basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Quirón
Eusko  Jaurlaritza
EITB  |  Euskal  Irrati  Telebista
08
abendua
2018
Alpinismoa

Alberto Iñurrategi Basque Teameko enbaxadoreak Bilbao Mendi Film Festivalen erakutsi du “mendizaletasuna entrenatzen den kirola dela”

Alpinista, Fundazioaren kirol teknikaria den Aitor Alberdik lagunduta, azken urteetan izandako prestakuntzaz mintzatu da eta kirol honek behar duen modernizazioari buruz hausnarketa egin du Bilbo, 2018ko abenduaren 8an. Bilbao Mendi Film Festivaleko lehen asteburuan, eta Basque Team Fundazioaren ‘BaloreetanBAT’ proiektuaren barruan, Alberto Iñurrategik Bilboko BBK Aretoan alpinismoan dagoen entrenatzeko beharrari buruz hitz egin du gaur. […]

03
abendua
2018
Albisteak

Maider Unda Basque Teameko enbaxadoreak ‘Euskararen Nazioarteko Eguna’ Cervantes eskolako ikasleekin ospatu du

Ekimena #BaloreetanBAT proiektuaren barruan kokatzen da Maider Unda borrokalari ohiak, Basque Teameko koordinatzailea den Olatz Legarzarekin batera, euskarari eskainitako jardunaldia aprobetxatu du goi mailako kirola Bilboko ikastetxe publikoko ikasleei gerturatzeko. Maiderrek Cervantes eskolako bosgarren mailako umeekin izan duen solasaldiarekin hasi da goiza. Solasaldia Basque Team Fundazioaren “Baloreetan BAT” proiektuaren barruan kokatuta egon da. Ekimen honen […]

01
abendua
2018
Albisteak

Asier Agirre, Europako txapeldun kros luzean

Asier Agirre irabazle izan da Italian jokatu duten INAS Europako txapelketako kros luzean (7 kilometro). Taldeka ere irabazi egin du. Urrezko domina honez gain, gogoratu durangarrak kros laburrean brontzea eskuratu zuela atzo.

30
azaroa
2018
Atletismoa

Asier Agirrek brontzezko domina irabazi du INAS Europako ‘cross-country’ txapelketan

Gainera taldeka aurreneko tokian geratu da Basque Teameko atleta. Italiako Carovigno herrian INAS Europako kros txapelketa lehiatzen ari dira egunotan. Gaur Asier Agirre durangarrak hirugarren amaituko du cross-countryan. Lasterketako hiru kilometroak 09.14-ko denboran osatu ditu. Bi segundora geratu zaio zilarra eta lau segundora urrea. Taldeka lehenengo geratu da. Bihar kros luzeko lasterketan (7 kilometro) parte […]

30
azaroa
2018
Surfa

“Profesional bilakatzen ari zarela sentitzeak konfiantza ematen dizu”

Garazi Sanchez surflariak aurten lehen aldiz lortu du Basque Teamen beka. Europako zerrendan hirugarren postuan zegoen baina lesio bategatik ezin izan zuen esperotako errendimendua izan Munduko txapelketan. Bizkaitarrarekin egon gara eta denboraldiaren balantzea egin digu. “Kirolari guztien amets txarrena lesionatuta egotea izan daiteke eta niretzako urteko momenturik txarrenean izan zen niretzako Mundiala eta parte horretatik […]

30
azaroa
2018
Albisteak

Basque Teamek Prestik Enplegu Azokako ekintzailearen atalean parte hartuko du

EKINTZARREN AZOKA Bi egun ekosistema ekintzaileari emanak. Erakusketa eremu handi bat izango da, eta negozio batek sendotu arte bizi izaten dituen faseak irudikatuko dituzte gaikako standek. Bizkaiak ekiteko dauzkan baliabideei buruzko informazioa eta aholkularitza eskainiko da. Funtsean ekintzailetza bokaziozko jardueretan sustatzeko jardunaldi teknikoak, bizimodu batean gauzatzen den grina. “Maite dudana, ona naizen horretan, eta besteek […]

19
azaroa
2018
Albisteak

Eneko Llanos Arizonan nagusitu da eta Kona 2019rako sailkapena eskuratu du

Distantzia luzeko triatloietan nazioarte mailan erreferentea den Eneko Llanosek garaipena erdietsi du Arizonan, lehiaketa gutxi burutu duen urtean. Enekori gutxi falta zaio 42 urte betetzeko baina hori ez da oztopo izan urteko heroi bilakatzeko eta erakustaldia emateko Arizonako Ironmanean. Emaitza honi esker 2019ko Konako proban parte hartuko du. Basque Teameko enbaxadorea lasterketa buruan sartu da, […]

19
azaroa
2018
Albisteak

Kirol arloan sexu abusu eta jazarpen eta sexuagatiko jazarpenaren aurkako arreta zerbitzua aurkeztu dute

