzaileak eta Gontzal Garcia curling jokalariak emakumeek egunerokoan kirola praktikatzeko duten aukera edo aukera ezari buruz eta honen inguruan gizarteak bizi duen bilakaerari buruz eztabaidatu dute.

03
azaroa
2019
Mahai-tenisa

Iker Sastrek brontzea jantzi du Dutch Openean, eta beste pauso bat eman du Tokio 2020ko sailkapenari begira

Iker Sastre mahai tenis egokituko jokalariak urrats garrantzitsuak ematen jarraitzen du Tokyo 2020rako bidean, Stadskanaalen (Herbehereak) jokatutako Dutch Openean brontzezko domina irabazi ondoren. Iker 2016ko Rio de Janeiroko Paralinpiar Jokoen atarian geratu zen, eta oraingoan ez du gauza bera gertatzea nahi. Basque Team-eko bikaintasun-proiektuan kide den jokalariak taldekako brontzea lortu zuen irailean Suediako Europako txapelketan, […]

01
azaroa
2019
Txirrindularitza

“Nik badakit Jokoetarako sailkatzea zaila dela, baina hori da helburu nagusia eta horri begira gaude egunero”

Ana Usabiaga gaurtik aurrera pista txirrindularitzako Minskeko Munduko Kopan arituko da. Europako txapelketan scratchean lortutako laugarren postuak gogor lan egiten jarraitzeko indarra ematen dio. Berarekin izan gara Bieloerrusiara joan aurretik. “Uste dut uda nahiko ondo joan dala. Mundu osotik ibili gara: Txinan, Kazakhstanen, Europan… Uste dut emaitza onak lortu ditudala eta helburu nagusia lortu dugula: […]

30
urria
2019
Albisteak

#BaloreetanBAT: Berdintasuna kirolean, gure helburua (lehen kapitulua)

Lucas Eguibar snowboardlariak, Ane Santesteban eta Ana Usabiaga txirrindulariek, Ane Barandiaran softbol jokalariak, Igor Genua eta Nerea Agirre errugbi jokalariek, Odei Jainaga xabalina jaurtitzaileak, Juan Del Campo eskiatzaileak eta Gontzal Garcia curling jokalariak kirolean izan zituzten hastapenei buruz hitz egin digute. Haurtzaroan kirolaren aukeraketan genero ikuspegiak izan dezakeen eraginaren inguruan eztabaidatu dute.

29
urria
2019
Albisteak

Basque Team Fundazioak antolatutako “Goi errendimendurako autolidergoa” hitzaldien bosgarren saioa

Izena-emateko formularioa jaitsi Basque Team Fundazioak, Foru-Aldundien laguntzarekin, Imanol Ibarrondo coachak eskainitako konferentzia-seriearen laugarren saioa antolatu du. Bertan kirol-errendimendua hobetzeko gako emozionalak emango dira.   Azaroaren 11n hitzaldia Bilbon eskainiko da, Miribillako Kirol Etxearen Areto Nagusian eta azaroaren 12an Donostian, Anoetako Gipuzkoako Gazte Elkarteentzako Baliabide Zentroan (CRAJ).    Mintzaldiak 17:00etatik 19:00etara egingo dira eta Basque Teamek bekatutako kirolariei, Fundazioak eta Euskal […]

17
urria
2019
Txirrindularitza

Basque Teameko Ana Usabiaga txirrindularia, dominetatik oso gertu Apeldoorneko Europako txapelketako scratch proban

Ana Usabiaga dominetatik oso hurbil geratu da Apeldoornen (Holanda) jokatzen ari diren Europako txapelketako scratch probako finalean, azkenean laugarren izan den arren. Emaitza hau oso garrantzitsua da Berlinen otsailean jokatuko den Munduko txapelketari begira eta Ordiziako txirrindulariarentzat helburu nagusia diren Tokio 2020ko Jokoei begira. Ana Usabiagak jardun bikaina osatu du hasieratik amaierara. Ez du gehiegi […]

15
urria
2019
Albisteak

Gure enbaxadorea den Alberto Iñurrategik bat egin du UNICEFen Haurren Mundu mailako Egoerari buruzko txostenaren aurkezpenean

