basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco
Quirón
Eusko  Jaurlaritza
EITB  |  Euskal  Irrati  Telebista
22
apirila
2018
Errugbia

Laugarren postua zazpiko errugbiko neskentzat Kitakyushun

Zazpiko errugbiko emakumezkoen selekzioak urteko bere hirugarren Mundu Seriea bukatu du laugarren postua erdietsita, brontzezko dominaren borrokan Australiaren kontra 19-5 galduz. Urrezko finalerdian ezin izan dute Frantzia gainditu eta berriz ere australiarrekin neurtu behar izan dituzte indarrak. Taldekako fasean, berriz, garaipena lortu zuten aussien aurka. Basque Teamek bekatutako Barbara Pla eta Amaia Erbinaren taldeak txapelketa […]

19
apirila
2018
Curling-a

“Domina lortzen ahaleginduko gara; egindako lan eskerga han erakutsi nahi dugu”

Irantzu eta Gontzal Garcia Basque Teameko curling jokalariak anbizio handiz azaldu dira apirilaren 21etik 28ra Östersunden, Suedian, jokatuko den bikote mistoen Munduko txapelketari begira Irantzu eta Gontzal Garcia neba-arrebek une gozoa bizi dute. Irantzuren garaipenak Dutch Masters Mixed Doubles txapelketan (World Curling Tourreko proba) eta laugarren aldiz estatuko titulua berresteak indarra eman die urteko euren […]

29
martxoa
2018
Txirrindularitza

“Brontze honek Riokoak baino zapore hobea izan du”

Basque Teameko Amador Granados txirrindularia oso pozik itzuli da Munduko txapelketatik eta Tokioko Jokoak begiz jota ditu jada Txirrindulari gipuzkoarra podiumeko hirugarren tokira igo zen taldekako abiadura proban, Alfonso Cabello eta Eduardo Santasekin batera, hiri brasildarrean jokatu duten pistako txirrindularitza egokituko Munduko txapelketan. “Nire ibilbideko puntu honetan, elkarrizketa guztietan esaten ari naiz luzapen denboran nagoela, […]

27
martxoa
2018
Eskia

Basque Teameko Jon Santacana eskiatzaileak Pyeongchangen lortutako zilarra aurkeztu eta bere bosgarren Jokoetan egindakoa arrakastatzat jo du

Donostiarrak hiru diplomarekin eta zilar batekin, bere bederatzigarren olinpiar dominarekin, itxi du denboraldia Jon Santacana oso pozik azaldu da bere bosgarren eta azken Paralinpiar Jokoetan, Pyeongchangeko Jokoetan (Hego Korea) egindako lanarekin. Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua den Bingen Zupiriak, Basque Team Fundazioko koordinatzailea den Olatz Legarzak eta Kirol Egokituaren Euskal Federazioak lagunduta, Koreako hitzordu handiko […]

26
martxoa
2018
Txirrindularitza

Basque Teameko Amador Granados txirrindulariak brontzezko domina lortu du Rio de Janeiroko Munduko txapelketan

Txirrindulari gipuzkoarra podiumeko hirugarren tokira igo da taldekako abiadura proban, Alfonso Cabello eta Eduardo Santasekin batera, hiri brasildarrean jokatu duten pistako txirrindularitza egokituko Munduko txapelketan. Sailkapen txandan Granadosen hirukoteak Estatu Batuak mendean hartu ditu hirugarren markarik onena eginda (50.928 segundo). Talde txinatarra oso gertu izan dute (50.780), baita britainiarra ere (50.186) baina azken hauek sartu […]

18
martxoa
2018
Snowboard-a

Lucas Eguibarrek brontzea irabazi du bakarka eta zilarra taldeka Veysonnazeko Munduko Kopan

Basque Teameko riderrak ez du hutsik egin eta berriz ere erakutsi du estazio suitzarra gogoko duela. Euskal snowboardlaria podiumera igo zen han 2015ean eta 2016an eta atzo gogor borrokatu zen lehen onenen artean bukatzeko bakarkako lehiaketan, baldintzak ez baitziren egokienak izan elurte baten ondorioz. Emaitza honen ondoren, Eguibarrek Munduko Kopako sailkapen nagusian seigarren postuan amaitu […]

17
martxoa
2018
Eskia

Jon Santacana eskiatzaileak agur esan dio Pyeongchangi zilar batekin eta hiru diplomarekin

Jon Santacana eskiatzailea eta Miguel Galindo bere gidaria deskalifikatuta geratu dira Pyeongchangeko Paralinpiar Jokoen eslalomean, lehenengo jaitsierako laugarren atean trabatuta geratu baitira. Esperantza zuten azken proba honetan euren palmaresa handitzeko bi aldiz izan direlako txapeldunordeak diziplina honetan Paralinpiar Jokoetan (Vancouver 2010 eta Sotxi 2014) “Pena ematen du. Eslaloma horrelakoa da, luze joan naiz bigarren eta […]