‘Zure taldekoak gara’ lelopean Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak eta Basque Team Fundazioak mota honetako indarkeria saihestu eta horren contra jardun nahi dute Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak eta Basque Team Fundazioak, legealdi honetan kirol arloan berdintasun erreala eta eraginkorra bultzatzeko duten asmoan, Euskal Autonomia Erkidegoko emakumeen eta gizonen berdintasunerako VII. […]

17
azaroa
2018
Albisteak

Kerman Lejarragak welter pisuko Europako txapeldunaren gerrikoari eutsi dio

Kerman Lejarragari ez zitzaion ezer gustatu Frankie Gavinek pesajean behar baino kilo gehiago izatea. Gauzak horrela, Basque Teameko kirolariak Barakaldoko BECen bildutako jende mordoaren aurrean berriz ere loria bilatu nahi izan du welter pisuko Europako titulua berresteko (irabazita zuen pisaketa egunetik) eta ingelesa menderatzeko. Txapeldunak BECen bildutako jarraitzaile guztiak txunditu ditu berriro, berak ondo egiten […]

15
azaroa
2018
Albisteak

“Formatu olinpikoak aldaketa ekarriko du eskaladara”

Mikel Linacisoro Basque Teameko eskalatzaileak denboraldiaren balantzea egin digu. Aurten Munduko txapelketetan eta Gazteen Olinpiar Jokoetan parte hartu du gipuzkoarrak. Aurten denboraldi bizia izan du Mikel Linacisorok. Innsbruckeko Munduko txapelketan lehiatu da kategoria absolutuan, Moskukoan jubeniletako kategorian eta Buenos Airesen jokatu dituzten Gazteen Olinpiar Jokoetan. “Aurten 20 urtez azpiko kategorian lehen aldiz aritu naiz eta […]

07
azaroa
2018
Albisteak

Kerman Lejarraga boxeolaria Basque Teamen sartu da

Fundazioak modalitate bakoitzean mundu mailan onenak diren euskal kirolariak eduki nahi ditu bere baitan, eta horien artean izango da hemendik aurrera ‘Morgako errebolberra’ Goi mailako euskal kirola sustatzeko 2007an Eusko Jaurlaritzak eta EiTB irrati-telebista publikoak sortutako Basque Team fundazioak gaurtik aurrera bere egituraren barruan izango du Kerman Lejarraga boxeolaria. Basque Team fundazioak elite mailako euskal […]

30
urria
2018
Piraguismoa

Xabi Taberna goi mailako teknikariak maisu klasea eskaini die Mondragon Unibertsitateko ikasleei #BaloreetanBAT proiektuaren barruan

Hezkuntzarekin eta enpresa-munduarekin lotutako #BaloreetanBAT proiektuaren barruan ‘Pertsonen Talentuaren Kudeaketa Estrategikoa’ izena duen Masterreko ikasle eta irakasleek Basque Team Fundazioko eta Fadurako Hobekuntza Teknikorako Zentroaren instalazioak bisitatu dituzte. Goi mailako kirolean ematen den lidergoarekin lotutako kontzeptuak mota guztietako erakunde, enpresa eta entitateetarako egokiak izan daitezkeela baieztatu dute. Basque Teamen Olatz Legarzak, fundazioaren koordinatzaileak, eta piraguismoko […]

#basqueteam

Irantzu García

Nice weekend playing for Team Morrison in Perth. Good performance and effort by the whole team! 🏴󠁧󠁢󠁳󠁣󠁴󠁿🥌💙 https://t.co/v3t8NzKNem

0

Jon Carazo

30km mornings 🚣🏻‍♂️🌞🤤 #sevilla #rowing #diciembre #remo #filippiboats #training #marcelinopanyvino en Puente De Tri… https://t.co/w5NmzbFSYo

1

Jon Carazo

30km mornings 🚣🏻‍♂️🌞🤤

#sevilla #rowing #diciembre #remo #filippiboats #training en Puente De Triana, Sevilla https://t.co/txklbF68hN

1

Jon Santacana

Lugares donde me perdería #paradise #travel #traveling #vacation #visiting #instatravel #instago #instagood #trip… https://t.co/yfMA5REK8O

0

Tania Calvo

Acerca de esta mañana!! About this morning!!🐶🚶🏽‍♀️🌞🌲🍁⛰

#djando #elguea #araba #mountain #nature #feelfree #otoum… https://t.co/GGUBonx8uW

0

Maialen Chourraut

@RFEPiraguismo @COE_es @europapress @20m @deportegob @CanoeEurope @mundodeportivo @PlanetCanoe @AS_masdeporte… https://t.co/bKoidu6QK6

0

Ainhoa Murua

Gezurrari egia. https://t.co/lH3EffMvJS

3

Maialen Chourraut

Cargando las pilas esta mañana en el Cantábrico 😊 https://t.co/Yp2rBgXwYj

21

agenda

Urtarrila 2019

1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31

basqueteam