– Hiru haurretatik bi ez dira modu egokian elikatzen – Bost urtetik beherako hiru haurretatik batek desnutrizioa dauka eta bi urtetik beherako hiru haurretatik bi ez daude modu egokian elikatuta – Estatu espainiarrean, zortzi eta 16 urte bitarteko haurren %35ak gehiegizko pisua du Haur kopuru kezkagarri handi bat dieta eskasa eta beren beharrak kontuan hartzen […]

11
urria
2019
Albisteak

Basque Team Fundazioak antolatutako “Goi errendimendurako autolidergoa” hitzaldien laugarren saioa

Basque Team Fundazioak, Foru-Aldundien laguntzarekin, Imanol Ibarrondo coachak eskainitako konferentzia-seriearen laugarren saioa antolatu du. Bertan kirol-errendimendua hobetzeko gako emozionalak emango dira.   Urriaren 14an hitzaldia Bilbon eskainiko da, Miribillako Kirol Etxearen Earbilera Anitzeko Aretoan eta urriaren 15ean Donostian, Anoetako Gipuzkoako Gazte Elkarteentzako Baliabide Zentroan (CRAJ).    Mintzaldiak 17:00etatik 19:00etara egingo dira eta Basque Teamek bekatutako kirolariei, Fundazioak eta Euskal […]

10
urria
2019
Albisteak

‘Negua’k eta ‘Basque Team’ek lankidetza akordioa sinatu dute Tokio 2020ra arte

Kirol-arropa teknikoaren diseinu eta ekoizpenean diharduen enpresa fundazioaren hornitzaile ofiziala izango da hitzordu olinpiko eta paralinpikora arte NEGUAk BASQUE TEAMeko kirolariak jantziko ditu olinpiar ziklo honen amaieran. Usurbilgo enpresak Basque Teamek bekatutako kirolariak eta fundazioaren teknifikazio proiektuen barruan dauden promesa eta talentuak kirol-arropa teknikoaz hornituko ditu 2020ra arte, Japoniako hiriburuan udako Olinpiar eta Paralinpiar Jokoak […]

04
urria
2019
Triatloia

Gurutze Frades eta Eneko Llanos Basque Teameko enbaxadoreak, urteko txapelketa nagusiaren bila Konan

Eneko Llanos 13. aldiz lehiatuko da Konako Munduko txapelketan (2006tik beti izan da hitzorduan, iazko edizioan izan ezik) eta Gurutze Fradesek ondoz ondoko laugarren parte-hartzea izango du. Iurretako triatletak sailkapena eskuratu zuen urteko lehen Ironmanean, Port Elizabethen (Hegoafrika), erakustaldia eman ondoren. Hawaiin parte hartuko duten 35 emakumeen artean izango da Frades. Egunotan azken prestaketak egin […]

#basqueteam

Gurutze Frades (enbaxadorea)

Por aquí huele a Ironman?

Nat_4x400

Bici_ rodillo8x2'30"F

Correr_100'con3x3km

Mañana último día dl bloque Sensacio… https://t.co/7792N6UgP8

0

Gurutze Frades (enbaxadorea)

@basque_team y deportistas #BaloretanBAT junto a @unicef_eus

#umeennazioartekoeguna #diamundialdelosniños https://t.co/l81bGnYMrd

1

Irantzu García

💪🏼💪🏼 https://t.co/WF5Xjac6jm

0

Irantzu García

3W and 3L at Europeans which means we need our A game for the last 3 games 💪🏼💪🏼 #TeamESP #ECC2019 #curling

📸 WCF-C… https://t.co/ZdQ75igKnj

2

Ander Elosegi

#ShowCooking

@BATbasqueteam https://t.co/7bUxW25PpN

0

Jon Carazo

Pedazo de experiencia esta mañana aprendiendo del grandísimo @AtxaEneko de la mano de basque_team 👨🏻‍🍳👨🏻‍🍳👩🏼‍🍳👩🏼‍🍳… https://t.co/dPCkhDsxkF

1

Jagoba Vizuete

@kiroleros @fitnessgasteiz Grandes chicas!!! Orgullosos de vosotras.

1

Ander Elosegi

@bitkoinak Tximista,

02b41692ce80168d4068d7da477bd7cf65b642295171bddd51b11bd9b7ce83cae6@93.176.168.174:9735

Kanal… https://t.co/FN1aoZ6vx9

0

agenda

Abendua 2019

1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31

basqueteam