14
martxoa
2018
Eskia

Santacanak zazpigarren postuan bukatu du Pyeongchangeko erraldoia

Basque Teameko Jon Santacana eskiatzaileak eta bere gidaria den Miguel Galindok zazpigarren postuan bukatu dute Pyeongchangeko Paralinpiar Jokoen erraldoia, urrea irabazi duten Giacomo Bertagnolli eta Fabrizio Casal italiarrengandik ia hamar segundora. Lehen txandan seigarren tokian amaitu dute 1:10.43 denbora eginda, italiarrengandik 5.31era. Bigarren txandan apur bat hobetu zuten denbora (1:09.91) bain zazpigarren amaitu zuten eta […]

13
martxoa
2018
Eskia

Basque Teameko Jon Santacana eskiatzaileak zilarra jantzi du Pyeongchangeko Paralinpiar Jokoen superkonbinatuan

Lehen txandan, super-erraldoian, Jon Santacanak eta bere gidariak, Miguel galindok, 1:27.34ko denbora egin dute hirugarren bukatzeko, Maros Hudik eta Miroslav Haraus, eta Jakub Krako eta Branislav Brozman eslovakiarren atzetik. Bigarren txandan, eslalomean, Santacanak eta Galindok bigarren denborarik onena markatu dute, 47.79, eta horri esker zilarra poltsikoratu dute, bikote eslovakiarrak irabazitako urrezko dominatik 91 ehunenekora. Brontzezko […]

11
martxoa
2018
Eskia

Bigarren diploma Jon Santacanarentzat Pyeongchangeko Jokoetan super-erraldoian laugarren bukatu eta gero

Jon Santacana eskiatzailea eta Miguel Galindo bere gidaria podimetik oso gertu geratu dira beste behin, beste laugarren postu bat eta diploma bat eskuratuta Pyeongchangeko Paralinpiar Jokoen super-erraldoian. Bikoteak 72,37 kilometro orduko abiadura hartu dute eta dominatik 2.35 segundora geratu dira. Brontzea Miroslav Haraus eta Hudik Maros eslovakiarrek irabazi dute. Urrea Jakub Krako eta Branislav Brozman […]

10
martxoa
2018
Eskia

Laugarren postua Jon Santacanarentzat Pyeongchangeko Paralinpiar Jokoetako jaitsieran

Jon Santacanak eta Miguel Galindok debuta egin dute Paralinpiar Jokoetan jaitsieran laugarren postua lortuta. Aurreko bi hitzorduetan (Vancouver 2010 eta Sotxi 2014) txapeldun izan ziren eta oraingo honetan dominatik oso gertu geratu dira, 1:27.40ko denbora eginda, Giacomo Bertagnollik eta Frabrizio Casalek eskuratutako brontzetik 94 ehunenekoetara. Urrea Mac Marcoux eta Jack Leitch bikote kanadiarrak irabazi du […]

09
martxoa
2018
Albisteak

Jon Santacanak bihar hasiko du Pyeongchangeko parte-hartzea jaitsierarekin

Basque Teameko Jon Santacana kirolariak bihar, martxoaren 10ean, izango du Euskadiko 01:30etan, Pyeongchangen jokatuko dituen bost probetatik lehenengoa. Hauek bosgarren Jokoak izango dira donostiarrarentzat. Jaitsi Jon Santacanaren profila eta ordutegiak Zortzi urterekin Joni Stargardt gaixotasuna diagnostikatu zioten; hau da, ikus-eremua eta ikus-zorroztasuna murrizten duen gaixotasuna. Gaur egun ikusmenaren ehuneko 5 baino ez du Jonek, baina […]

#basqueteam

Irantzu García

This just happened 😨😨💙💙 #wmdcc2018 #curling https://t.co/4sgdChYYMn

0

Gurutze Frades

Antes de cumplir una semana desde el Ironman tomamos la salida open de la Milla de Bilbao.… https://t.co/3MRHbtzYD6

0

Gurutze Frades

#internationalbikeday #diamundialdelabicicleta

🚲 #IMAfricaChamps https://t.co/WuXoPra42N

0

Leire Olaberria

@jsolalo Muchísimas gracias Javier! La vida es algo más que dar giros a izquierdas 😜😘Otro abrazo para ti!

0

Leire Olaberria

@alba_diez No sabía que tuviéramos tantas fotos juntas Alba 😌Gracias por las batallas y por tu pasión por la pista… https://t.co/n0Hh8httk1

0

Ainhoa Murua

https://t.co/usT7JLFH3T

0

Jon Carazo

A ver si con esto recuperamos algo...⛄️⛄️ #crioterapia #criotherapy #snow #huevoscomocanicas… https://t.co/2RgP5QWSfW

0

Maialen Chourraut

Comienzo la primavera entrenando unos días en el carismático canal de Troja, en Praga. 😊 https://t.co/hxGP0GCxmm

13

agenda

Abendua 2017

1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31

basqueteam